Oñati erreka, kutsatuenetakoa

Oihana Elorza Gorostiza 2003ko abe. 1a, 14:56
Horixe dio Eusko Jaurlaritzako azken txostenak. Nerbioi, Deba eta Oria ibaiak ere kutsatuta daude. Azken urtean 9 ibai berreskuratu dituzte Euskadin. " El Pais " egunkariak ekarri zituen atzo datuak.

Azken urtean behera egin du Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien kutsadurak. 53 ibai aztertu ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak, eta horietatik 26 ez daude kutsatuta. 2001.ean 17 ziren garbiak.

Oñati erreka, kutsatuenen artean

Aztertutako ibai horietatik 9k kutsadura txikia dute, eta beste 18 erabat kutsatuta daude. Horien artean daude Oria, Deba eta Ego ibaiak. Baita Oñati erreka ere. Nerbioi da kutsatuena.

Ibaizabal, Asua, eta Karrantza ibaiak ere oso zikinak daude Eusko Jaurlaritzaren txosten honen arabera. Beste muturrean daude, berriz, Galdames, Bidasoa, Andrakas eta Atxispe esaterako. Urola ere ondo berreskuratu da.

Neurgailu biotikoa

Eusko Jaurlaritza 1993.ean hasi zen ikerketa hauek egiten eta ordutik, urtero egiten ditu. Horretarako, neurgailu biotikoa erabiltzen du ingurugiro sailak. Neurgailu horrek neurtzen du: errekan dagoen bizitza, kutsadurari aurre egiteko ibaiak duen ahalmena, uraren kalitatea bainurako eta kontsumorako eta arrainak dauden ala ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak