Kiroldegiko aparkalekua, gertuago

Leire Kortabarria 2003ko aza. 28a, 13:18
Zubikoa kiroldegi ondoan egin behar diren aparkalekuak gertuago daude. Amaral enpresari esleitu dizkio lanok Oñatiko udalak, 300.000 euro inguruko aurrekontuarekin.

Azaroaren 27ko Osoko Bilkuran erabaki zuen Oñatiko Udalak nori esleitu herriko aparkaleku berriak egitea. Arrasateko Amaral eraikuntza enpresak irabazi du enkantea, 304.531,46 euroko aurrekontuarekin. Kontratua sinatu ondoren, sei hilabeteko epea izango du enpresak lanok egiteko, azaldu du Oñatiko Udaleko Hirigintza sailak. Lau enpresa aurkeztu ziren enkante horretara.

Lur eremua, gertu

Aparkaleku berriak egitea da Udalaren lehentasunetako bat, herriak duen aparkaleku beharra asetzeko. Zubikoa kiroldegiaren eta herriko anbulatorioaren arteko lur eremuan eraikiko dituzte aparkalekuok. Han etxe bat zegoen, eta orain dela hilabete bat inguru bota zuten. Hortaz, eremua prest dago lanak has daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak