Mankomunitateak bilera egingo du gaur Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2003ko aza. 26a, 11:30
Arratsaldeko 17:00etan egingo da bilera udaletxean. 2004. urterako Mankomunitatearen aurrekontuak izango da gaia. Abenduan onartuko direla uste dute.

Datorren urterako Mankomunitateak prestatu dituen aurrekontuak %36ko igoera dute. Ingurugiro saila izango da igoera handiena izango duena, %65eko egoera izango du sail honek.

Gaur Oñatiko udaletxean izango den bileran, Debagoienako Presidenteak aurkeztuko ditu aurrekontuak, Ignacio Lakunzak. Gero epe bat zabalduko da aldaketak proposatzeko. Datorren hilean onartuko direla uste dute.

7 miloioko t' ediko aurrekontua

Guztira, 7 milioi 497 mila eta 870 eurokoa izango da datorren urterako mankomunitateak aurkeztu duen aurrekontua.

Mahai gaienean egongo diren beste gai batzuk:

  • Garraioa, batez ere autobusen inguruan dagoen arazoa
  • IHOBE erakundea eta mankomunitatearen arteko hitzarmena
  • Mankomunitatearen plan estrategikoa
  • Informazio kanpaina bat. Kartoiak biltzeko zerbitzuaren inguruko informazioa eman nahi die denda eta tabernei mankomunitateak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak