Bigarren nazioarteko saria Mantxola zinegilearendako

Leire Kortabarria 2003ko aza. 17a, 14:01
Aitor Mantxola zinema zuzendariak parte hartu zuen Skin Deep film luzeak lan onenaren saria -sari nagusia, hortaz- irabazi du Jamerican Film Festival delakoan, Jamaican. Mantxolak argazki zuzendari moduan egin zuen lan film horretan.

Aitor Mantxola zuzendari oñatiarrak argazki zuzendari moduan hartu zuen parte Skin Deep filman, eta lan horrek bigarren aldiz irabazi du nazioarteko zinema jaialdi batean. Jamerican Film Festival jaialdian, Jamaican, film onenaren saria eman diote. Horren aurretik, American Black Film Festival jaialdian ere sari nagusia irabazi zuen (Miami, AEB).

Horrek arrakasta handia suposatzen du Mantxolarendako, eta zuzendariak zorionak eman die berarekin lan egin zuten guztiei. Iazko abuztuan errodatu zuten filma, Californian (AEB). Arrakasta horretan zeresan handia izan dute beste bi debagoiendarrek, Aitziber Aranburuzabala eskoriatzarrak eta Aitor Perosterena oñatiarrak, hain zuzen ere; biek zuzendari artistiko lanetan jardun zuten Mantxolarekin Skin Deep filmaren errodaketan.

Filmak bi bikoteren arteko topaketa bat kontatzen du. Hilketa bat gertatuko da. Tartean, arrazakeriaren gaia ere lantzen da, baina oso modu atipikoan. Aktore nagusiak beltzak dira, eta hori ezohikoa da AEBetako filmetan. Hori eskertu egin dute AEBetako afroamerikarrek, eta hala erakusten du Miamin irabazitako sariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak