Txapelketako sari nagusia, ikusleen saria eta derrigorrez abestu beharreko kantaren saria eskuratu zituen Ganbara abesbatzak Cocentainan (Alacant), joan den zapatuan. Espainiako beste lau abesbatzak ere hartu zuten parte: Badajoz, Madril, Valentziatik... etorritakoak.
Lehiaketa berezia
Lehiaketa horren berezitasun bat zen lau urtetik lau urtera, aurreko hiru urteotan irabazle izan diren abesbatzek final antzeko bat jokatzen dutela. Datorren urtean izango da hori, eta sailkatutakoak hauek izan dira: Gasteizko Alaitz abesbatza, Orfeó Borja, Gandiakoa (Valentzia), eta Ganbara.
Ganbarak beste final bat du jokatzeko, Egea de los Caballeros hirian irabazitako txapelketagatik.