Amnistia Internazionala elkartearen eskutik, hainbat ekintza

Leire Kortabarria 2003ko aza. 5a, 19:36
Amnistia Internazionala taldearen eskutik, bi ekitaldi egongo dira Oñatin datozen egunotan. Ekintza garrantzitsuena da emakumearen egoeraren inguruko hitzaldi bat.

Emakumearen egoera munduan izango da Arantza Lekuona Amnistia Internazionala elkarteko adituak egingo duen berbaldiaren gaia. Azaroaren 12an izango da hori, eguaztena, Oñatiko kultura etxean, 19:00etan. Bere hitzaldian, emakumearendako hainbat egoera lazgarriren inguruan jardungo du Lekuonak.

Horrez gain, Oñatiko udalak beste ekintza bat antolatu du Amnistia Internazionalarekin elkarlanean: hain zuzen ere, hilaren 14ra arte ikusteko aukera dagoen erakusketa bat. Giza eskubideak, emakumezkoen eskubideak du izena erakusketak, eta Oñatiko kultura etxean dago bisitatzeko aukera, honako egun eta orduetan: astelehenetik egubakoitzera, 18:30etik 20:30era; zapatu eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara, aipatutako orduez gain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak