Oztopo arkitektonikoak ezabatuko dituzte

Leire Kortabarria 2003ko urr. 21a, 14:36
Olapoto eta Etxaluze arteko oztopo arkitektonikoak kenduko dituzte hil honetan barrena. 300.000 euroko aurrekontua izango dute lanok.

Irisgarritasun Planaren lehen fasearen barne daude aipatutako lanok. Plan horren helburua da herriko oztopo arkitektonikoak kentzea, bai oinezko ibilbideetan, bai eta egoitzen barruan ere. Neurriok egin dituzte, batez ere, gurpildun aulkia behar dutenendako eta itsuendako.

Neurri zehatzak

Besteak beste, honako aldaketak egingo dira: esaterako, espaloira igo edo jaisteko arrapalak ipini, edo espaloia bera zabaldu; zebra-bide guztiak zolu mota desberdin batekin nabarmendu, eta baita zebra-bidea altxatu ere; zakar-ontziak, trafiko seinaleak, postontziak... oinezkoon bidetik aldendu; hainbat puntu estrategikotan, esku-barandak egokitu; semaforoetan seinale akustikoa ipini; eta markesina bat ipini Olakuako urmaeleko geltokian. San Lorentzoko geltokia ere egokitu egingo da.

3,4 milioi bost urtean

Irisgarritasun Plana Ikersare enpresa nafarrak prestatu du. Hori egiteko, Oñatiko herriguneko oinezkoen ibilbide ia guztiak (ia 24 kilometro), 23 egoitza publiko eta bost autobus geltokiak aztertu ditu. Euren ondorioa da 5,6 milioi euroko lanak behar izango direla aurkitutako oztopo arkitektonikoak ezabatzeko.

Horri jarraituz, Udalak bost urteko plan bat diseinatu du, eta datozen bost urteotan 3,4 milioi euro inbertituko ditu irisgarritasuna herritar guztiondako bermatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak