Domekan, bisita Espainiako gerrako frontera

  Kultura  Elgeta

Domekan, bisita Espainiako gerrako frontera

Aurrerantzean hilean bi egingo dituzte; bisita gidaria ere aukeratu dute.

Salgai daude zarzuelarako sarrerak

  Kultura  Arrasate

Hilaren 21eko eta 27ko emanaldietako sarrerak salgai daude dagoeneko kutxaren webgunean.

Herrixa dantzan saio irekiek harrera ona izaten jarraitzen dute

  Kultura  Elgeta

Herrixa dantzan saio irekiek harrera ona izaten jarraitzen dute

Urtarrilean abiarazi zuten Herrixa dantzan ekimena. Harrera ona izaten jarraitzen du, izan ere domekan egindako saioan bete egin zen berriz ere Espaloia. Jainaga eta Narbaiza trikitilarien zuzeneko musikarekin egin zuten saioa. Helduak bakarrik ez, gazteak ere dantzan ikusi genituen.

Mario Vargas Llosaren liburua itzultzeko beka deitu dute

  Kultura  Arrasate

Mario Vargas Llosaren liburua itzultzeko beka deitu dute

"Pantaleón y las visitadoras", horixe da aurten XXIV. Jokin Zaitegi Sariketan itzuli beharreko liburua, Mario Vargas Llosa peruarrarena. 6.000 euroko beka emango diote itzulpena egingo duenari. Lehiaketan parte hartzeko Llosaren obraren lehenengo orriak euskaratu eta lan horren lau kopia bidali behar dira AED elkartearen egoitzara, aurtengo abenduaren 21a baino lehen.

'Harri irratixe' ikuskizuna Goio Arrietaren eskutik, egubakoitzean

  Kultura  Antzuola

Musikan oinarritutako antzezlana izango da Harri irratixe. Goio Arrieta musikariak eskainiko du ikuskizuna, egubakoitzean, 22:00etan Torresoroan. Arrietaren eskutik, Andres Calamaro, Fito, Manu Caho eta Alex Sardui, besteak beste, izango dira Torresoroako taula gainean.

Iker Agirre, Bertxoko lehiaketan

  Kultura  Aramaio

Iker Agirre bertsolari gazteak parte hartuko du aurtengo Bertxoko lehiaketan. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Hala Bedi Irratiak antolatutako lehiaketa da, 25 urtetik beherakoei zuzendutakoa.

Azaroko kultura egitaraua, gertu

  Kultura  Arrasate

Azaroa hasi berri dugu eta dagoeneko kultura egitarau zabala prestatu dute hil osorako. Erakusketak, tailerrak, musika eta antzerki emanaldiak izango dira protagonista azaro bukaera arte.

'Muga. Kultura arteko nahasketa' argazki erakusketa domekara arte egongo da ikusgai Kultura etxean

  Kultura  Oñati

Ilunpetan argazki taldeak antolatutako erakusketa, azaroaren 7ra arte, domeka, egongo da zabalik. Kultura etxeko erakusketa gelan dago ikusgai, eta arratsaldetan zabalduko dute, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Migrazioak, integrazio-politikak eta aniztasuna gaiak landu dituzte argazki bidez Fidel Raso eta Koro Cantabrana argazkilariek. Testuak Tamara Cresporenak dira.

Indigenek eurek egindako zinema, Arrasaten, Eskoriatzan eta Oñatin

  Kultura  Bergara  Debagoiena  Eskoriatza

Indigenek eurek egindako zinema, Arrasaten, Eskoriatzan eta Oñatin

Azaroaren 9an hasi eta abenduaren 1a bitartean zinema sozialaren emanaldiak egingo dira Arrasate, Eskoriatza eta Arrasaten Elkarhezitzen eta Mugarik Gabe erakundeen eskutik.

Oñati, Donostia, Arrasate eta Bizkaiko musika taldeak, egubakoitzean, Danbakan

  Kultura  Debagoiena  Elgeta

Oñati, Donostia, Arrasate eta Bizkaiko musika taldeak, egubakoitzean, Danbakan

El Trio Calavera (Oñati), Rock Privado (Oñati-Donostia), Front Malabar (Arrasate) eta Ymotek (Abadiño) taldeek jardungo dute egubakoitzean Danbakan. 22:30ean da hasiko dira kontzertuak, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Sarrera, 5 euro (3 euro Gazte Kutxarekin).

Hainbat margolarik murala margotuko dute Nahikari tabernaren 25. urtemugan

  Kultura  Bergara

Hain zuzen, 'El Cadaver Exquisito' deritzon jokoaren baitan egingo dute mural hori, gaur, azaroak 2, hasi eta hilaren 7ra bitartean. Herriko hainbat artista ezagunek hartuko dute parte eta sekuentzian margotuko dute. Emaitza hilaren 8an emango dute ezagutzera.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, azaroaren 27an

  Kultura  Eskoriatza

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, azaroaren 27an

"Ongi etorri…Pupu eta Lore" ikuskizun berria aurkeztuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Eskoriatzako kiroldegian, azaroaren 27an, 17:30ean. Sarrerak azaroaren 17an ipiniko dituzte salgai, 08:00etan, bost eurotan. Eta ohi den moduan, kiroldegiko aforoa betez gero, sarrera barik ezin izango da beste inortxo ere sartu.

Herri indigenen gaineko zinema emanaldi soziala

  Kultura  Arrasate

Latinoamerikako herri indigenen “proposamenak eta borrokak” ezagutarazteko asmoarekin, zinema emanaldiak antolatu dituzte Eskoriatzan, Arrasaten eta Oñatin. 13 pueblos en defensa del agua (Mexikori buruzko film dokumentala), El velo de Berta (Txileko Ralco presaren kontra Berta Quintremán emakumaren borroka), Soy defensor de la selva (Amazonasko emakume indigenen gainekoa) eta El segundo desembarco (enpresa multinazional espainolen gainekoa) filmak emango dituzte.

Zartzuela ikusteko sarrerak salgai

  Kultura  Arrasate

Zartzuela ikusteko sarrerak salgai

Bihar, azaroaren 3an edo etzi ipiniko dituzte salgai "La Gran Via" zartzuelarako sarrerak, Kutxa.net-en, 17 eurotan. Izaskun Murgia Elkarte Lirikotik esandakoaren arabera, azaroaren 21 eta 27ko ikuskizunetarako sarrera guztiak ipini dituzte salgai. Beraz, zartzuela ikusteko kokagunerik gustukoena aukeratu ahal izateko aukera paregabea.

Erakusketa, emakumeen gaiak emakumeen ikuspegitik

  Kultura GAURKOAK None

.