The Snobs taldearen punk rock landua eguenean, 'Kooltur ostegunak'-en bigarren saioan

  Kultura  Arrasate

The Snobs taldearen punk rock landua eguenean, 'Kooltur ostegunak'-en  bigarren saioan

The Snobs talde donostiarrak hartuko dio erreleboa Gariri. Jorge Reboredo Nuevo Catecismo Catolico taldeko lehen gitarra joleak eta Señor No-ko Xabik, oraingoan baxu jole moduan, punk-rock azkarra eta landua eskainiko dute. Eskarmentu handiko musikariak dira, beraz, eta joan den egueneko Gariren saio lasaiaren ondoan, mugimendua eta izerdia ziurtatzen dute. Nuestros puños son legion da euren ereserkia eta ikuskizuna bermatuta dago. Hilaren 11n izango da, gaztetxean (22:00). Sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Yera Sanchez hirugarren, Kameratoia lehiaketan

  Kultura  Aretxabaleta

Yera Sanchez hirugarren, Kameratoia lehiaketan

Zapatuan banatu zituzten Ermuko Lobiano Kultur Gunean Kameratoia ikus-entzunezko rallyaren seigarren edizioko hiru sariak. Irabazleen artean dago Aretxabaletako Yera Sanchez. Hirugarren saria eskuratu zuen, hau da, 900 euro “Ermmugarra” izeneko lanarekin. Lehenengo saria, 1500 eurotakoa, Maddi Barber Gutierrezek eskuratu zuen eta bigarrena, berriz, Andoni Mendizabalek, 1200 eurotakoa.

Saioa Rozas arrasatearrak gidatuko ditu bisitak Intxortako ibilbide tematikoan

  Kultura  Arrasate  Elgeta

Saioa Rozas arrasatearrak gidatuko ditu bisitak Intxortako ibilbide tematikoan

Hurrengoa, gaztelaniaz, azaroaren 28an egingo dute. Euskarazkoa abenduaren 5ean izango da. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea.

Erremeixuak: Osasuna munduko osasuna, DVDa

  Kultura  Bergara GAURKOAK None

.

Euskarazko liburuen trukatze azoka Bergaran

  Kultura  Bergara GAURKOAK None

.

Danbaka: Iratxo zabar 'rumberoekin' arin antzean hasi eta metalaren titanek berunezko gitarrekin aurpegian emanda amaitu

  Kultura  Debagoiena

Pisuarengatik neurgarria eta guzti izan daiteke gaurko saioa, rumba arinetik hasi eta metalik berunezkoenera arteko gitarren bidea. Epel ez gaituzte utzi behintzat bi taldek: El trio calavera, Oñatiko runbarik katxondo eta zabarrarenarekin eta Ymotek, betiko metalaren titanak bezala. Nabarmengarri, halere Front Malabarrekoen apustu indartsua. Eta, Rock Privadokoak espero moduan, etxerako lanak bikain eginda eta oholtzan disfrutatzen. Xehetasun gehiago Danbaka.com-en eta Asteleheneko Goienkarian kronikak, iritzia eta argazkiak.

Musika, antzerkia, gastronomia eta zinema, asteburuan gurean

  Kultura  Debagoiena

Musika, antzerkia, gastronomia eta zinema, asteburuan gurean

Bada zer aukeratu oraingo asteburuan Debagoienean; musika kontzertuetatik hasi eta zinema emanaldietaraino, tartean edozein motako ekitaldiak daude aurreikusita.

Serorak Debagoienean liburu digitalaren aurkezpena

  Kultura  Bergara  Debagoiena

Hitzaldia ere egingo dute gaurko ekitaldian (19:30), udaletxeko osoko bilkuren aretoan: "Serorak Debagoienean (XVI-XVIII)". Mikel Larrañaga izango da hizlaria, bera da-eta liburuaren egilea. Seroren gaineko ikerketan dago oinarrituta iluntzean aurkeztuko duten liburua eta egingo duten hitzaldia.

Hainbat debagoiendar domekan hasiko den Gipuzkoako Kantu Txapelketan

  Kultura  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Oñati

Hainbat debagoiendar domekan hasiko den Gipuzkoako Kantu Txapelketan

Arrasateko, Bergarako eta Oñatiko kantariak lehiatuko dira 14. kantu txapelketan. Guztira 26 talde lehiatuko dira hilaren 21ean Donostiako Antzoki Zaharrean egingo duten finalerako txartela eskuratzeko. Bi kanporaketak kontutan hartuta puntu gehien batzen dituzten 12 parte-hartzaileak sailkatuko dira finalerako.

Zirkulazioa itxita, Soraluze-Bergara krosarengatik

  Kultura  Bergara

Zirkulazioa itxita, Soraluze-Bergara krosarengatik

Soraluze-Bergara krosa dela-eta, 13:30etik 20:00ak arte Fraiskozuri kalea itxi egingo dute, Kutxako bidegurutzetik Miguel Altuna institutuaren bidegurutzeraino; eta horrez gainera, 15:30etik 19:00ak arte Ibargarai kalea itxiko dute, palmerako biribilgunetik Miguel Altuna instituturaino.

Emanaldi landu, sakon eta lasaiarekin estreinatu ditu Garik 'Kooltur Ostegunak'

  Kultura  Arrasate

Emanaldi landu, sakon eta lasaiarekin estreinatu ditu Garik 'Kooltur Ostegunak'

200dik gora lagun bildu ziren atzo gaztetxean Gariren kontzertua ikusteko, eta ikusleen artean adin ezberdinetako jendea izan zen nagusi. Gazteen artean hainbatek Hertzainak garaiko Gari espero zuten eta akaso etsituta irtengo ziren gaztetxetik. Izan ere, rock gogorretik urruti, oso bestelako emanaldia eskaini zuen musikari legazpiarrak, haren azken diskoa –'16 lore'– aintzat hartuta: teknikoki oso emanaldi landua eta Gariren bertsiorik sakonena.

Runba, pop-rocka, 70eko hamarkadako rocka eta metal musika gaur Espaloian

  Kultura  Debagoiena

Runba, pop-rocka, 70eko hamarkadako rocka eta metal musika gaur Espaloian

Aurtengo edizioa ireki zuten taldeen emanaldien ondoren, hurrengo lau parte-hartzaileen txanda heldu da. Oraingoan, El Trio Calavera oñatiarrak, musikari oñatiarrez eta donostiarrez osatutako Rock Privado taldea, Arrasateko Front Malabar eta Abadiñoko Ymotek izango dira protagonistak gaur, Elgetako Espaloia Antzokian, 22:30ean hasita.

Bi film emanaldi asteburuan Aramaion

  Kultura  Aramaio

Bi film emanaldi asteburuan Aramaion

Bi film emanaldi izango dira asteburuan Aramaion. Barikuan, azaroaren 5ean, 'La chica que soñaba con una cerilla y un bidón de gasolina' filma eskainiko dute kultura etxean eta domekan haurrendako emanaldia izango da: 'Vickie Bikingoa'.

Herri indigenen errealitatea ezagutzeko aukera Zinema Sozialaren Erakustaldiari esker

  Kultura  Eskoriatza

Azaroko lehen hiru martitzenetan Zinema Sozialaren II Erakustaldia izango da Eskoriatzan. Ekimen horren bidez, hainbat herri indigenen errealitatea ezagutzeko aukera izango da. Azken martitzenean, gainera, gurera dator Janet Cuvi, Ekuadorko Nazionalitate Indegenen Biltzarreko komunikazio agintaria, euren borroka eta desioen gainean berba egiteko.