Vargas Llosaren lana euskaratzeko, abian da Jokin Zaitegi sariketa

  Kultura  Arrasate

Vargas Llosaren lana euskaratzeko, abian da Jokin Zaitegi sariketa

Jokin Zaitegi idazle arrasatearra gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginarekin jarraitzeko, XXIV. Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dute AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntzarekin. Sariketaren bidez, urtero moduan, Literaturako Nobel saridunaren lana euskaratzeko beka emango zaio irabazleari. 6.000 euro emango zaizkio, erdia jakinarazpena egitean eta beste erdia lana entregatzerakoan.

Ikusle guztiendako umorea dakar Los Modernos taldeak, 'Fo' antzezlanarekin

  Kultura  Arrasate

Ikusle guztiendako umorea dakar Los Modernos taldeak, 'Fo' antzezlanarekin

Los Modernos antzerki taldeak bere azken antzezlana aurkeztuko du domekan Amaia antzokian (19:30). Fo izenarekin bataiatu dute eta Dario Fo idazle eta antzerkigileak Literaturako Nobel Saria jaso zuenean esandakoak oinarri hartuta jarri diote izena obrari: "Helburua jendeak barre egitea da", adierazi zuen idazleak obraren gainean. Bada, Fo obrak helburu hori soberan betetzen du

"Zarzuela ikustera sekula etorri ez direnei esango nieke etortzeko, errepikatu egingo dutela"

  Kultura  Arrasate

"Zarzuela ikustera sekula etorri ez direnei esango nieke etortzeko, errepikatu egingo dutela"

Astebete besterik ez da falta Gran Via zarzuelaren estreinaldirako. Lan eta lan dabiltza Izaskun Murgia elkarteko kideak, baina tartetxoa hartu dute gurekin egon eta zela dabiltzan kontatzeko. Mertxe Salaberri (eszenografia zuzendaria), Tomas Aspe (zarzuelako batzordeko kidea), Bittor Kortabarria (abesbatzako kidea) eta Andoni Uribetxeberria (Harreman erakundeko ordezkaria) ditugu berbalagun.

San Milixanetako eskulangileen azoka egingo dute domekan

  Kultura  Leintz Gatzaga

San Milixanetako eskulangileen azoka egingo dute domekan

San Milixanak, beste behin, artisautzaren, gatzaren eta lanbide tradizionalen ospakizuna izango dira etzi, domeka, Leintz Gatzagan. Eskulangintza feriak 18. aldia du aurten, eta Euskal Herriko 15 artisau etorriko dira.


Dei egiten du Udalak jendeak autoa Eskoriatzan utzi eta handik autobusa har dezan. Etengabe ibiliko da autobusa Eskoriatza eta Gatzaga artean, 10:00etatik 14:00etara. Eskoriatzan, erdialdean eta goian geldituko da, eta Gatzagan, geltokian.

Surfin Kaos taldeak joko du zapatuan Inkernu tabernan

  Kultura  Eskoriatza

Surfin Kaos taldeak joko du zapatuan Inkernu tabernan

Aitzorrotz kultur elkartearen eskutik, Surfin Kaos talde donostiarrak kontzertua emango du zapatuan, azaroak 13, Inkernu tabernan. 22:30ean hasiko da emanaldia eta noski, sarrera doakoa izango da. Punk rock doinuak izango dira nagusi.

Olentzero & Co. ikuskizunerako sarrerak agortzen dabiltza

  Kultura  Debagoiena

Olentzero & Co. ikuskizunerako sarrerak agortzen dabiltza

Abenduaren 11n eta 12an (17:00), Amaia Udal Antzokian egingo dute Olentzero & Co. pop-rock musikalaren estreinaldia eta dagoeneko sarrerak agortzen hasita dira. Hori horrela, erabaki dute hirugarren emanaldi bat ere egingo dutela Arrasaten, abenduaren 11n bertan, 19:30ean.

 

Seroren inguruko liburua egin dute

  Kultura  Bergara GAURKOAK None

.

'No me hagas daño' antzezlaneko sarrerak salgai daude Kultura etxean 10 euroren truke

  Kultura  Oñati

Azaroaren 26an, egubakoitza, Ttanttaka antzerki taldeak No me hagas daño antzezlana eskainiko du Santa Ana aretoan, 22.30ean. Emanaldirako sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte Kultura etxean, ohiko ordutegian, 10 euroren truke. Genero indarkeriaren gaineko lana da eta hain zuen, azaroaren 26an izango da, azaroaren 25a Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna delako. Kike Diaz de Rada, Maiken Beitia eta Isidro Fernandez dira antzezlaneko protagonistak.

Gaztelekuko Topalekua dantzaleku bilakatuko dute egubakoitzean, 19:00etatik aurrera Diskofesarekin

  Kultura  Oñati

Topalekuko azaroko egitarauko nobedade nagusia da. Diskofesta izango dute egubakoitzean, Gaztelekuan. 19:00etan hasiko da, eta Sound Project talde oñatiarraren ardura izango da Topalekua dantzan jartzea. Gainera, esan behar da kurtsoari hasiera emateko ardura ere eurena izan zela, hortaz, badute esperientzia Topalekuko gaztetxoekin. Diskofestak erantzun ona izaten badu, Topalekuko arduradunen asmoa da aurrerantzean hilero egitea horrelako zerbait. Aukera ezin hobea dute, hortaz, dantza gustuko dutenek gorputza astintzeko.

Gazteendako DJ jaialdia eta beste, Bergaran asteburuan

  Kultura  Bergara

Gazteendako DJ jaialdia eta beste, Bergaran asteburuan

14 urteko gazteendako DJ jaialdia antolatu dute Zabalotegi aretoan oraingo zapatuan, 18:30etik 21:30era arte, doan. Horrez gainera, antzerkia, zinema emanaldiak eta erakusketa ere iragarri ditu Bergarako Udalak, eguaztenean hasi eta domekara bitartean.

Kontzertu berezia, RIPeko Portu eta Karlos omentzeko

  Kultura  Arrasate

Kontzertu berezia, RIPeko Portu eta Karlos omentzeko

Oraingo zapatuan kontzertu-omenaldia egingo dute Arrasateko gaztetxean, RIP taldeko Portu eta Karlos omentzeko. 22:00etan da ordua. Honako taldeek parte hartuko dute: Piztu Punk (Arrasate-Gasteiz... Obligaciones, RIPeko taldekideekin), Carrocerias (Arrasate-Gasteiz... La Xeta Paxote eta RIPeko taldekideekin), Gorroto (Aramaio, punk) eta Malos Tiempos (Donostia, punk-rock).

Gatzarekin zerikusia duten ekitaldi asko egingo dituzte domekan, gatz museoan

  Kultura  Leintz Gatzaga

Gesaltza Añanako ordezkariak (Araba) etorriko dira, gatz larrainen berri eman eta salgai daukaten gatza eskaintzera. San Milixan feria dela aprobetxatuta hainbat ekitaldi egingo dituzte Eugenio Otsoa gatz museoan goiz partean (10:00-14:30)

Ameriketako indigenak azaroaren 15ean iritsiko dira gurera

  Kultura  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Ameriketako indigenak azaroaren 15ean iritsiko dira gurera

Zortzi indigena etorriko dira gurera abenduaren 3ra bitartean, Garabide elkarteak antolatutako Hizkuntzen esperientzien IV. Truke Programan: aimarak (Bolibia), kitxuak (Ekuador), maya popti'-ak eta maya poqomchiak (Guatemala). Irakasleak dira gehienak, baina ikerlari, aholkulari eta soziolinguista direnak ere etorriko dira.

Aranzadiren eta Intxorta 1937ren erakusketa, eguenetik ikusgai

  Kultura  Arrasate

Aranzadiren eta Intxorta 1937ren erakusketa, eguenetik ikusgai

Eguenean zabalduko ditu ateak Arrasateko Kulturaten Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak prestatutako erakusketak. Bi zati izango ditu beronek. Batetik, Euskal Herrian eta Espainian 36ko gerrako hobiak azaleratzeko Aranzadiko ikertzaile eta boluntarioek egindako lana erakutsiko da argazki eta panelen bidez.

Zinema Sozialaren II. Erakustaldia

  Kultura  Eskoriatza

Zinema Sozialaren II. Erakustaldia

Bihar, azaroaren 9an, "13 pueblos en defensa del agua" (Mexiko, 2008) dokumentala izango da ikusgai 19:00etan, Ibarraundin. Egilea: Francesco Taboada. Iraupena: 63 minutu.