Kooltur Ostegunak: The Cherry Boppers meet Patricia Reckless

Mirari Altube Arrese api 23, 22:00 Arrasate

KOOLTUR OSTEGUNAK
2004an sortutako The Cherry Boppers taldea bueltan da atsedenaldi luze baten ostean, The Cherry Boppers meet Patricia Reckless izenpean. Afroamerikar erritmoak lantzen eskarmentu handiko taldea, besteak beste soul klasikoa, funk dantzagarria, jazz urbanoa eta r&b doinuak, musikan ibilbide luzea duen Patricia Reckless abeslariarekin bat eginda izan zen Arrasateko gaztetxean, Kooltur Ekintzak gonbidatuta.
Ipuinekin jolasten eta asko gozatzen

Aitziber Aranburuzabala Juldain api 23, 17:16 Arrasate

ZAKU BETE KONTU

Ipuinen astea ekimenaren baitan, gaur, martitzena, Liburuaren Nazioarteko Eguna, ipuin kontaketa kolektiboa egin dute arratsaldean, Arrasateko Herri Eskolako Erguin-gunean. "28 ipuin aukeratu ditugu eta ia beste horrenbeste kontalari edo irakule gonbidatu: irakasleak, ikasleak, ikasleen senitartekoak eta beste hainbat kolaboratzaile. Hizkuntza ezberdinetan kontatu dituzte, irakurle bakoitzak hala aukeratuta, bada, euskaraz, hasanieraz, gazteleraz, ingelesez, alemanieraz, turkoz eta galegeraz entzun ditugu", azaldu dute ekimenaren antolatzaile Edurne Alonsok eta Birjinia Telleriak goizean Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saioan.

Olaran etxea, Antzuola
Udal liburutegiko Txiki Txokoa, Aretxabaleta
Torresoroa, Antzuola