Iruñeko lan batek irabazi du Euspot euskarazko spoten lehiaketa

  Kultura  Aretxabaleta  Eskoriatza GAURKOAK None

Iñaki Lasak egindako Merkataritzan da balioa izeneko spotak jaso du Euspot lehiaketaren lehenengo edizioko sari nagusia. Ondorioz, 1.800 euroko saria jaso du Lasak. MUko lanik onenaren saria, berriz, Bai jolasten eta bai erosten, euskaraz nahiago spotak jaso du, 800 euro irabazi dituzte horiek. Eta publikoaren saria jaso du Erosi euskaraz, bizi euskaraz spotak, 500 euro jaso dituzte horiek.

'Historiaurrearen abentura Gipuzkoan' erakusketa Kulturaten

  Kultura  Arrasate

'Historiaurrearen abentura Gipuzkoan' erakusketa Kulturaten

Azken mendeetako belaunaldi ezberdinek –Soraluce, Aranzadi, Barandiaran, Eguren, Altuna, Merino edota Apellanizek– gure iragana ikertzen eman dute bizitza eta, egindako lanari esker, gaur gure ondare kulturalaren parte ukaezina bihurtu direnak aurkitu eta ikertu dira: haitzuloetako arte-kobak, trikuharriak eta burdin aroko herrixkak, tartean. Aztarna arkeologikoen bilaketa horrek, gainera, jarraipena dauka laborategietako ikerketetan eta 'Munibe' bezalako publikazioetan. Ibilbide hori erakutsi gura du erakusketak.

Mari eta inkisidoreekin partidatxoa egitera gonbidatzen gaitu Txatxilipurdik karta-joko berri batekin

  Kultura  Arrasate

Mari eta inkisidoreekin partidatxoa egitera gonbidatzen gaitu Txatxilipurdik karta-joko berri batekin

Neska mutikoendako karta joko benetan berezia kaleratu du Txatxilipurdi elkarteak. Sua! dauka izena eta euskal mitologia, azpijokoa eta sormena nahasten ditu karta jokoak.  Estrategia eta zalapartaren zaleenek benetan gozatuko dute joakoarekin ziurrenik eta, euskaraz, hori baita helburua. 10 urtetik gorako neska mutikoendako gertatu dute eta dagoeneko salgai dago elkartean eta Elkar dendan.

Zabalik dago San Juan jaietarako kartel lehiaketarako izen-ematea

  Kultura  Arrasate

San Juan jaietarako gero eta gutxiago falta denaren adierazle, Udaleko Kultura Sailak ireki du jaietako kartel lehiaketerako izen-ematea. Lanak maiatzaren 25a baino lehen entregatu behar dira Biztanleen Arreta Zerbitzuan –19:00ak baino lehen–. Irabazleak 750 euroko saria eskuratuko du.

  • OINARRIAK ALBISTE BARRUAN

Azkaiter Pelox: "Nire lanean sinisten dut eta nire bizitzaren parte bat abestietan islatzen dut"

  Kultura  Bergara

Azkaiter Pelox: "Nire lanean sinisten dut eta nire bizitzaren parte bat abestietan islatzen dut"

Azkaiter Peloxek (Bergara, 1978) 2004an Fly Shit taldea utzi eta bi proiektu abiarazi zituen: Mahaster River eta Azkaiter Pelox. Lehenengo proiektuarekin bi lan kaleratu, eta 2011n proiektua desegin zen. Orain, 2004. urtean hasitako beste proiektuarekin jarraitzen du: Azkaiter Pelox. Zapatuan, maiatzaren 12an, Zamburleiker izeneko lana aurkeztuko du Bergarako Laino skate parkean.

'Zai beti zai' antzerkia Bergaran

  Kultura  Bergara

'Zai beti zai' antzerkia Bergaran

Barikuan, maiatzak 11, Oihulari Klown antzerki taldeak 'Zai beti zai' ikuskizuna eskeiniko du, 22:00etan, Bergarako Zabalotegi aretoan.

'Jam session' emanaldia Zigor Martinezen eskutik gaur gauean

  Kultura  Arrasate

'Jam session' emanaldia Zigor Martinezen eskutik gaur gauean

Gaur, eguaztena, 21:00etan, Arrasate Musikaleko harmonia modernoko irakasle Zigor Martinezek 'Jam session' bat eskainiko du musika eskolan. Emanaldi horretarako gonbidapena irekia da eta sarrera doainekoa izango da.

Euskal Herriko Flauta Orkestraren doinuak zapatuan

  Kultura  Antzuola

Euskal Herriko Flauta Orkestraren doinuak zapatuan

Koloretsua eta erritmo biziko kontzertua izango da. Zeharkako flautaren familia osoaz –Sol-en dagoen flautaz, flauta baxuaz, eta flauta kontrabaxuaz– gozatzeko aukera izango da-eta zapatuan, 20:00etan Torresoroan. Lan klasikoez gain gaur egungo piezak ere eskainiko dituzte.  15 lagunek osatzen dute Euskal Herriko Flauta Orkestra. Tartean, Orkestran 12 urte daramatzan Alaitz Zabalo antzuolarra dago. Zuzenekoan Franz Doppler flauta-jotzaile  handiaren obra joko du solista gisa, gainera.

Iruñeko lan batek irabazi du Euspot euskarazko spoten lehiaketa

  Kultura  Aretxabaleta  Eskoriatza

Iruñeko lan batek irabazi du Euspot euskarazko spoten lehiaketa

Iñaki Lasak egindako Merkataritzan da balioa izeneko spotak jaso du Euspot lehiaketaren lehenengo edizioko sari nagusia. Ondorioz, 1.800 euroko saria jaso du Lasak. MUko lanik onenaren saria, berriz, Bai jolasten eta bai erosten, euskaraz nahiago spotak jaso du, 800 euro irabazi dituzte horiek. Eta publikoaren saria jaso du Erosi euskaraz, bizi euskaraz spotak, 500 euro jaso dituzte horiek.

Bihar bukatzen da argazkigintza ikastaro berrirako izenematea

  Kultura  Oñati

Ilunpetan argazkigintza taldeak bigarren argazkigintza ikastaro bat antolatu du, hastapeneko tailerrak izan duen arrakasta ikusita. Ikastaro horretan izena emateko azken eguna maiatzak 10 da. Gaztelekuan apuntatu behar da. Itziar Bastarrika izango da irakaslea eta prezioa 50 euro da. Ikastaroa maiatzaren 15etik ekainaren 13ra da.

Aiert Zubigarai: "Tailerraren ideia sorkuntza bultzatzea da, ez marrazketa"

  Kultura  Arrasate

Aiert Zubigarai: "Tailerraren ideia sorkuntza bultzatzea da, ez marrazketa"

AEDren Literaturjauzien hirugarren edizioaren barruan, Aiert Zubigara elorrioarrak komikigintza ikastaroa eskainiko du. Hala, komikigintzan hasi nahi dutenek aukera paregabea izango dute maiatzaren 12an hasi eta 19era arte Arrasaten. Aiert Zubigarai komikigilea izango da klaseen zuzendari eta, esan duenez, adin guztietarako tailerra da prestatu duena. Tailerra AEDn izango da, 10:00etatik 14:00etara. 5 euro ordaindu beharko da matrikula. Izen-ematea zabalik dago oraindik: 943771228 telefono zenbakira deituta edo 'aed@aedelkartea.com' helbidera idatzita. 

Maialen Fernandez de Arroiabe: "Nire ametsa beti izan da berdina: egiten dudana eginda ere zoriontsua izaten jarraitzea"

  Kultura  Arrasate

Maialen Fernandez de Arroiabe: "Nire ametsa beti izan da berdina: egiten dudana eginda ere zoriontsua izaten jarraitzea"

Maiatzaren lehenean Arrasateko Kajoi tabernan izan zen Maialen Fernandez de Arroiabe (1983) modeloa. Jose Luis Tabueña argazkilari eta mutil lagunarekin batera hil osoan ikusgai egongo den erakusketa inauguratu zuten Kajoi tabernan.

Huhezinema jaialdiaren gainean, Iban del Campo antolatzailearekin

  Kultura  Aretxabaleta  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA None

Gaur, martitzena, Euspot lehiaketako sari-banaketarekin emango zaio hasiera aurtengo Huhezinema jaialdiari. Bihar, eguaztena, Huheziko ikasleen lanen emanaldia eta sari banaketa egingo dira Huheziko areto nagusian. Ondoren, Asier Altuna zinegilearen hitzaldia entzuteko aukera egongo da. Eguenean bukatuko da jaialdia lehiaketa ofizialeko 10 lan finalisten proiekzioarekin eta sari-banaketarekin, Aretxabaletako Arkupe kultura etxean. Iban del Campo zinegile arrasatearra eta Huheziko irakaslea da jaialdiko antolatzaileetako bat eta 'Goiena Magazinea'-n eman zizkigun atzo, astelehena, Huhezinemako xehetasunak.

John Anduezak 'Larunbatean Bukowski' aurkeztu du

  Kultura  Arrasate  Elgeta GAURKOAK None

John Anduezaren lehen eleberria da. 15 urteko neska-mutil koadrila baten kronika martxosoa egiten du, eta goizean aurkeztu du Donostian. Adin horretako gazteak liburuan irakurritako pasarteekin identifikatuta sentituko direlakoan, gustura dago egindako lanarekin. "h"-dun John moduan sinatu du, berarentzako bereziak diren beste lan batzuk bezala.

John Anduezak 'Larunbatean Bukowskin' aurkeztu du

  Kultura  Arrasate  Elgeta