The Hot Wok: ikuslea puztea lortu duen haizezko bolada bortitza gaztetxean

  Kultura  Arrasate

The Hot Wok: ikuslea puztea lortu duen haizezko bolada bortitza gaztetxean

The Hot Wok taldeak itxi ditu azaroko Kooltur Ostegunak. Laukote gasteiztarra ohikoa ez den proposamenarekin etorri da gaztetxera. Jazza ardatz, eta funky ukitu nabariekin, gaztetxera hurbildutako ikuslegoari goi mailako emanaldi bat eskaini diete. Jende gutxi hurbildu da gaztetxera –86 sarrera saldu dira– baina horrek ez du festa zapuztu. Talde gasteiztarrari ezin izan zaio gehiago eskatu jarrera aldetik eta musikalki ere emanaldi borobila eskaini dute. Tuba, saxofoi eta tronboiarekin haizezko bolada bortitza eragin dute gaztetxean, beti ere inprobisaziorako ahalmen infinitua erakutsi duen perkusionistak gidatuta. Umorea ez da falta izan eta uneoro sekulako gertutasuna erakutsi dute ikuslegoarekin.  

Danbakako azken-aurreko emanaldian pop, rock eta folk doinuak

  Kultura  Aramaio  Aretxabaleta  Elgeta

Danbakako azken-aurreko emanaldian pop, rock eta folk doinuak

Danbakako azken-aurreko kontzertua izango da egubakoitzekoa –abenduaren 17an izango da azken emanadia–. Ondarroako Xarma, Aramaioko Deabrutu, Eibarko Seafóid eta Aretxabaletako Scam taldeak igoko dira Espaloiko taula gainera. Helburu bera izango dute: urtarrilaren 14an jokatuko den finalerako txartela.

Urtetan abesbatzaren alde egindako lanaren esker ona jasoko dute

  Kultura  Antzuola

Urtetan abesbatzaren alde egindako lanaren esker ona jasoko dute

Egun berezia izango da domeka Salbador Olaberriarendako eta Luis Pildainendako. Urtetan herriko abesbatzan egindako lanaren esker ona jasoko dute abesbatzako kideen partetik.

Ganbarako kantu eskolakoek kontzertua egingo dute zapatuan

  Kultura  Oñati

Ganbara taldeko abesbatzak lanean dabiltza ikasturtea hasi zutenetik. Irailetik landutako abestiak bihar erakutsiko dituzte. Ganbara Gazte, Ganbara Txiki eta Ganbara Txikitxo Abesbatzek kontzertua egingo dute Santa Ana antzokian 19:00etan.    Guztira, 140 bat neska-mutiko igoko dira oholtzara. "Batzuendako lehenengo zuzenekoa izango da, eta urduri, baina gogotsu daude", esan digu Aitor Biain zuzendariak.

Ekuadorko gonbidatua izan da Kultur Ateko Zine Sozialaren emanaldian

  Kultura  Arrasate

Azaroaren 9an hasi eta abenduaren 1era arte zine sozialaren emanaldiak egiten dabiltza Eskoriatzan, Arrasaten eta Oñatin. Arrasaten atzo hasi ziren proiekzioak eta bertan izan zen Ekuadorko Janeth Cuji, CONAIEko -Ekuadorko Nazionalitate Indigenen Konfederazioko- Komunikazio arduraduna.

'Auzoko' egitasmoak euskaratik urrun bizi diren herritarrak eta euskaraz bizi direnak batzen ditu

  Kultura  Bergara

Bergaran, badira hilabete batzuk 'Auzoko' egitasmoa martxan jarri zela. Denon jatorri eta hizkuntzak aintzat hartu, besteengatik ikasi eta euskaraz komunikatzeko prest daudenek osatzen dute 'Auzoko' egitasmoa.

Musika talde berriak zapatuko Info7 Egunaren egitarauan

  Kultura  Arrasate

Musika talde berriak zapatuko Info7 Egunaren egitarauan

Euskal Herriko Info7 irratiak bost urte beteko ditu 2011ko urtarrilean eta hori horrela, Euskal Herriko txoko desberdinak bisitatuko dituzte Geroz eta gehiago lelopean. Arrasaten hilaren 27an, zapatua, egingo dute Info7 Eguna. Bada, azken orduan aldaketak izan dira egitarauan. Hasieran AMD, U.K. Bill eta Itziarren Semeak taldeek jo behar zuten gaztetxean baina azken bi taldeek ez dute joko, azken orduko arazoak direla medio. Bi talde horien ordez, Alta Tension eta The Limo Brothers and pool taldeek joko dute.

AED elkarteak 'Literaturjauziak' izeneko programa jarriko du martxan martitzenean

  Kultura  Arrasate GAURKOAK None

Guztira, lau ekitaldi egingo dituzte: Xabier Amurizaren hitzaldia, Hatsaren Kulunka eleberriaren aurkezpena, antzezpen bat eta errezitaldia. Horrez gain, herritarrek han-hemenka 'literaturtantak' topatuko dituzte herriko zortzi tokitan.

Alvaro Arregi, Arrasateko alkate ohia: "Urkulutik Arrasatera ura ekartzea gauza handia izan zen"

  Kultura  Debagoiena

Alvaro Arregi, Arrasateko alkate ohia: "Urkulutik Arrasatera ura ekartzea gauza handia izan zen"

Jose Antonio Ardanzari lekukoa hartuz, Arrasateko alkatea izan zen Alvaro Arregi (Arrasate, 1945) 1983tik 1987ra. Aurretik zinegotzia ibilitakoa zen, trantsizio garaian, 1974tik 1979ra. Urte haiek gogoratzeko Besaide mendi elkartearen egoitzan hartu gintuen egubakoitzean. Mendizaletasuna da haren Arregiren zaletasunetako bat. Ardura ere bai; datozen egunotan bi urte bet    eko ditu Gipuzkoako Mendi Federazioko presidente modura.

AED elkarteak 'Literaturjauziak' izeneko programa jarriko du martxan martitzenean

  Kultura  Arrasate

Guztira, lau ekitaldi egingo dituzte: Xabier Amurizaren hitzaldia, Hatsaren Kulunka eleberriaren aurkezpena, antzezpen bat eta errezitaldia. Horrez gain, herritarrek han-hemenka 'literaturtantak' topatuko dituzte herriko zortzi tokitan. 

Amodiozko Gutunen XIX. Lehiaketa: oinarriak

  Kultura  Debagoiena

Amodiozko Gutunen XIX. Lehiaketa: oinarriak

Azken urteotan bezalaxe, aurten ere antolatu du Jardunek Bergarako Amodiozko Gutunen  Lehiaketa. Aurtengoa XIX. edizioa izango da. Hemen dituzue parte hartzeko oinarriak:

Txirrindularitza, Toribio Jauregik ikusita

  Kultura  Bergara

Txirrindularitza lasterketak ikusgai izango dira Aroztegi aretoan oraingo egubakoitzetik hasita abenduaren 12ra arte. Izan ere, Toribio Jauregi zenaren argazkien erakusketa antolatu du Udal Artxiboak.

Ikusi Makusikoak oholtza gainean abenduaren 10ean

  Kultura  Oñati

Ikusi Makusikoak oholtza gainean abenduaren 10ean

Pake Leku elkarteko antzerki taldeak '¿Problemas de pareja?...la solucion aqui' antzezlana egingo dute abenduaren 10ean Santa Ana antzokian, 20:30ean. Sarrerak aldez aurretik jarriko dituzte salgai abenduaren 7an eta 9an 18:30etik 20:00etara erretiratuen elkartean lau eurotan.

 

Yolanda Sillerok irabazi du Aramaioko argazki lehiaketa

  Kultura  Aramaio

Yolanda Sillerok irabazi du Aramaioko argazki lehiaketa

Aramaioko Udalak antolatzen duen lehiaketako irabazlea Yolanda Sillero da, Bidaiaz gozatu argazkiarekin. 200 euroko saria eskuratu du. Guztira 60 argazki aurkeztu dira. 2011ko egutegia osatzeko erabiliko dira.

"Los colores del humor" antzezlana barikuan

  Kultura  Eskoriatza

Barrearen mundua ekarriko dute Kunka antzerki taldekoek Eskoriatzara. Izan ere, "Los colores del humor" izeneko hitzaldi umoretsua eskainiko dute. Barikuan, hilak 26, Unibertsitateko aretoan 22:30ean hasita izango da ikusgai antzezlana. Sarrera dohainik da.

Emakumeendako informatika ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago egubakoitzera arte

  Kultura  Oñati

Interesatuek Ikas Hiru akademian (943 78 31 01) eman beharko dute izena. Bi ikastaro egingo dituzte: oinarrizkoa bata, 80 ordukoa izango dena eta lan munduan eta etxean gehien erabiltzen diren programak landuko dituzte; eta birziklapenekoa bestea, 26 ordukoa eta aurreko ezagutzak sakontzeko balioko duena.

Arte surrealista ikusgai Nahikari tabernan

  Kultura  Bergara

Nahikari taberna 25. urteurrena ospatzen dabil. Hala, un cadáver exquisito izeneko muntaia artistikoa egin dute eta ikusgai jarri dute tabernan bertan. Lan honetan erabili duten teknika, aurreko mendean Frantziako artista surrealistek erabiltzen zuten berdina da. Zortzi artistak hartu dute parte muntaia artistiko honetan: Bergarako bostek, Arrasateko bik eta Elgetako batek. Muntaia honen bideoa ere jarri dute Vimeon ikusgai:

'La Gran Via' zarzuelaren estreinaldia Arrasaten

  Kultura  Arrasate GAURKOAK None

Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko kideek XX. mende hasierako Madrilera eraman zituzten zapatu iluntzean Amaia antzokian batutakoak.