Naroa Otxoak eta Naroa Iturbek aipamen berezia Bertsopaper lehiaketan

  Kultura  Aretxabaleta

Naroa Otxoak eta Naroa Iturbek aipamen berezia Bertsopaper lehiaketan

Gipuzkoako Eskolarteko 32. Bertsolari Txapelketa jokatu zen atzo, zapatua, Andoainen, Bastero Kulturguneko auditorioan. Bertsopaperetakoa zein bat-batekoa. Azken honetan, Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako bi kidek jaso zituzten aipamen berezi bana: 2. zikloko Naroa Otxoa eta Naroa Iturbek.

Koldo Eleizalde lehiaketako sariak banatu dituzte

  Kultura  Bergara

Koldo Eleizalde lehiaketako sariak banatu dituzte

Gaur, eguerdian, Koldo Eleizalde lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin dute Bergarako Udal Pilotalekuan. Jesus Elortza alkatearekin batera, Maren Belastegi Euskara batzorde buruak, Miriam Intxausti Kutxako ordezkariak eta Estepan Plazaola kultura zerbitzuko arduradunak hartu dute parte ekitaldian. Beroari aurre eginez, herritar ugari (gurasoak nagusi) batu dira Udal Pilotalekuan.

Balerdi Balerdi eta Moraurekin festa Elgetan

  Kultura  Elgeta

Balerdi Balerdi eta Moraurekin festa Elgetan

Elgetako Espaloira atzo hurbildutakoek izugarri gozatu zuten Morau eta Balerdi Balerdiren kontzertuarekin. 90 lagun inguru elkartu ziren, tartean Iruñea, Bilbo, Elorrio, Tolosa eta beste hainbat tokitatik etorritako musika zaleak.

Paradisurako bidean, Amaia antzokian lehen geltokia

  Kultura  Arrasate

Paradisurako bidean, Amaia antzokian lehen geltokia

Atzo, egubakoitza, estreinatu zuen Doke antzerki taldeak 'Paradisurako atean' antzezlana Arrasateko Amaia antzokian, eta estreinaldia arrakastatsua izan zela esan daiteke: ez ziren gutxi izan obra ikustera joan ziren arrasatear eta kanpokoak, eta aktoreek eurek ere lan bikaina egin zuten Itziar Rekalderen zuzendaritzapean. Gaur, zapatua, beste emanaldi bat eskainiko dute, 20:00etan.

Rock melodikoa Inkernun, On talde berriaren eskutik

  Kultura  Eskoriatza

Rock melodikoa Inkernun, On talde berriaren eskutik

Danbaka Musika Lehiaketako azken edizioa irabazi zuten Xarma taldeko Itsaso Gutierrez (ahotsa eta gitarra) eta Denis Alberdik (bateria) talde berria osatu dute Ibai Suarezekin (baxua) batera: On musika taldea. Gaur, egubakoitza, kontzertua eskainikok dute Eskoriatzako Inkernun, 22:00etan.

Beteranoen gaua Espaloian, Balerdi Balerdi eta Moraurekin

  Kultura  Elgeta

Beteranoen gaua Espaloian, Balerdi Balerdi eta Moraurekin

Duela 12 urte utzi zituen Balerdi Balerdik talde nafarrak eskenatokiak, baina Toño Muro abeslariak aitortu digun moduan, ez zuten "erabat utzi". Harrezkero proiektu txikietan aritu dira taldea osatzen zuten kideak. Aurten, Toño Muro eta Sergio Ibarrola 'Zaratustra' batu eta Karlos Ortiz baxu-jolearekin batera abiatu dute Balerdi Balerdiren kontzertu-bira berria. Elgetan egingo dute gaur birako geldialdi bat, 22:30ean hasita. Morau kantautore hernaniarrak eskainiko du kontzertua nafarren aurretik.

Bertsogintzako lehen urratsetan ikasitakoa erakusten

  Kultura  Oñati

Bertsogintzako lehen urratsetan ikasitakoa erakusten

Herriko ikastetxetako ehunka neska-mutikok –3. mailatik DBHra arte– Ahozkotasuna eta Bertsogintza proiektua landu dute ikasturtean zehar. Gelan ikasitakoa erakusteko, bertso jaialdia egin zuten astelehenean, Zubikoako frontoian. Eurek landutako bertsoak erakutsi zituzten lagunen, familiakoen, irakasleen eta gelakideen aurrean.

Who The Bitch: jarrera, estiloa eta sentimendua

  Kultura  Arrasate

Who The Bitch: jarrera, estiloa eta sentimendua

Who The Bitch talde japoniarrak itxi zuen atzo Kooltur Ostegunak ekimenaren bigarren ikasturtea. Lurrikara eragin zuten gaztetxearen agertokian; jarrera eta estiloa barra-barra, eta egiten dutena benetan sentitzen dutenaren ziurtasuna. Ikusmina piztu zuen Japoniako hirukotearen kontzertuak, 140 sarrera inguru saldu ziren-eta. Ez zuten 'feedback' larregi lortu ikusleendako errepertorioa ezezaguna zelako baina giro polita jarri zuten ikasturte honetako azken saioan. "Eskerrik asko" esanez amaitu zuten kontzertua; eskerrak eurei etortzeagatik eta antolatzaileei, Kooltur Ostegunak ekimenarengatik ez balitz ez genukeelako halako talde batez gozatuko. Datorren ikasturtean bueltatuko dira kalitatez musikatutako eguenak.

Estitxu Eizagirre: "Domeka gerturatu ahala, ilusioa biderkatzen ari da"

  Kultura  Bergara  Debagoiena

Eskola Txikien Festa egingo da Larraulen, domekan. Egun horren aurrerapena egiten eta eskola txikietako egunerokoaren berri ematen, 'Magazinea'n izan ziren eguaztenean Angiozarko Eskola Txikiko irakasle ohi Mito Vega eta Larraulgo Eskola Txikiko guraso Estitxu Eizagirre.

Elkartasun Doinuak 15 tabernatan eta gaztetxean, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

  Kultura  Arrasate

Elkartasun Doinuak 15 tabernatan eta gaztetxean, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Herrira mugimenduko zenbait kidek antolatuta, Elkartasun Doinuak datoz bihar herriko 15 taberna eta gaztetxera, presoen eskubideen aldeko aldarrikapena denetariko doinu eta erritmoz bustitzeko asmoz. Orain arte Elkartasun Eguna zena musikan zentratu dute aurten eta horregatik aldatu diote izena jaialdiari: "Lehen herri bazkaria eta beste hainbat ekitaldi egiten ziren baina aurten beste era batera planteatu dugu eguna, musikan zentratuz. Izan ere, ez dugu gura galdu egun horretan herriko tabernetan sortzen den giro ederra. Datorren urtean ez dakigu nola egingo dugun baina printzipioz asmoa da aldarrikapen eguna urtero ospatzea", adierazi dute antolatzaileek.

'Dantzaritxo': Bergarako erraldoi berria

  Kultura  Bergara

'Dantzaritxo': Bergarako erraldoi berria

Bergarako Pentekoste jaietan, pasa den domekan, erraldoi bitxia aurkitu genuen Bergarako kaleetan barrena gora eta behera; ohiko erraldoiak baino txikiagoa, baina handiak bezain ondo mugitzen zena. Erraldoiaren barruan 7 urteko mutikoa topatu genuen: Jon Errasti.

Agorrosinen ate irekien eguna egingo dute domekan

  Kultura  Bergara

Datorren igandean, hilak 3, Gipuzkoa osoan Ate Irekien Eguna izango da,hori dela eta Bergarako Udalak erabaki du, aipatutako egunean Agorrosingo kirol instalaziora sarrera doan eta librea izatea. Hau da, 10:00etatik 14:00etara eta
16:00etatik 20:00etara, Agorrosinera hurbiltzen diren herritarrek, ez dute sarrerarik ordaindu behar izango.

Who The Bitch talde japoniarra bihar, Kooltur Ostegunak ekimenaren bigarren urtea agurtzeko

  Kultura  Arrasate

Who The Bitch talde japoniarra bihar, Kooltur Ostegunak ekimenaren bigarren urtea agurtzeko

Amaitzera doa Kooltur Ostegunak ekimenaren bigarren ikasturtea. Asteon ikasturte honetako azken kontzertua: Japoniako Who The Bitch taldea eta euren "Junk Rock" doinuak. Beste urtebete eguenero gaztetxera kultur eskaintza zabala ekartzen. Jendeak 2erantzun du aurten ere: Zea Mays eta Iheskidek 400 lagundik gora erakarri zuten eta Nuevo Catecismo Catolico, Gramones eta Athom Rumbak, berriz, 200 lagun baino gehiago. Erregea eta bufoia bertso-antzerkiak ere sarrera ona izan zuen:160 lagun. Antzerkiak izan dira, baina kontzertuak nagusi. Eta zuzenekoetan denetariko doinuak, antolatzaileen helburu nagusietako bat Arrasaten ohikoak ez diren taldeak ezagutzera ematea delako.

Korpus Eguneko egitaraua aurkeztu dute

  Kultura  Oñati GAURKOAK None

Gaur goizean aurkeztu da aurtengo Korpusetako egitaraua. Kultur etxean izan da aurkezpena eta Oñatiko Kultur teknikariak hartu du hitza. Lau eguneko egitaraua prestatu du Oñatiko Udalak. Aurrekoa urtean gertatu zen bezala, aurten ere Bilduko ordezkariak ez dira prozesioan irtengo. Egindako aurkezpenean idatzi bat irakurri du Manu Egañak eta idatzi horren bitartez, prozesioan ez irtetearen arrazoia azaldu ditu.