Arrasate Musikalen ikasturte amaierako kontzertua 2012

  Kultura  Arrasate

Ikasleen senitarteko eta lagunez bete zen Amaia antzokia zapatuan, Arrasate Musikaleko ikasturte amaierako jaian. Guztira, 100 bat ikasle igo ziren taula gainera eta musikaz gain, dantza ere ikusi ahal izan zuten bertaratutakoek. 

San Juan jaietarako motorrak berotu dituzte asteburuan arrasatearrek

  Kultura  Arrasate

San Juan jaietarako motorrak berotu dituzte asteburuan arrasatearrek

Datorren asteburua izan daitekeenaren aurrekari "txikia" izan da oraingo hau Arrasaten. Sanjuanen atarian ohi denez, txikitxoenek izan dute Sanjuanetako  giltz nagusia zapatuan eta gaur; danborrada oso ondo joan zen eta Haur Dantzarien Egunak ere zapore ona utzi du herrian. Dena dela, txikitxoenak bakarrik ez,nagusiagoek ere izan dute motorrak berotzeko aukera aste buru honetan. Sorgin gaua, Mary Mey eta Governorsen kontzertuak, bertso saioa... Denetarik eta denendako. 

Sanjuanak ate joka

  Kultura  Arrasate GAURKOAK None

Arrasaten, jai nagusien hasierako ekitaldiak egin dituzte asteburuan, bereziki etxeko txikienek. Haur danborrada egin zuten zapatuan eta Dantzarien Eguna ospatu atzo… ate joka daude Sanjuanak.

Aste Zapatista, beste mundu bat posible dela erakusteko

  Kultura  Eskoriatza

Aste Zapatista, beste mundu bat posible dela erakusteko

Aste osoan zehar denetariko ekintzak egin ostean zapatua zuten Aste Zapatistaren egun handia. Urtero moduan bazkariak jende dezente erakarri zuen, eta ez da harritzekoa, menua ikusita: janari mexikarra, menu begetarianoa eta mojitoak. Jaki gozoez gain, perkusio, danbor eta musikarik ez zen falta izan Aste Zapatistari amaiera emateko. 

Aste Zapatista Eskoriatzan

  Kultura  Eskoriatza GAURKOAK None

Aste Zapatista ospatu dute Eskoriatzan, "beste mundu bat posible dela erakusteko". Aste osoan zehar denetariko ekintzak egin ostean zapatua zuten Aste Zapatistaren egun handia. Urtero moduan bazkariak jende dezente erakarri zuen, eta ez da harritzekoa, menua ikusita: janari mexikarra, menu begetarianoa eta mojitoak. Jaki gozoez gain, perkusio, danbor eta musikarik ez zen falta izan Aste Zapatistari amaiera emateko.

Film europarrak ikusgai Arrasaten, Zineuskadi ekimenari esker

  Kultura  Arrasate

Film europarrak ikusgai Arrasaten, Zineuskadi ekimenari esker

Hamabost zinek osatzen dute dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko udaletako eta hurbileko aretoen sarea, Zineuskadi, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatuta. Sare horretan sartu da aurten Arrasateko Udala ere. Zineuskadik sarean diren aretoei zenbait aukera eskaintzen dizkie kalitate oneko Europako zinemaren zirkulazioa handitzeko, jatorrizko bertsioa sustatzeko eta euskaraz egindako zinema hobetzeko Zinema Euskaraz programaren bidez.

Skateparkea baino askoz gehiago

  Kultura  Debagoiena

Egubakoitz gaua, 23:00ak pasata eta Bergarako Laino skateparka, beste behin ere beteta. Oraingo honetan blues doinuek erakarri zuten jendea. ZZ Blues Band eta Transit Blues taldeen doinuek giro berezi eta ederra ipini zuten egubakoitzean. Argi dago, skatepark bat baino askoz gehiago da Bergarako Laino; ibarreko eta Bergarako kultura eskaintzan zati garrantzitsu bat betetzen du.

'Irakurri, gozatu eta oparitu' ekimeneko parte hartzea ona ari da izaten

  Kultura  Aramaio

'Irakurri, gozatu eta oparitu' ekimeneko parte hartzea ona ari da izaten

Txirritolak apirilaren 23an jarri zuen martxan Topagunea euskara elkarteen federazioak antolatzen duen Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa. Aramaion iaz antolatu zuten lehenengoz. Olga Jauregi liburuzainaren arabera, bigarren edizioa parte hartze ona ari da izaten.

Leiho eta balkoietako loreen lehiaketa deitu du Udalak bosgarren urtez

  Kultura  Eskoriatza

Leiho eta balkoietako loreen lehiaketa deitu du Udalak bosgarren urtez

Aurten berritasun bat dago leihoak eta balkoiak baloratzerako orduan, izan ere, kultura batzordekideek, lorezaintzako profesionalek eta Olazar jubilatu elkarteko kideek osatutako epaimahaiak lehenengo aukeraketa egingo du eta sei balkoi edo leiho aukeratuko ditu ondorengo bozketarako. Domeka honetatik datorren eguaztenera bitartean epaimahaiak aukeratutako leiho eta balkoien argazkiak kultura etxeko sarreran eta interneten egongo dira ikusgai eta orduan etorriko da herritarrek bozkatzeko txanda. Nahi duenak bere botoa eman ahalko du baina pertsona bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du.

Baserriko produktuak mundu zabalekoekin batera, zapatuko azokan

  Kultura  Arrasate

Baserriko produktuak mundu zabalekoekin batera, zapatuko azokan

Sahararrek, pakistandarrek eta hegoamerikarrek parte hartu zuten. Munduko zapore exotikoak, baina zelanbait "gureak" ere badirenak eraman zituzten baserritarren azokara. Gustura geratu ziren eurak, eta gustura arrasatearrak eta gainontzeko bisitariak ere.

Euskal Herriko dantzari gazteek Arrasateko kaleak hartu dituzte

  Kultura  Arrasate

Euskal Herriko dantzari gazteek Arrasateko kaleak hartu dituzte

Koloretsu esnatu dira gaur Arrasateko kalean. Handik eta hemendik etorritako dantzari txikien jantzi koloretsuek apaindu dute gaur Arrasate. Haur Dantzarien Eguna ospatu da eta 600 lagunetik gora elkartu dira. Gipuzkoa, Aretxabaleta, Oñati, Antzuola, Arrasate (bi talde) eta Soraluzeko ordezkaritza etorri da; Arabatik, aramaioarrak; Nafarroatik iruindarrak; eta Bizkaitik, portugaletetarrak.

Abesti ezagunak orkestraren kontzertuan

  Kultura  Bergara

Abesti ezagunak orkestraren kontzertuan

Bergarako Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskaini zuen zapatuan Bergarako Santa Marinan. Elizak eskaintzen duen akustika onaz baliatuz, sei pieza eskaini zituen orkestrak bertaratutakoen gozamenerako. Abesti ezagunenak izan ziren Beethovenen 5. sinfoniako lehenengo mugimendua, Forrest Gump Suite eta Abba taldearen abestiez osatutako Abbaphonic pieza.

Gaztetxe Egunarekin, amaiera borobila hamabigarren urteurrenari

  Kultura  Bergara

"Gazteok parranda eta festa baino gehiago garela erakutsi nahi izan dugu" zioten Bergarako gaztetxeko gazteek. Horixe erakutsi nahi izan dute hamabigarren urteurren honetan eta denetariko ekintzak antolatu dituzte: liburu aurkezpenak, hitzaldiak, eztabaidak... Dena dela, urteurrena amaitzeko festa giroko egun borobila egin zuten zapatuan: Gaztetxe Eguna.

Amaia antzokia beteta, Arrasate Musikalen ikasturte amaierako kontzerturako

  Kultura  Arrasate

Amaia antzokia beteta, Arrasate Musikalen ikasturte amaierako kontzerturako

Urduri sumatu genituen kontzertua hasi aurretik Arrasate Musikaleko ikasle gaztetxoak. Ez zen guxiagorako. Izan ere, ikasleen senitarteko eta lagunez bete zen Amaia antzokia eta urte guztian ikasitakoa jende horren guztiaren aurrean erakusteko unea iritsi zen. Guztira, 100 bat ikasle igo ziren taula gainera eta musikaz gain, dantza ere ikusi ahal izan zuten bertaratutakoek.