Aramaioko bertso taldeak Txanpinoien saioa jokatuko du zapatuan

  Kultura  Aramaio

Arabako Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen duen saioa da. Arabako Txapelketako Bertsolarien artean txapeldun bat izendatzea da helburua. Aurten ezberdina izango da 2010eko txapelketa taldeka izan zelako. Aramaio taldea izan zen 2010eko txapelduna. Txanpinoien saioan, azken urteetan bakarka Arabako txapeldunak izandakoen aurka jokatuko dute aramaioarrek.

Willis Drummond taldearen zuzeneko indartsua 'Kooltur Ostegunak'-ek antolatuta

  Kultura  Arrasate

Iparraldeko Willis Drummond taldeak taldeak Istanteak izeneko hirugarren diskoa aurkeztera datoz. Anthology eta Zuzenekoak kaleratu ostean, Bidehuts plataformarekin kaleratu dute lan berria. Beste inork ez bezala, post-hardcorea eta hard-rocka nahasten dituzte. Askok esan dute Euskal Herriko zuzeneko indartsuena eta irmoena dutela. Hitzordua hilaren 3an, Arrasateko gaztetxean 22:00etan hasita. Sarrera 5 eurokoa da.

Silvia Mendibil bergararrak 'Otxoan' dokumentala zuzendu du

  Kultura  Bergara

Silvia Mendibil bergararrak 'Otxoan' dokumentala zuzendu du

Egubakoitzean egin zuten aurkezpena Hondarribian. Silvia Mendibilen dokumentalak Otxoa janari dendaren erretratua egiten du. Euskal Telebistak eta Kanaki Film-ek elkar lanean ekoiztutako dokumentala da eta Hondarribiako Udalaren, Gizarte Kutxaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du.

Bergarako Musika Eskolak batzar orokorra egingo du eguaztenean

  Kultura  Bergara

Lehenengo deialdia 19:00etan izango da eta bigarrena 19:30ean, eguaztenean, otsailaren 2an. Urteko batzar orokorrean aztertuko dituzte aurreko bilerako aktaren irakurketa eta onarpena; datu akademikoak eta 2010/2011 ikasturterako egitasmoak; 2010/2011 ikasturteko aurrekontua; eta, zuzendari batzordeko kide berrien aukeraketa.

Sahara eta herriko zinemagileak protagonista Arkupen, otsailean

  Kultura  Aretxabaleta

Sahara eta herriko zinemagileak protagonista Arkupen, otsailean

Sahara eta sahararrak gertutik ezagutzeko aukera izango dute aretxabaletarrek otsailean. Izan ere, bihar, martitzena, hasi eta hilabete guztian egongo da Hodeien seme-alabak izeneko erakusketa Arkupeko aretoan. Hilaren 22an, ostera, El problema filma emango dute.

Kantuan eta dantzan, Al-Andalusen XXI. urteurrenean

  Kultura  Arrasate

Kantuan eta dantzan, Al-Andalusen XXI. urteurrenean

Hiru egunetan ospakizunetan ibili dira Al-Andalus elkartean, XXI. urteurrenaren aitzakian. Domekako kultura ekitaldiek eman diete amaiera ospakizunei, andaluziarrengan ohikoak diren "gatz eta piperrarekin".

Bi debagoiendar izango dira Beterriko IV. Bertsolari Txapelketako finalean

  Kultura  Arrasate  Bergara

Bi debagoiendarrek hartu dute parte aurten Beterriko Bertsolari Txapelketan. Ainhoa Agirreazaldegi bergararrak, Onintza Enbeitia eta Uxue Alberdik Donelutxi taldea osatu dute eta sevillana jantzita finalerako txartela eskuratu zuten joan zen asteburuan. Bigarren debagoiendarra Jokin Labayen arrasatearra dugu eta Ander Lizarralde eta Unai Muñoarekin batera Donelontxo taldea osatu dute. Egubakoitzean Asteasuko Aitzondo elkartean egindako saioan horiek ere finalerako sailkatuak izan ziren.

Piano Jotzaile Txikiak 2011

  Kultura  Arrasate

xxx

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Piano Jotzaile Txikiak 2011

  Kultura  Arrasate

xxxx

»» Ikusi argazki guztiak (0)

Mikel Ibartzabal: ametsezko munduen eraikitzaile bergararra

  Kultura  Bergara

Mikel Ibartzabal: ametsezko munduen eraikitzaile bergararra

Bolumenezko figurak, hori da Mikel Ibartzabalek (Bergara, 37 urte) egiten duena. Era guztietako panpinak, dekoratuak eta formak egiten ditu Paulo Elkoro bazkidearekin batera duen Pilpira enpresan: erraldoiak, buruhandiak, txotxongiloak, telebistarako atrezzoa... "Adibidez, Vaya semanita eta Wazenmak-eko dekoratuak guk egiten ditugu", azaldu du Ibartzabalek.

Ibarreko piano-jotzaile txikiek erakutsi dute Andoainen lan bikaina egingo dutela

  Kultura  Arrasate  Bergara  Eskoriatza  Oñati

Ibarreko piano-jotzaile txikiek erakutsi dute Andoainen lan bikaina egingo dutela

Debagoieneko piano-jotzaile txikiek hitzordu garrantzitsua dute otsailaren 19an eta 20an Andoainen. Euskal Herri osotik iritsitako piano-jotzaileak batzen dituen jaialdia egiten dute urtero Andoainen. Bada, gure ibarreko gazteek egubakoitzean erakutsi zuten prest daudela jaialdian parte hartzeko eta lan bikaina egingo dutela gainera. Arrasate Musikalek antolatuta, urtero moduan, piano kontzertua egin zuten Arrasateko Amaia antzokian.

Xaboigintza arrakastatsua, Bedoñan

  Kultura  Arrasate

Xaboigintza arrakastatsua, Bedoñan

Xaboi tailerraren hirugarren eta azkeneko saioan dozena bat lagun batu da Bedoña auzoan zapatu goizean, aurreko bi saioetako arrakasta errepikatuz. Guztira, 36 lagunek jardun dute xaboia zela egiten den ikasten, ibar osokoak, gainera: Oñati, Eskoriatza, Bergara, Arrasate…

Korrika 17rako herrietako batzordeak sortzeko hitzorduak

  Kultura  Debagoiena

Korrika 17rako herrietako batzordeak sortzeko hitzorduak

Korrika 17 antolatzeko herrietako batzordeak osatzeko deialdia egin du Debagoieneko AEKk. Datorren astean dira hitzordu gehienak, herriz herri. 

Danbakako aurreko edizioetako irabazleen eta talde gonbidatuen kontzertuak ikusgai, Goiena Telebistan

  Kultura  Debagoiena

Danbakako aurreko edizioetako irabazleen eta talde gonbidatuen kontzertuak ikusgai, Goiena Telebistan

Aurtengo Danbaka bukatuta, aurreko hiru edizioek emandako onena jasoko dugu Goiena Telebistan. Horretarako, hiru edizioetako talde irabazleen kontzertuak eta talde gonbidatuen zuzenekoak eskainiko ditugu.

Sareko 2011 Argia saria 'Ahotsak.com' egitasmoak jaso du

  Kultura  Debagoiena

Sareko 2011 Argia saria 'Ahotsak.com' egitasmoak jaso du

Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jasotzeko atariak jaso du Sareko 2011 Argia Saria. Euskal Herriko Ahotsak egitasmoa 2003an lantzen hasi eta 2008an aurkeztu zuten Ahotsak.com webgunea. Ordutik hona 3.000 hizlari baino gehiagoren ia 25.000 pasarte jaso dituzte Euskal Herriko 180 herritan eta 5.765 bideo-pasarte ere sareratu dituzte, libre eta doan.

Argia Sariak 2011: Ahotsak.com webguneak Sareko Argia saria eta Fermin Etxegoienek irratikoa

  Kultura  Debagoiena  Oñati

Argia Sariak 2011: Ahotsak.com webguneak Sareko Argia saria eta Fermin Etxegoienek irratikoa

Banatu dituzte jada 2010 urteko Argia sariak. Banaketa ekitaldia gaur arratsaldean izan da Usurbilen eta tartean Fermin Etxegoien oñatiarra izan da saridunetako bat irrati atalean. Bigarren aldiz jaso du Argia saria Etxegoienek; 2006 prentsako saria jaso zuen Berria-n idazten zituen telebista kritikengatik. Sareko Argia saria, berriz, Badihardugu elkartearen Ahotsak.com webguneak jaso du. Ibarreko udal, euskara elkarte eta herritar askok parte hartu dute ahotsak.com webgunea lantzen. Duela gutxi aurkeztu dituzte, adibidez, Antzuolako ahotsak eta Oñatiko ahotsak. Zorionak guztioi!

Alkoholik gabeko bertso afaria egingo dute Erguinen datorren zapatuan

  Kultura  Arrasate

Bertso afarian parte hartuko dute 11 bertute taldeko Mikel Arrillaga eta Felipe Zelaieta bertsolariek. Afaria izango da datorren zapatuan, 20:30ean, Erguineko gaztetxokoan. Afaria prestatzen eta gai jartzaile lanetan ibiliko dira, berriz, Maitane Unamuno eta Jon Olibares gaztetxokoko hezitzaileak. 30 lagunendako lekua egongo da eta 12-17 urte bitarteko gazteak doan afaltzeko aukera izango dute. Informazio gehiago 658759780 zenbakian.

Jokin Labayenek Beterriko bertsolari txapelketa jokatuko du

  Kultura  Debagoiena

Jokin Labayenek Beterriko bertsolari txapelketa jokatuko du

Lau talde dabiltza txapelketa jokatzen: Agatedeun, Donelutxi, Doneztebe eta Donelontxo. Hain zuzen, Donelontxo taldean dago Jokin Labayen. Gaur jokatuko dute kanporaketa Asteasuko Aitzondo elkartean, 20:30ean.

Santi Leonek euskaratuko du Vargas Llosa

  Kultura  Arrasate

Santi Leonek euskaratuko du Vargas Llosa

Santi Leone iruñearrak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek, Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa.

Willis Drummond, eguenean Arrasateko Gaztetxean

  Kultura  Arrasate

Willis Drummond, eguenean Arrasateko Gaztetxean

Otsailak 3, eguena, Willis Drummond taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.