api 19, 17:16 Arrasate
Arrasateko Nick Linbött talde berriaren estreinako kontzertua izango da bihar, zapatua, Irati tabernan, 19:00etan. Eskarmentu handiko sei lagunek osatzen dute Nick Linbött, eta rock-and-roll bizia izango da taldearen ardatza, nahiz eta zenbait aldaerarekin bustitako piezak sortu dituzten.
api 19, 15:12 Debagoiena
Gipuzkoako bertsolaritza txapelketako sailkapen fasea abiatuko dute eguenean; eskualdeko Jon Mata, Haizea Arana, Oihana Arana, Aitor Tatiegi, Maider Arregi, Urko Arregi, Urko Egaña, Martin Berrizbeitia eta Ane Zuazubiskar daude lehiakideen artean.