Giza gaztelu ikusgarriekin txundituta

Xabier Urtzelai api 20, 09:47 Aretxabaleta

Aretxabaletako plaza jendez bete zen atzo, egubakoitza, Kataluniako Vilafranca del Penedes herritik etorritako taldeak egindako giza gaztelu edo Castellersak ikusteko. Lauzpabost gaztelu egin zituzten, denak ezberdinak, eta bertaratutakoek gozatu ederra hartu zuten. 

Nick Linbött taldearen debuta zapatuan Iratin, 19:00etan

Imanol Beloki Unamuno api 19, 17:16 Arrasate

Arrasateko Nick Linbött talde berriaren estreinako kontzertua izango da bihar, zapatua, Irati tabernan, 19:00etan. Eskarmentu handiko sei lagunek osatzen dute Nick Linbött, eta rock-and-roll bizia izango da taldearen ardatza, nahiz eta zenbait aldaerarekin bustitako piezak sortu dituzten.

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta
Zinema aretoa, Oñati
Zaldibar antzokian, Eskoriatza