Etxe propioa, musikari aramaioarren ametsa

  Kultura  Aramaio

Etxe propioa, musikari aramaioarren ametsa

Aramaion musika etxe bat egokitzeko proiektua aurkeztu dio Udalak Arabako Foru Aldundiari, musikaren inguruan herrian dagoen eskari eta mugimendu handia ikusita;  gaur egun, San Martin eskolan eskaintzen dira musika eskola gehienak.

Jaiak eztanda egin du Aiherrako eta Antzuolako haurren eskutik

  Kultura  Antzuola

Jaiak eztanda egin du Aiherrako eta Antzuolako haurren eskutik

 
Eguenaz geroztik antzuolarrak festan murgilduta daude. Eta oraindik ere egun asko eta ekintza ugarirekin gozatzeko egunak datozkie herritarrei. Atzo eguerdian, udalekuetako 185 haurrek eta 17 begiralek ongi-etorria egin zioten Antzuolako festa nagusiei.

Dantzarako musika nagusi txosnagunean

  Kultura  Antzuola

Dantzarako musika nagusi txosnagunean

Egubakoitz eta zapatu gauetan kontzertuak izango dira Zurrategin, eta egunotan Asea, Oharkabe, Zartako-K, Batek Daki eta Julen Larrañaga DJa igoko dira agertokira. Horrez gain, irekiera luntxa edota jolasak antolatu ditu txosna batzordeak.

Oihalen gainean kulunkan

  Kultura  Aretxabaleta

Rojo Telon hirukotearen akrobaziek ikusmin handia sortu zuten atzo, Mitarte kalean. Aho zabalik jarraitu zituzten herritarrek oihalen laguntzarekin akrobatek egindakoak eta txalo zaparradak jaso zituzten trukean.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Erritmo gogor eta indartsuz beteta

  Kultura  Eskoriatza

Erritmo gogor eta indartsuz beteta

Errekan Gorako hamargarren edizioaren lehen bi emanaldien arrakastaren ostean, Niña Coyote eta Chico Tornado taldearen kontzertua izango da egubakoitzean, 22:30ean, Gernika plazan. Hurrengo astean, uztailaren 21ean, berriz, Depedro izango da, Huhezin.

Atzoko iragarrita zegoen umeendako pelikula gaur emango dute

  Kultura  Bergara

Udaleko Kultura Zerbitzuak jakinarazi duenez, atzorako iragarrita zegoen Tom Txiki umeendako pelikula bertan behera geratu zen matxura bategatik: "Barkamenak eskatzen dizkiegu herritarrei". Gaur, eguena, ordu berean emango da, 19:00etan.

Saio berezia: 29. Rikardo Arregi saria

  Kultura  Debagoiena SAIO BEREZIAK

Andoaingo Bastero kultur gunean, uztailaren 8an egin zen 29. Rikardo Arregi sari banaketa ekitaldiari buruzko saio berezia. Sari nagusia Goiena Telebistako Kulturrizketak saioak jaso zuen.

Lexuri Doyague arrasatearraren kartelak iragarriko ditu Andramaixak

  Kultura  Aretxabaleta

Lexuri Doyague arrasatearraren kartelak iragarriko ditu Andramaixak

Sei lan aurkeztu dituzte Andramaixak iragartzeko kartel lehiaketara eta epaimahaiak erabaki du saria Lexuri Doyague artista arrasatearrari ematea. Iazko lehiaketa ere berak irabazi zuen.

Literatura sorkuntzaz, Iparraldeko ikuspegitik

  Kultura  Arrasate

Literatura sorkuntzaz, Iparraldeko ikuspegitik

Ipar Euskal Herriko literatura sorkuntza gertutik ezagutzeko aukera emango du bihar, eguena, 21:00etan, Goiena telebistan eskainiko den EKT (Euskal Kulturgintzaren Transmisioa) saioak. Bilbo Hiria irratiko Ane Zabala kazetariak Itxaro Borda (Baiona, 1959) idazlea elkarrizketatuko du.

 

Maite Agirre: "Prozesu luzea izan da, baina espero dugu falta diren dokumentuak berreskuratzea"

  Kultura  Bergara GAURKOAK

EAEko artxibo publikoetan eta pribatuetan lapurtutako dokumentu historiko ugari berreskuratu ditu Ertzaintzak. Tartean, Bergarako Udal artxibotik lapurtutako 238 gutun historikotatik, 36 berreskuratu dituzte.

'Kulturrizketak'-en deiari erantzun diotenei, eskerrik asko!

  Kultura  Debagoiena

Rikardo Arregi saria jaso duen Kulturrizketak elkarrizketa saioan parte hartutako emakume eta gizon guztiak eskertu gura ditu Goienak. Horretarako, maitasun handiz egindako oparitxoa jaso du bakoitzak etxean: Julen Ribas marrazkilari arrasatearrak egindako margolan pertsonalizatua.

Eduardo Gorosarriri buruzko erakusketa

  Kultura  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Eskoriatzako Eduardo Gorosarri apaiza eta musikaria hil zela 70 urte bete direnean, hari buruzko erakusketa jarri dute ikusgai Ibarraundi museoan. Abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik.

'Kaligrafia Arantzazun: idazkera ederraren artea' erakusketa zabalduko dute egubakoitzean

  Kultura  Debagoiena  Oñati

'Kaligrafia Arantzazun: idazkera ederraren artea' erakusketa zabalduko dute egubakoitzean

Proposamen berezia eta bakarra da honakoa, izan ere, profesionalek kaligrafiatutako euskarazko poemak aurrenekoz erakutsiko dira. Ivan Castro, Ewan Clayton, Allan Daastrup, Jota Domínguez, Esther Gordo, Joluvian, Víctor Kams, Oriol Miró, Mr. Zé, Josemaría Passalacqua, Joan Quirós, Esperanza Serrano eta Bego Viñuela kaligrafoek, Salbatore Mitxelenaren Arantzazu: euskal-sinismenaren poema (1949) liburuan jasotako zenbait olerki izkiriatu dituzte.

Harkaitz Canoren artikulua: 'Oasigintza'

  Kultura  Debagoiena

Harkaitz Canoren artikulua: 'Oasigintza'

Kulturrizketak saioari Rikardo Arregi saria eman diotela-eta, Harkaitz Canok, Kulturrizketak saioan parte hartu zuen kulturgileetako batek, idatzitako testua duzue honakoa.

Jaietako domekan egingo den bazkarirako txartelak salgai

  Kultura  Antzuola

Jaietako domekan, uzatilaren 16an, herri bazkaria izango da Ez dot moztuko bizarra taldearen eskutik. Sarrerak salgai daude Aitzgarbin.