Atzerriko bi folklore konpainien ikuskizunak ostegunean

  Kultura  Bergara

Atzerriko bi folklore konpainien ikuskizunak ostegunean

Ostegun honetarako iragarrita zegoen Rangsagar Performing Arts taldearen ikuskizunari beste bat gehitu zaio, egun eta ordu berean. Hortaz, bi emanaldi izango dira San Martin plazan, 19:00etan hasita.

'EKT': Itxaro Borda Iparraldeko literatura sorkuntzaz

  Kultura  Debagoiena EKT

Ane Zabala Bilbo Hiria irratiko esatariak elkarrizketatu du Itxaro Borda aste honetako Euskal Kulturgintzaren Transmisioa saioan. Idazle lapurtarrak beti uste izan du hiru opari jaso izan dituela bizitzan: "emakumea jaiotzea; behe mailako klase sozialekoa izatea; eta herri edo nazio txiki batekoa izatea". Hori dela eta, askotan erakutsi du hizkuntzarekin eta egoera sozialarekin izan duen konpromisoa eta bere idazkera "euskaraz ez bada eta Iparraldeko eremu geografikotik kanpo" irudikatzen ez duen arren ez dela "horren arrotz sentitzen Parisko idazle batek dituen kezkekin" dio ogibidez postaria den idazleak.

San Joxepe elkartearen argazki lehiaketa, 21. Kulturaldiaren barruan

  Kultura  Bergara

San Joxepe elkartearen argazki lehiaketa, 21. Kulturaldiaren barruan

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.

Hegazkin lehiaketa eta 'berbapasie' izan dira aurtengo berrikuntzak

  Kultura  Aramaio

Eguraldia lagun, giro ederrean igaro dituzte Santa Marina jaiak Arexola eta Arriola auzoetan. Mikel Ruiz de Azua auzotarraren esanetan, jaiak "ederto" joan dira eta ekintza guztiek erantzun ona izan dute. Berrikuntza modura, Arexolatik Arriola auzora egindako kalejiraren ostean, hegazkin lehiaketa eta berbapasie egin zituzten.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

'Go!azen' dantzatu eta abestera

  Kultura  Aretxabaleta

Aretxabaletako gazte askok Go!azen telesaileko abestiak dantzatu eta abesteko aukera izan dute. Herriko plaza bete dutenek, telesail ezaguneko aktoreen laguntzarekin, bi koreografia ikasi dituzte. Ondoren, karaokearen txanda iritsi da, eta pasa den denboraldiko abestiak kantatzeko aukera izan dute.

»» Ikusi argazki guztiak (67)

Musika beltza The Allnighters taldearen eskutik

  Kultura  Bergara

1990eko hamarkadan ryhthm and blues generoan erreferente izandako talde gasteiztarrak erakustaldia egin zuen atzo Bergarako Berumuga zikloan.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Gizarte utopiko baten dantza futurista

  Kultura  Arrasate

Udazabal17 programaren barruan, Fade Away dantza ikuskizunak Zaldibar pilotalekua agertoki bihurtu zuen. Ziomara Hormaetxe Dantza Konpainiak Biopracy piezaren bigarren partea erakutsi zuen.

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Batuketaren dantza arrakastatsua

  Kultura  Arrasate

Topa bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da. Brodas Bros Kataluniako urban dance taldearekin elkartu da Kukai, eta euskal dantza tradizionalaren lengoaiarekin batu dute haien jarduera. Kaleko lan bizi eta energetiko horrek ikusleak liluratu ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Skakeitan taldearen 'Tu aprobacion' bideoklipa ikusgai

  Kultura  Debagoiena AMAIA DJ

Eskari hauek izan dira saio honetarako: Perlak taldearen Emakume kuantikoa; Sestaoko David Pizarrok eskatutako J. Balvin artistaren Mi gente; Skakeitan taldearen Tu aprobacion; La Basuren Ni naiz izotz erregina; eta Jennifer Lopezen Ni tu ni yo. Disfrutatu saioarekin!

Kanpaien doinuen inguruan hamar urte

  Kultura  Aretxabaleta

Kanpaien doinuen inguruan hamar urte

Juane Arientzako kanpai-jole eskolak hamar urte bete ditu. Horren bueltan elkartutakoek asko ikasi dute urteotan eta lagun asko egin ere bai. Urteurrena irailaren 2an ospatuko dute, Areantza auzoan, ekitaldi berezia eginda.

Erreferentziazko musika beltza gozagai gaur Bergarako Espoloian

  Kultura  Bergara

Erreferentziazko musika beltza gozagai gaur Bergarako Espoloian

Berumuga ekimenaren barruan, 1990eko hamarkadan rhythm and blues generoan erreferente izan zen The Allnighters talde gasteiztarrak joko du gaur Espoloian (20:00); 1998an jotzeari utzi ostean 2013an bueltatu ziren agertokietara, "inolako presiorik gabe".

Dantza ikuskizunez disfrutatzeko aukera

  Kultura  Arrasate

Dantza ikuskizunez disfrutatzeko aukera

Dantza ukitu berezia du aurtengo Udazabal egitasmoak, eta horren seinale dira gaur arratsaldean eskainiko diren bi ikuskizunak. Topa eta Fade Away, eta bietan estilo ezberdinak uztartzen dira.

Helduentzako ipuinak entzungai Irati tabernan

  Kultura  Arrasate

Helduentzako ipuinak entzungai Irati tabernan

Oso ohikoa ez bada ere, gaur helduek ipuinak entzuteko aukera izango dute. Horiek Dorleta Kortazarrek eskainiko ditu, 22:00etan, Irati tabernan.

Antzerki iraultzailea izango da Hortzmuga Teatroaren eskutik

  Kultura  Arrasate

Antzerki iraultzailea izango da Hortzmuga Teatroaren eskutik

Mugimendu iraultzailea gaitzat duen 'Femmes' izeneko ikuskizuna eskainiko da domeka arratsaldean.

Artesturak Feministak erakusketa ibiltaria

  Kultura  Arrasate

Artesturak Feministak erakusketa ibiltaria

2016an sortutako Emakumeen Etxeen Sareak Artesturak Feministak lehiaketa antolatu du. Horren helburua emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista bultzatzea da; baita ikusgarri egitea eta aintzat hartzea emakume horien lanak.