Jabier Muguruzak, Gariren bideoklipa eskatu du

  Kultura  Debagoiena AMAIA DJ

Hainbat eskari izan dira saioan: Eneritz Furyak artistaren Attrezzo eskatu du ikus-entzule batek; Orioko Ixonek Maluma artistaren Borro cassette eskatu du: Royal Republic taldearen Baby eskatu du beste ikus-entzule batek; eta Bueltan nahi zaitut kantua jartzeko ere iritsi da eskaria. Gozatu!

Ibai Marin: "Bira oparoa izaten ari da 'Bidean naiz': mugitzen ari gara eta kontzertu politak ari dira ateratzen"

  Kultura  Elgeta

Ibai Marin: "Bira oparoa izaten ari da 'Bidean naiz': mugitzen ari gara eta kontzertu politak ari dira ateratzen"

Abuztuan ekin zion Hira taldeko abeslari izandakoak bakarkako proiektuari. Banda eta guzti izango da bihar Elgetako Spaloia kafe antzokian. Kontzertua 19:30ean da eta sarrera doan.

Bailarako lau idazle Arrasateko Azoka Alternatiboan

  Kultura  Aretxabaleta  Arrasate

Bailarako lau idazle Arrasateko Azoka Alternatiboan

Josune Murgoitio, David Agirre eta Luis Jose Errasti debagoiendarrak eta Angel Mario Fernandez soraluzearrak beraien lan berriak aurkeztuko dituzte Azoka Alternatiboan.

Laburbirari buruzko xehetasunak Leire Lardizabalekin

  Kultura  Arrasate  Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Joan den astean hasi zuen bere ibilbidea Azpeitian euskarazko film laburren zirkuituak, Laburbirak. Topaguneak antolatzen duen ekimenak hamalaugarren edizioa izango du oraingo hau, eta bi izango dira Debagoienean bisitatuko dituen herriak: Bergara eta Arrasate.

'Kulturrizketak': Manex Agirre eta Alaia Martin aurrez aurre

  Kultura  Aramaio  Debagoiena KULTURRIZKETAK

Kulturrizketak elkarrizketa saioan bi bertsolariren arteko solasaldia: Manex Agirre eta Alaia Martin.

Edorta Arana 'Euskadi' filmaren nondik norakoei buruz

  Kultura  Debagoiena  Leintz Gatzaga HEMEN DEBAGOIENA

Zapatu honetan, iluntze partean, Leintz-Gatzagako San Millan parrokiara doanak ez du mezarik aurkituko bertan, zinema emanaldi bat baizik. Eta ez edonolakoa: Euskadi filma emango dute, 1936an eta hiru dimentsiotan filmatu zen pelikula frantsesa. Nola heldu den pelikula hori Leintz Gatzagara? Erantzuna EHUko NOR ikerketa taldeko Edorta Aranak eman zigun Hemen Debagoiena saioan.

Arragoa bergararren kontzertua 'Saint Patrick's day' giroan

  Kultura  Bergara

Arragoa bergararren kontzertua 'Saint Patrick's day' giroan

Bihar, egubakoitza, Galway's Irish Pub tabernan izango da emanaldia, eta mahaiaren bueltan doinu irlandarrak joko dituzte.

Lágrimas de Sangre: "Oñati suntsitzeko asmoarekin gatoz"

  Kultura  Oñati

Lágrimas de Sangre: "Oñati suntsitzeko asmoarekin gatoz"

Herriko gazte batzuk proposatuta dator bihar Lágrimas de Sangre talde kataluniarra Oñatiko gaztelekura, 22:00etan. Udalarekin batera antolatu dute kontzertua eta oso harrera ona izan du: 330 sarrera baino gehiago aurrez saldu dira. 'Sold out' izatea espero da.

'Go!Azen' antzezlana Bergarara etorriko da apirilean

  Kultura  Bergara

'Go!Azen' antzezlana Bergarara etorriko da apirilean

Apirilaren 23an izango da antzezlana, Udal Pilotalekuan, eta martxoaren 22an hasiko dira sarrerak saltzen, 18:00etatik aurrera, Kutxabanken webgunean, 8 euroko prezioan. Herriko zenbait gaztek firma bilketa bat egin omen zuten, eta eskaera horri erantzunez ekarri du Udalak antzezlana herrira.

Liburuak bizitza iturri

  Kultura  Debagoiena  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Beti entzun dugu irakurtzea beharrezkoa dela. Orain baina, Yale unibertsitateak zientifikoki baieztatu du, horrenbeste aldiz irakasleek eta gurasoek esandakoak. Estatu Batuetan egindako ikerketa baten arabera, liburuak irakurtzen dituzten pertsonak bi urte luza dezakete euren bizitza.

Gerrako beteranoen zahartzaroa umore ukituarekin Zabalotegin

  Kultura  Bergara

Gerrako beteranoen zahartzaroa umore ukituarekin Zabalotegin

Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Jose Ramon Soroiz protagonista dituen Heroiak antzezlana taularatuko dute.

Telebistako platoa, bertso eskola itxura hartuta

  Kultura  Arrasate  Bergara  Eskoriatza

Telebistako platoa, bertso eskola itxura hartuta

Arizmendi Ikastolako Almen guneko Oihana Aranak, Haizea Aranak eta Ane Gayk egin zituzten kazetari lanak hirugarren 'Galdegazte' saioan. Bertsozaleak dira, eta Miren Amuriza gonbidatu zuten. Gaur, eguaztena, 09:30ean izango da ikusgai.

Izaro, aste honetako Kooltur Ostegunen protagonista

  Kultura  Arrasate

Pop, folk eta soul doinuak ekarriko ditu Mallabiko artistak Arrasateko Gaztetxera ostegun honetan, gaueko 22:00tan.

Zuzeneko diskoa kaleratu du Fly Shitek, euren ibilbidearen errepaso modura

  Kultura  Bergara

Zuzeneko diskoa kaleratu du Fly Shitek, euren ibilbidearen errepaso modura

20 urte bira zuzenean. Hala du izena Bergarako Fly Shit hardcore taldearen zuzeneko disko berriak. Taldearen 20 urteko ibilbidea jaso nahi izan dute disko horretan. Orain arteko lau lanetako abestiak biltzen ditu diskoak, baita BAP! taldearen Celosamente gordearen bertsio bat. 17 kanta, denera.

Laburbira bi aldiz pasako da Debagoienetik

  Kultura  Debagoiena

Badator Laburbira, Euskaltzaleen Topagunearen euskarazko film laburren zirkuitua. Martxoan zehar egingo da euskarazko film laburren zirkuituaren hamalaugarren edizioa. Arrasate eta Bergaratik pasatuko da aurten.

Joseba Erdabideren akuarelak Nahikari tabernan ikusgai

  Kultura  Bergara

Joseba Erdabideren akuarelak Nahikari tabernan ikusgai

Artista bergararraren obrak martxoan zehar ikusgai egongo dira. Formatu eta euskarri desberdinetan (abanikoak, egurra, kartoizko markoak...) margotutako akuarelak dira eta mendiko zein hondartzako paisaiak dira protagonista, beti ere garrantzia emanez argitasunari, gardentasunari eta koloreei.

Kepa Junkera & Sorginak Amaia antzokian zuzenean

  Kultura  Arrasate

Korrika Kulturalaren barnean egindako ekitaldien artean, Kepa Junkera eta Sorginaken ikuskizuna izan zen Amaia Antzokian. Maletak izeneko ikuskizun honetarako, hainbat lagunez inguratu da musikaria, tartean hainbat debagoiendar ere.

»» Ikusi argazki guztiak (59)

Ipuinak kontatzearen arteaz eta ahozko tradizioko istorioak gordetzeko garrantziaz Antzuolan

  Kultura  Antzuola

Ipuinak kontatzearen arteaz eta ahozko tradizioko istorioak gordetzeko garrantziaz Antzuolan

Gaur, martxoak 13, astelehena, solasaldi-tailerra eskainiko du Antzuolako Udalak Virginia Imazen eskutik: Y que tenga de repente. Tailerra 18:00etan izango da Olaranen. 

'Cuando dejes de quererme' filma ari dira grabatzen San Migel parrokian

  Kultura  Oñati

Igor Legarreta da filmaren zuzendaria eta Oñatiko San Migel parrokian ari dira grabatzen gaur. Oinordeko euskaldunak dituen emakume argentinar baten istorioa kontatzen du filmak; desagertuta zegoen aitaren gorpua topatu dutela abisatzen diote eta Euskal Herrira dator. Martxoaren 8an hasi ziren grabatzen eta sei aste iraungo du lan horrek; Euskal Herrian eta Argentinan egingo dituzte grabazioak.

Bosgarren finalaurrekoa Xabi Igoarendako

  Kultura  Aramaio

Bosgarren finalaurrekoa Xabi Igoarendako

Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa –bosgarrena guztira– jokatu da gaur Laudion eta Xabi Igoa izan da nagusi 243 punturekin. Paula Amilburu, ostera, hirugarrena izan da 234 punturekin.