Ilunak argituz

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Ordu luzeak pasa ditugu Arrasate inguruko kooperatibak kritikatzen. Multinazional hutsak direla, kapitalistak, galdu dutela funtzio soziala, eraldaketa soziala beraien planetan sartu ere ez dela egiten, gabezia handiak daudela balio kooperatiboen inguruan… Ondo arrazoitutako kritikak izan dira batzuetan, arinkeriaz beste batzuetan.  Jarraitu irakurtzen

Txertubi taldearen 'Molinatxo', Espaloian grabatua

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Txertubi taldeak 'Molinatxo' bideoa argitaratu berri du bere YouTubeko kanalean. Elgetako Espaloia Kafe Antzokian zuzenean hartuta dago, otsailean egin entsegu batetan. Bideoaren eta YouTube kanal berriaren aurkezpena Espaloia Kafe Antzokian bertan egingo du Txertubik, domeka honetan (apirilak 26) emango duen dantzaldian.

Ttak! taldekoak Euskararen Ginkanaren finalera iritsi dira

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Ttak! taldekoak Euskararen Ginkanaren finalera iritsi dira

TTAK! gazte taldeko bost kide gogotsu aritu dira azken asteotan Kutxa Ekoguneak 4.urtez antolatu duen Euskararen Ginkaneko probetan. Egin duten lanak eman du fruitua eta  aurkeztutako talde guztietatik lau onenen artean sailkatu dira. 3.000 euroko saria irabazteko aukera dute eta lortuz gero, gazte euskaldunen topaketa bat antolatzeko erabiliko dute dirua

Jon Salaberri proiektua

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Bera bizi zela, sekula ez nuen berbarik egin Jon Salaberri herrikidearekin, baina publiko egin zuenean hiesduna zela eta asmoa zuela bera bezalako gaixoen alde lan egiteko, iruditu zitzaidan sekulako meritua zuela. Orain hogeita bost bat urte, bera izan zen HIESaren aurpegia Euskal Herrian.Jarraitu irakurtzen

Elkartruke musikala astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Elkartruke musikala astelehenean

Arrasate Musikaleko tronboi, tuba eta bonbardino instrumentistek elkartruke musikala antolatu dute Bergarako Musika Eskolako musikariekin. Apirilaren 20ean, astelehena, Kulturaten arratsaldeko 18:30ean.

Soinu-kolore bereziz edertu dute Santa Marinako organoa kontzertuan

  Komunitatetik  Bergara

Soinu-kolore bereziz edertu dute Santa Marinako organoa kontzertuan

Ahots eta biolinak lagunduta jo zituen Aitor Olea organo-jotzaileak atzo Santa Marina parrokian, besteak beste, Muniberen eta Haendelen obrak. Hunkituta irten ziren entzuleak. Kontzertuotan batzen ari den dirua San Pedroko elizan dagoen Stoltz-Frères konpontzeko da.

Lantokian, biluzik

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Horra lantoki bat, modernoa. Bertan langileak biluzik agertzen dira, bilera egiten. Ematen du Zakilixuten amets zoroetako bat. Irakurtzen hasi, eta jakin dut The Bold Italic hedabide lokal irreberente samarrak hilabetez egin zuela esperimentu ausart hori San Frantzisko hirian, Kalifornian, probatzeko … Jarraitu irakurtzen

Independentzia eguna, Antzuolan bai!

  Komunitatetik  Antzuola

1 eta 2 Antzuolak irabazi; 3 eta 4, Bergarak galdu dau Bergarak egin arren, ahalegin guztiak; Antzuolak irabazi INDEPENDENTZIA! Zenbat urte dira ba lehenengoz antolatu genuela Independentzia eguna? Goienako artikulu honetan esaten denaren arabera egin ditut kalkuluak eta lehenengoz 1997an ospatu zen! Jarraitu irakurtzen

Azkaiterren ibilbide musikalaren dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Azkaiterren ibilbide musikalaren dokumentala

Azkaiter Peloxen hamaika urteak ordu erdian laburbildu ditugu, Markel Castelok eta biok. Bihar, jaioterrian, Laino Skate parkean, 19:30ean aurkeztuko dugu ikus-entzunezko hori. Lan horretan, kolaboratzaile eta lagunekin elkarrizketak, zuzenekoak eta hainbat biretako irudiak eta bideoklipak daude jasota. 

Alkate izango direnei eskaerak

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Alkategai batzuk zeintzuk izango diren entzuten hasi gara-eta… alkategai horiek buruan, zer eskatuko niekeen idaztea pentsatu dut. Klaro, zerrenda luzatu daiteke, baina hauexek burura etorri zaizkidanak. Zuek ere gehitzea gura baduzue… erantzunetan: [Segi irakurtzen...]

Beltzean mintzo

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Eskoriatzako Zaldibar areto dotorean izan naiz asteon, Garabidek aurkeztutako dokumentalaren aurkezpenean. Lagunarte ederra bildu ginen ekitaldira, eta tertulia ederra sortu zen filmaren amaieran. [Segi irakurtzen...]

Anumerismotik heziketa finantzariora

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Zenbakiekin eta bere esanahiarekin zailtasunak dituzten jende ugari dago, anumeriko terminoaz izendatu zituen John Allen jaunak. Ehunekoak, zenbaki oso handiak /oso txikiak, esponentzialak, azalerak, bolumenak... Mundu bat dago zenbakien atzean. [Segi irakurtzen]

 

'Life is a cabaret'

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Martxoaren 7a aukeratu genuen Aratuste kontzertuan parte hartu genuenok, deskantsu egun batzuk pasata, berriz ere elkartzeko.  Hilabete luzeetako lan gogorraren ostean Aratuste ostiralean izandako arrakastaz disfrutatzeko eguna izan zen eta aise bete ziren aurreikuspen guztiak.

Herri txiki, infernu handi?

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Herri txiki batera joan eta bertako jendearekin berba egin. Xelebreak eta maitagarriak, gazteak zein nagusiak. Herriaren historia osatzen duten istorioak jaso eta umorez bustirik lau haizeetara zabaldu. Ideia sinplea, baina bikaina telebista saio baterako.

Indarkeria matxista landa eremuan

  Komunitatetik

Urtebete luze joan da, baina dagoeneko prest dago “Bizkaiko landa-ingurunean genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeek laguntza, arreta eta justizia zerbitzu zein prestazioetarako benetako sarbidea izateko dituzten beharrizanak eta oztopoak identifikatzeko” txostena. Izen luze samar horretan biltzen dena zera da: tratu txarrak … Jarraitu irakurtzen