Elkartasun festa Antzuolan, egubakoitzean

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Elkartasun festa Antzuolan, egubakoitzean

Elkartasun festa ohitura bihurtu da geure artean. Hala, herritarrek etxean prestatutako tortillak ekartzen dituzte (iaz 40 inguru izan ziren) eta Anelkarreko partaideok pintxoak eta edariak prestatzen ditugu. Oraingo egubakoitzean ospatuko dugu.

Goi mailako eskubaloia Kilometroak 2016ren alde

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Goi mailako eskubaloia Kilometroak 2016ren alde

Maila goreneko eskubaloi partidua ikusi ahal izango da Bergaran abuztuaren 31n Kilometroak 2016ren alde. Izan ere, Super Amara Bera Bera eta Aiala Zarautz taldeak ariko dira nor baino nor gehiago Labegaraieta kiroldegian, 19:00etatik aurrera. Donostiarrak Espainiako ohorezko mailako ligako eta kopako txapeldunak dira. Zarauztarrak iaz jaitsi ziren ohorezko mailatik.

Banako berdinketa Gipuzkoako futbolaren eta ikastolen festan

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Banako berdinketa Gipuzkoako futbolaren eta ikastolen festan

Realak eta Eibarrek bana berdindu dute Bergaran Kilometroak 2016ren alde jokatutako futbol partiduan. Lehia polita eta berdindua izan da, azkeneko minutuetan erabaki dena.

Hamahiru urte geroago

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Atzoko egunez, orain hamahiru urte, hezur-muineko transplantea egin zidaten Valdecillako Ospitalean, Santanderren. Urtebe eginda kimioterapiarekin, transplantea zen azken tratamentua Linfoma folikularra gainditzeko, horixe aurkitu baitzidaten urtebete lehenago, irailaren 11n. Zorte itzela izan nuen, zeren etxean bertan aurkitu bainuen emalea hezur-muninaren … Jarraitu irakurtzen

'Garden' ikuskizunerako sarrerak salgai

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

'Garden' ikuskizunerako sarrerak salgai

Salgai daude 'Garden' ikuskizunerako sarrerak. Kilometroak 2016k irailerako antolatu duen Kultura Hamabostaldiko ekitaldirik nabarmenena da.

Berritasunekin, abian da Klikmetroak ekimena

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik Abian da KLIKMETROAK 2016, Kilometroak jaiaren ekimena eta berrikuntza nabari batekin aurten, gainera. Izan ere, oraingoan, parte hartzen dutenen artean, metro bat egiten dutenen artean, alegia, opariak zozkatuko dira.

Demasa Garagardo Azoka indartsu

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Demasa Garagardo Azoka indartsu

Indartsu hasi da Demasa Garagardo Azoka Kilometroak 2016ren alde Bergaran. Eguenean hasita, asteburu osoan egongo da. Okasiorako jarritako karpetako bat bete-bete egon zen afaltzeko unean, eguenean. Azokak gaur, egubakoitza, izango du segida.

Azpeitia eta Bergarako organo ikasleen txanda

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Azpeitia eta Bergarako organo ikasleen txanda

Bergarako herritarrak San Pedro parrokiako organoari laguntzeko egiten ari diren ekitaldiekin bat egin nahi izan dute Azpeitia eta Bergarako organo eskoletako ikasleek, eta helburu horrekin, datorren igandean kontzertua emango dute Santa Marina elizan arratsaldeko zazpietan.

Ikasteko manerak

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Frank Smith ikertzaile estatubatuarrak 1998an idatzi zuen The Book of Learning and Forgetting (Ikasteko eta ahanzteko liburua) eta bertan azpimarratzen du bi teoria daudela ikasteko: klasikoa eta ofiziala. Ia hogei urte igaro dira liburua argitaratu zenetik, baina oraindik ere hezkuntzako … Jarraitu irakurtzen

Probisionala

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Duela ez asko ezagutu nuen X. Gaztea da, eta kazetaria. Miresten nuen ezagutu aurretik, eta estimatzen dut bere lana oraindik. Esperientziatik aholkatu zidan, intentzio onenez: ibil nendila kontuz sare sozialekin, eta iritzi artikuluekin, aritu behar izan duela bereak ezabatzeko eskean, "badakizu non egiten dudan lan" eta.

Goienak eta Kilometroak 2016k lankidetza hitzarmena sinatu dute

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Goienak eta Kilometroak 2016k lankidetza hitzarmena sinatu dute

Goiena Komunikazio Taldeak eta Kilometroak 2016k lankidetza hitzarmena sinatu dute aurten Bergaran egingo den Kilometroak jaia sustatzeko. Bi erakundeak euskalgintzako eragileak izanik, elkarlanerako asmo eta borondate sendoa agertu dute.

Ezin gelditxu

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Ohian sartu ta berriz burua bueltaka. Gelditxu nahi eta ezin. Herriko gaztiok ze itxen dun jakin nahixan ibiltzen naiz. Ze itxen dun ta nora goiatzen. Zentzugabeko kontua da egixa esanda, norberak nahi dabena ingo dau, ta hala izan bida. Baina, ze pasatzen da gaztiondako daukun txokuakin? 

Sare sozialen prezioa

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Sare sozialek dena aldatu dute, Internet bera ere hankaz gora jarri arte. Egun, gero eta gehiagotan erabiltzen ditugu tresna horiek orain gutxira arte ohiko webgune bitartez egin izan ditugun gauzak egiteko: […]

Ukapena ez da bidelagun gomendagarria

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Ezetzak ez du zirrararik eragiten, ez du konfiantzarik sortzen, kontrako sentimendua baizik.

Estilo ugaritako ikuskizuna ostiralean Kilometroak 2016ko abestia aurkezteko

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Estilo ugaritako ikuskizuna ostiralean Kilometroak 2016ko abestia aurkezteko

Kilometroak 2016ko abesti ofiziala, 'Demasa', aurkezteko jaialdia eta horren aurretik kalea girotzeko egingo diren ekitaldiak, askotariko estilo eta joerakoak izango dira: musika, dantza, antzerkia, kirola, irudiak, argiak, umoreak… izango du tokia. Espektakulu anitza izango da, hortaz, Kilometroak 2016 bezala. Oraingo ostiralean, maiatzaren 20an, Bergaran izango da jaialdia: 22:00etan hasita Udal Pilotalekuan eta, horren aurretik, kalean. Sarrerak salgai daude oraindik. Sarrerak HEMEN