Irizar Jauregia txiki geratu zen atzoko hitzaldian

Irizar Jauregia txiki geratu zen atzoko hitzaldian

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Irizar Jauregia txiki geratu zen atzoko hitzaldian. Gillian Martin (Eskozia) eta Alfons Bech (Katalunia) hizlariek beraien herrialdeetan erabakitzeko eskubidearen eta independentziaren inguruan izandako bizipenak kontatu zituzten. Hau guztia, Gillenen itzulpenei esker. Herritarren galderak ere gustura erantzun zituzten. Eskerrik asko eta hurrengora arte!

Literatur lehiaketak, azken txanpan

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Martxoaren 14an bukatuko da Arrasate Literatur Lehiaketetara lanak aurkezteko epea. Hiru dira AEDk, lehiaketen 28. edizioan, deitu dituen sariketak: ipuina, poesia eta bertso-paperak. Lehiaketa hoietan Debagoienean bizi, lan egin edo ikasten duen edonork parte har dezake eta euskarazko obra originalak eta inoiz saritu edota argitaratu gabekoak aurkez daitezke soilik. Gaia librea da lehiaketa guztietan eta parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake.

Avril Jenerala

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Jean Jackes Avril izeneko jenerala Bizkaiko Gobernadore militarra izan zen frantsesen okupazio garaian. Egun, agidanez, Avril abizena egokia da Ganguren mendilerroko tontortxo bat izendatzeko.; benetako izena Iturritxualde  bada ere, adiera frantsesak mapetan errazago aurkitzeko bidea emango digu agian.  Igandean bertan izan nintzen mendiak eskaintzen dituen ezaugarri ezberdinez gozatzen.  [Segi irakurtzen→]

'Porrota, arrakastaren ernamuina' izango da Komunikaldiaren 10. edizioaren gaia

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

'Porrota, arrakastaren ernamuina' izango da Komunikaldiaren 10. edizioaren gaia

Martxoaren 11n, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean Komunikaldia jardunaldiaren 10. edizioa egingo da. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen jardunaldiak porrotaren gaia jorratuko du, hain zuzen ere, komunikazio eta ikus-entzunezko proiektuen porrotetatik atera daitezkeen irakaspenak eta, ondoren, berriro ahalegintzeak duen garrantzia.

Irismena, onarpena, eragina

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Argia, 2015.03.01 Euskal hedabide asko –tokiko gehienak- euskararen aldeko mugimenduaren bultzadaz sortuak dira eta hizkuntzaren normalizazioan eragitea dute lehentasun. Ondorioz, ahalik eta unibertsalen bihurtzea da haien helburua: zenbat eta herritar gehiagorengana iritsi, orduan eta euskarari mesede handiagoa.  Jarraitu irakurtzen

Ekintzailetasunaz

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Hasteko, gaiaren errepaso laburra: Azken urteotan asko entzuten da ekintzailetasun berba inguruotan. Duela urte batzuk ekintzaileak arlo politikoan aurkitzen genituen. Lehen enpresa bat martxan jarri nahi zuenari enpresari esaten zitzaion. Inguruan dudan jende askok ideia enpresarial bikainak izan ditu baina doan eskaini ditu hainbat herri mugimendu bertatik elikatu daitezen: presoentzat dirua biltzeko ekimenak, Korrika sustengatzeko, Ziburuko ikastolaren alde, gaztetxean… [Segi irakurtzen...]

Ikastolan ere erlijioa genuenekoa, graziaz betea

  Komunitatetik

Lide andereñoarekin, gaztelaniaren arau ortografikoak errezitatu aurretik (egunero bat, Breve ortografía escolar liburukitik) AgurMariaGraziazBetea JaunaDaZurekinBedeinkatuaZaraZuAndre GuztienArteanEtaBedeinkatuaDaZure SabelekoFrutu JesusSantaMariaJainkoarenAma ErregutuEzazuGu Bekatarion AldeOrainEtaGureHeriotzako OrduanAmen errezitatzen genuen. Horrelaxe. Dena jarraian. Kolpe bakarrean. Zertan ari ginen ere pentsatu gabe. Zertarako, ezta?! Eva Belmonteren  El Boe nuestro de cada día irakurtzen akordatu naiz … Jarraitu irakurtzen

'Namaste'

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Ez daukat Mendebaldetik natorren zalantzarik. Berdin dio elefantez beteriko gona bat janzten badut, berdin dio Indiako meditazio eta yoga zentro baten egun batzuk igaro baditut. Europarra izaten jarraitzen dut. Slam-etan zein Chols-etan hartutako teak ez nau aldatu. Ezberdina naiz, debagoiendarra edo zuiarra. Biak ere, Indiatik oso urrun daude.

San Tejero

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Beasaingo Tantai brikodendan nengoen gaur 34 urte, arratsaldez Tejero Madrilgo Gorteetan sartu zenean. Tantai aroztegian egiten nuen lan Lazkaon, baina egun batzuk lehenago lan istripu bat izan nuen eta, arotz zailduari dagokion moduan, atzamar baten punta oparitu nion zepilladora txikiari, … Jarraitu irakurtzen

Candyren esperientzia baliagarria da beste egoera batzuetarako ere

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Urriaren bukaera zen Candy enpresak Bergaran daukan lantegia ixtea erabaki zuela jakinarazi zuenean.

Oztopoen gainetik…

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Ez da gai berria, baina azken aldian, euskararen normalizazioari eta hizkuntz politikei eragiten ari dira. Patrick Dallennes, Frantziako Gobernuko ordezkariak eta Carlos Urkixo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, euskaraz bizitzeko nahia burutzen ari diren administrazioen urratsak zapuzten ari dira.

 

Niños Mutantes, Granada gogoan Bilbon

  Komunitatetik

2015eko nire lehenengo zuzenekoa izan zen Niños Mutantes taldeak Bilboko Back Stage aretoan eskainitakoa. Areto horretan ere lehenengoz egon nintzen egun horretan. Bai, egia da, lehenago, Congreso zenean izana nintzela, baina harrezkero urte batzuk pasa dira! Are, ez dut uste, aretoak era horretan jarraitu izan balu, joango nintzenik atzeraJarraitu irakurtzen

Kritika politikoari buruz, aurrekanpaina betierekoan

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Hona sarean arrantzan Joxerra Gartziari ebatsitako aspaldiko aipua. Azpimarragarria: “Euskararen Unibertsoak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak beren estrategiak adostea ongi dago, baina nola batari hala besteari eginiko kritikak onartu ez ezik eskertu egin beharko lirateke. Zergatik zen lehen onar ezina eta orain zilegi EITBko zuzendariak euskaraz ez jakitea? Zergatik isildu zuen “Egunkaria”k berak Elkarlanean Fundazioaren eta Apalategi-Iztuetaren arteko liskarrarena? Prezio garestiegia iruditzen zait kritikarik eta disidentziarik eza, baita bakea erosteko balitz ere.” “Euskaldunon Egunkaria”n (1999ko irailak 15).  ...

Kultura-saltsan jardutearen plazerra

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Ezin izan nintzen egon Eneko Barberenak eman zuen hitzaldian. Ikusteko gogoa banuen, hala ere. Eta zelan Topagunekoek bideoan grabatu zuten… Handik ekarri gura dut esaldi bat, Argian agertu zena 2014ko maiatzaren 18an: Ene sentsibilitatea pizten duena, libertitzea da. Enetzat, konparazione, Libertimenduan (antzerki molde bat) goizetan, musikariak jiten direlarik, gure arteko solasak eta adiskidantza, plazer hori ere da Libertimendua. Esplikatzen ez diren une horiek parte handia dute gure kulturarekiko maitasunean. Kultura eta euskara memento horretan bizi dira. [Segi irakurtzen]

Aratusteak Arrasaten, 1855

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Arrasatear asko gara gure gaztaroan Karnabalak zer ziren ozta-ozta genekienak. Urrutiko erreferentzia moduan geratzen ziren jai hauek, egoera politiko beltz batek estali baitzuen aratusteen muina behar bezala dastatzea, nahiz eta atez barneko bilkuretan batzuek askatasuna ematen zioten euren irudimenari, eta batez ere herriko elkarteetan jai inozo samarrak antolatzen zituzten. Batzuen eskandalurako eta askoren etsipenerako. [Segi irakurtzen]