Jolas dezagun familian

Erabiltzailearen aurpegia Urgain 2017ko urt. 26a, 13:10
Joan den urtarrilaren 20an, Errekalde Eskolak arratsalde interesgarri bat antolatu zuen . “Jolas dezagun familian” saioarekin haurrak beraien gurasoekin jolasten aritu ziren. 50 lagun baino gehiago bildu ziren Bakeolak antolatutako jolas kooperatiboetan parte hartzeko.


Arratsaldeko 17:00etan eskolara hurbiltzen hasi ziren familiak eta begirale batzuen laguntzarekin, dinamika eta jolas ezberdinak egiten aritu ziren .Jolas kooperatibo hauen helburua, elkarrekin gozatzea da, denon artean erronka gainditzea, guztion parte hartzea sustatzea eta beti ere, bakoitzak bere ahalmenetatik abiatuz, zailtasunak gainditzea.


Bertako antolatzaileek ziotenez, “bakea eta bizikidetza bultzatzeari begira, jolasek ekarpen handia egiten dutela argi dugu: balio zehatz batzuk sustatzen dituzte, jarrera sortzaileak ahalbideratu, errespetua bermatu, ezberdintasuna aukera bihurtu eta bidezko egoerak ahalbideratu. Jolasa oso baliabide hezitzaile ona da bai haurrentzat eta baita helduentzat ere”.
Merezi du jolasteak… bai haurtzaroan bai eta helduak garenean ere! Jolas dezagun familian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak