Errealitatea burugogorra da

Erabiltzailearen aurpegia Ubane Madera 2016ko uzt. 16a, 00:00

Oso kezkatuta hasi nuen astea sanferminetako eraso sexistengatik.

Kopuru altuak eragin zidan hasierako alerta; ondoren, harridura etorri zen erasotzaileen jarreraren berri izatean: erasoa egin ostean, jai-girora bueltatu zirela hainbat kasutan; tartean, asteleheneko bortxaketaren ondoren entzierrora joan ziren lasai asko.

Martitzenean jakin nuen Bilboko BBK Live jaialdian eraso sexista batengatik gizonezko bat atxilotu dutela, eta Arrasaten, berriz, indarkeria matxista kasu baten salaketa izan dela. 2016. urtean gaude. Parekidetasun, berdintasun, salaketa… berbekin ahoa betetzen zaigu. Oso modernoak gara. Baina errealitatea burugogorra da. Eta ozen dabil esaten oker gabiltzala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak