Sute txikia eta zauritu bakoa, Biteri kalean

 Arrasate

Sute txikia eta zauritu bakoa, Biteri kalean

Biteri kaleko 11. zenbakiko azkeneko solairuan piztu da sua. Hain zuzen, balkoian zegoen kartoi batek hartu du su eta horrek eragin du alarma. Izan ere, txikia izan da sutea, baina ikusgarria, bertaratu diren larrialdietako zerbitzuetako profesional kopuru altuagatik, bereziki. Protokoloak aginduta eta badaezpadako neurri moduan bertaratu dira horiek guztiak. Ez da inor zauritu.

Sutea dago Biteri kalean

 Arrasate

Sutea dago Biteri kalean

Biteri kalean, Mondragon Hotelaren inguruan sua piztu da. Bertan dira suhiltzaileen lau kamioi eta Arrasateko udaltzaingoaren dispositibo guztiak. Egoera aztertzen dabiltza, larritasun maila zenbaterainokoa den neurtzeko. Oraingoz, horixe da aurreratu daitekeen informazioa.

Uruguaitik Korrikara euskara aldarrikatzera

 Debagoiena  Leintz Gatzaga

Uruguaitik Korrikara euskara aldarrikatzera

Sara Salterainek eta 8 urteko haren loba Lua Zoinok martxoaren 30ean hegazkina hartuko dute bizilekua duten Montevideotik Euskal Herrira etorri eta Korrikan parte hartzeko; arbasoen jaioterria den Leintz Gatzagan elkartuko dira familiako bederatzi kide. 

Errauskailuaren kontrako manifestaziora joateko deia egin dute

 Debagoiena

Errauskailuaren kontrako manifestaziora joateko deia egin dute

Bihar, zapatua, Donostian egingo duten protestan parte hartzera deitu du Debagoiena Eredu plataformak

Oparitu dizute zurea?

 Debagoiena

Oparitu dizute zurea?

Sasoikoa da. Bertakoa. Tradizionala. Eta antzinakoa. Hiruki itxura du, arrautzak ertzetan eta txorizoak erdian. Karapaixoa da hori –garapaioa, garipaua, mokotza, amatxiki-aitatxiki opila, Pazko opila…–, azken urte luzeetan garizuman –Hausterre Egunetik Pazko-domekara arte– ama-aita pontekoek besoetakoari oparitzen dioten ogi opila; batzuetan, ezkondu arte; beste batzuetan, berriz, ama-aita pontekoak hil arte.

Korrikako kilometroen erdiak bideratu dituzte

 Debagoiena

Korrikako kilometroen erdiak bideratu dituzte

46 kilometro egingo ditu euskararen aldeko lasterketak Debagoienean. Eta horietatik erdiak dagoeneko bideratuta daude. "Eskuratu gura duenari bizkor ibiltzeko gomendatuko nioke, ze laster agortzen dira.

Errespetua eskatu du Debagoieneko EAJk

 Debagoiena

Errespetua eskatu du Debagoieneko EAJk

"Bereziki azken hilabetean Oñatiko eta Aretxabaletako jeltzaleen egoitzetan egin diren erasoak aintzat hartuz", horiek eta legealdian eskualdeko hainbat batzokitan egindako bestelako pintadak gaitzetsi egin ditu Debagoieneko EAJk. "Herritarren bizikidetza baketsua eraso eta oztopatzen" dutela adierazteaz batera, "errespetua " exijitu dute "iritzi aniztasunarekiko eta errespetua, oro har eskualdea osatzen duten herri eta herritarrekiko"; horrekin batera, "eraso horien helburuaren inguruko hausnarketa" egitera dei egin dute.

Babes beharrean dauden umeendako eta gazteendako familia bila

 Bergara

Babes beharrean dauden umeendako eta gazteendako familia bila

Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzaldia antolatu du biharko, martitzena, Bergarako Irizar jauregiko erabilera askotariko aretoan. 15:00etan hasiko da eta 16:30 aldera arte iraungo du. Babes beharrean dauden haurrak eta nerabeak etxean hartzeko prest dauden familiak topatzea dute helburu.

Oñatiko Correosen kontra txoke egin du auto batek

 Oñati

Oñatiko Correosen kontra txoke egin du auto batek

07:30ean jaso du abisua Oñatiko Udaltzaingoak esanez auto batek Correoseko aurreko fatxadaren kontra txoke egin duela. Ibilgailua bertan da oraindik, erretiratuko duen garabiaren zain. Gidaria, berriz, ez dago han. Baina udaltzaingoak badaki autoa zeinen izenean dagoen.

'Fraide bat eta bi nobizio'

 Arrasate

'Fraide bat eta bi nobizio'

"Argazkiko hiru lagunak, zertan zebiltzan? Apaiztegitik alde egin dute bazterrak ebanjelizatzeko asmotan, apika? Francoren zentsura apurtu eta mozorrotu egin al dira?" Galdetzen du Josemari Velez de Mendizabal historiagileak gaurko eta biharko egunen esangura abiapuntu: Karnabaletik Garizumara.

Denis Itxaso: "Turistak konbentzitu egin behar ditugu barnekaldea ere ezagutu dezaten"

 Debagoiena  Leintz Gatzaga GAURKOAK

"Gipuzkoa osoan badaude errekurtso interesgarriak turistei ezagutarazteko, txikiak direnak, baina benetan interesgarriak izan daitekeenak eta gure nortasuna, gure iragana eta gure memoria ondo islatzen dutenak; horietako bat, duda barik, Leintz Gatzagako gatzaga hauek dira", adierazi du Denis Itxaso Kultura eta Turismo diputatuak Gatz Museoan. Udalerriari bultzada turistikoa emateko bidelagun izateko gertu azaldu da.

Neurketa-lanak abiatuta

 Arrasate

Neurketa-lanak abiatuta

Monterron parkeko bost sekuoien artean altuena zein den neurtzen hasi dira Arrasate Zientzia Elkarteko Anton del Campo ingeniaria eta Juan Mari Osinaga aparejadorea. Takimetroa eskuetan, eta gaurko eguraldi egokia aprobetxatuta egin dute hasierako datu bilketa. Datozen egunotan, berriz, trigonometria aplikatuko dute, neurria jakiteko. Datorren astean jakinaraziko dute emaitza.

'Martinez de Ubago arrasatearrak'

 Arrasate

'Martinez de Ubago arrasatearrak'

Osasun esparruan ospe handia izan duen Arrasateko Martinez de Ubago familiaren gainean idatzi du oraingo honetan Josemari Velez de Mendizabal Debagoieneko historiagileak. Haginlariak batzuk, medikuak beste batzuk, alkate ere bai, eta bat Zuzenbidean lizentziatu ondoren, korrespontsal ere izan zena. Hori bai, guztiak izan ziren errepublikazaleak.

'Hiru ahizpa batera ezkondu'

 Arrasate

'Hiru ahizpa batera ezkondu'

"Ez dut ezagutzen beste kasurik, behintzat eremu geografiko hurbilean. Eta orain hirurogeita bost urte gertatu zen, 1952ko otsailaren 23an. Arrasateko hiru ahizpa, Marco sendikoak - "Agonias" gaitzizenarekin- ezkondu egin ziren parrokian", kontatzen du Josemari Velez de Mendizabal historiagileak.

Datorren astean hasiko dira Caritasen tailer okupazionalerako pabilioia prestatzen

 Arrasate

Datorren astean hasiko dira Caritasen tailer okupazionalerako pabilioia prestatzen

Maiatzean obrak bukatu eta ekainean tailer okupazionala inauguratu. Asmo horrekin, datorren astean abiaraziko dituzte Caritasek Kataide industrialdean erosi duen 1.000 metro karratuko pabiloia egokitzeko prestatze lanak. 

'Euskararen erabilpena Arrasaten 1935 inguruan'

 Arrasate

'Euskararen erabilpena Arrasaten 1935 inguruan'

"Kronika egileak ostera bat egiten du Arrasatetik Leintz Gatzagara 1935 inguruan eta ondoren Arrasaten antzeman zuen euskararekiko giroa azaltzen digu". Horrela aurkezten du Josemari Velez de Mendizabal historiagileak A. del Dueso egile ezezagunak Arrasateko euskararen erabilpenaren gainean idatzitako kronika.

'Kurtzebarri 1965'

 Arrasate

'Kurtzebarri 1965'

"Kurtzebarriko txabola baten aurrean gaude, gaurko moduko egun batean... duela berrogeita hamabi urte! 1965eko otsailaren 7. Igandea. Kristoren hotza zegoen", kontatzen du Josemari Velez de Mendizabalek. 

Galdetutakoen %15ek aukeratu dute euskarazko harremana

 Debagoiena

2016ko apiriletik abendura 9.750 lagunek eskatu dute Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua (ESI) osatzen duten zerbitzuekiko arreta euskaraz lehenesteko.

"Adostasun politikoa bete beharrekoa da programan aritzeko"

 Debagoiena

"Adostasun politikoa bete beharrekoa da programan aritzeko"

Eguaztenean Debagoienean izan zen Maribel Vaquero, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendaria. Bergarako eta Oñatiko udaletxeak bisitatu zituen. 

'Arrasate industriala, XX.eko lehen herenean. Ikuspegi bat'

 Arrasate

'Arrasate industriala, XX.eko lehen herenean. Ikuspegi bat'

Aldizkari bati buruz dihardu gaurkoan Josemari Velez de Mendizabal historiagileak: Pueblos del Pais Vasco. Bartzelonakoa da, baina erreferentzia egiten dio ze, besteak beste, XX. mendeko lehen hereneko argitalpen hartan Mondragon izenburua zuen artikulu bat argitaratu zuten.