TXAPA IRRATIA 30 urte :AITOR ESCOBAR Txapa irra

Erabiltzailearen aurpegia Txapa Irratia 2014ko aza. 3a, 18:23
TXAPA IRRATIA 30 urte :AITOR ESCOBAR Txapa irratiak 30 urte bete ditu. 262800 ordu. 15768000 minutu. Erraz zenbatzen dira, baina bada marka. 1984 hartan Bergaran komunikazioa beste era batean ulertzen zuen gazte talde bat bildu zenetik asko aldatu dira gauzak, asko aldatu gara gu geu ere. Baina nolabait hasi baginen, hori kalea hartzen, uhinak okupatzen izan zen. 30 urte hauetan kontakizun askoren ahotsa izan gara, orain gurea errepasatu eta ospatzeko garaia heldu da. Urtemuga ganoraz ospatzeko, ikasturte osoan izango baditugu ere ekintzak, udazkenean fokalizatu ditugu gehienak. Azaroak 30ean Txapa irratian 30 urteak ospatzen jarraitzeko kontzertu berezi bat izango dou,Aitor Escobarren Origen flamenko ikuskizuna. Aitor Eskobarrekin batera,Perkusioan El raton,Palmetan La cuki,Ahotsa Angel Lopez eta Koroak Rafael Hernandez egongo dira taula gainean. Sarrerak aurrez 3 Eurotan salgai,Bergaran Pol Pol eta candem town-en eta Arrasaten Lazkano Musikal-en eta Equs tabernan. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak