Txantxiku Ikastola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako (0-18 urte) ikasleei giza baloreetan oinarritutako kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen dien guraso, langile eta laguntzailez osatutako herri-onurako Oñatiko hezkuntza kooperatiba da. Horretarako: -- aniztasuna kontuan hartuta eta familiarekin elkarlanean, ikasleen heziketa integrala lantzen dugu bizitzari aurre egiteko behar dituzten konpetentzia orokorrak garatuz. -- etengabeko hobekuntzan ari den eta lana ekipoan egiten duen langile-talde egonkorra dugu.

Bisita gidatua Txantxiku Ikastolan (euskaraz)

2018 urt 12 Oñati

Txantxiku Ikastolako egunerokotasuna ezagutzeko bisita gidatua ikastolako arduradunen eskutik guraso berrientzat. Bisitan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago www.txantxikuikastola.…
Gabonei ongi etorria emateko egitarau zabala

2017 abe 21 Oñati

Gaurtik eta igandera bitartean ekintza desberdinak antolatu ditu Txantxiku Ikastolak gabonak ospatzeko. Irteerak, antzerkia, azoka eta musika izango dira egitarauaren ardatz.
Sahararako eskola material bilketa

2017 abe 18 Oñati

Hermansoloña elkartea egiten ari den eskola material bilketarekin bat egingo dugu eta datorren abenduaren 22ra arte Sahararako eskola material bilketa burutuko da Txantxiku Ikastolan.
Konfiantzaren Pedagogiaren marko orokorraren aurkezpena

2017 aza 20 Oñati

Konfiantzaren Pedagogia gertuagotik ezagutzeko mintegia antolatu dugu. Mintegiak bi saio izango ditu (azaroaren 22 eta 29an) eta bertan eredu pedagogiko honen oinarriak landuko dira modu parte hartza…
IXUTU PROIEKTUA. Guraso mintegia

2017 aza 16 Oñati

0-3 urte bitarteko haurren gurasoen mintegiko bigarren saioa. Bertan landuko den gaia “Atxikitzeko sena. Atxikimendu motak” izango da eta ikastolako arduradun pedagogikoek gidatuko dute. Mintegiko s…
Txantxiku Ikastolako ikasle ohien bazkaria

2017 api 10 Oñati

50. urteurreneko ekintzen baitan ikasle ohien bazkaria antolatu du Txantxiku Ikastolak datorren apirilaren 30erako. Txartelak dagoeneko salgai daude ikastolako idazkaritzan, Bizipoz eta Izarraitz tab…