goiena.eus

IKARAGARRIA IZAN ZEN!

Erabiltzailearen aurpegia

Duela pare bat aste Txantxiku Ikastolaren 50.urteurrena ospatzeo Ikasle Oihen bazkaria egin genuen. Eguraldi kaxkar xamarrarekin hasi genuen eguna, baina koadrilatxoa elkartu ginen eguerdiko jolasetarako. Bazkal ostean generazio ezberdinak taldeka kantu kantari  ederto aritu ginen karaokean urretxindorren maila urratuz.  Eta photocall-ean, ai! zer nolako argazkiak atera genituen!

Eta datorren astean 50 urte horiek ospatzen jarraituko dugu Txantxiku Ikastolaren Astearen barruan. Ekintza ezberdinak izango ditugu, baita berritasun batzuk ere. Laister izango duzue egitaraua ikusteko aukera, bitartean segi motorrak berotzen!

Ea beste horrenbeste betetzen ditugun. Zorionak,  Txantxiku Ikastola!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa