DEBAGOIENEKO XXV. JARDUNALDI GASTRONOMIKKOAK

2017/02/24

Debagoiena

Otsailaren 24tik maiatzaren 1era izango dira Debagoieneko 25. Jardunaldi Gastronomikoak. Hemen duzue egitarau osoa: http://www.turismodebagoiena.com/eu/blog/25-jardunaldi-gastronomikoak

KARAPAIXOA ZELAN EGIN IKASTEKO TAILERRA

2017/03/18 11:30

Arrasateko Seber Altube plaza | Arrasate

Martxoaren 18an, karapaixo tailerra egigno da Arrasaten. Parte hartzeko izena, telefonoa, e-maila eta adina eman behar dira ondorengo mail edo telefono zenbakira: turismo@debagoiena.eus Tlfn. 943 79 64 63

POSTRE LEHIAKETA

2016/11/19 11:00

Sebero Altube plaza Debagoiena

Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak, Deba Garaia Landa Garapenerako Elkarteak eta Arrasateko Udalak bigarrenez antolatu dute postre lehiaketa hau, Debagoineko II Postre Lehiaketa, XXIVgarren Jardunaldi Gastronomikoen baitan, 2016ko azaroaren 19ko Arrasateko Baserritarren azoka bereziarekin batera, bertako gastronomiaren, eta garaiko produktuen kontsumoaren sustapena egiteko helburuarekin. Kategoria bi bereiziko dira: · 18 urtetatik gorakoak. (Izena emateko azkenengo eguna azaroaren 15a, asteartea, izango da.) · 12-17 urtekoak. (Izena emateko azken eguna, azaroak 13, igandea.)

Xaboi naturalak egiteko ikastaroa

2016/10/23 11:00

Debagoiena

Leintz Gatzagako gatzaren eguneran barruan, gatza eta olioarekin xaboiak egingo dira. Iraupena: 2 ordu Aurrez izena eman beharra dago: 943 79 64 63 turismo@debagoiena.eus

Gatzaren eguna

2016/10/23 00:00

Leintz Gatzagako frontoian Debagoiena

Aretxabaletako Tomatearen astea

2016/09/21

Aretxabaleta Debagoiena

Aretxabaletako Tomatearen astea: irailak 21-24

Azoka ekologikoa

2016/09/24 12:00

Debagoiena

Azoka ekologikoa.

- 12:00etatik aurrera tomate erakusketa popularra. Edonork parte hartu dezake, aurrez izena eman behar da.

- 14:00etan Herriko Plazan ortu lehiaketaren eta tomate erakusketa popularreko sari banaketa. Ortu lehiaketa. Aurrez izena eman behar da.

Informazio gehiago eta izena ematea: ARKUPE KULTUR ETXEA / turismo@debagoiena.eus / 943 79 64 63 / www.turismodebagoiena.com

Hitzaldia, bertako tomatea, Aretxabalateko tomatea, hobeto ezagutzeko aukera!

2016/09/22 18:30

Arkupe kultura etxea | Aretxabaleta

HITZALDIA: Bertako tomatea, Aretxabalateko tomatea, hobeto ezagutzeko aukera! Hizlaria: Tomas Larrañaga.Tokia: Arkupe. Ordua: 18:30

Tomatea kontserban tailerra

2016/09/21 18:00

Arkupe kultura etxea | Aretxabaleta

TAILERRA. Tomatea kontserban. Tokia: Arkupe. Ordua: 18:00. (*) Informazio gehiago eta izena emateko: ARKUPE KULTUR ETXEA / turismo@debagoiena.eus / 943 79 64 63 / www.turismodebagoiena.com

Debagoieneko IV. Txakolin eguna

2016/07/03 10:00

Elgetako Plaza Debagoiena

Goizeko 10:00etatik aurrera, Elgetako Ferixaren barenan, Debagoienean ekoizten diren eta Getariako Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren barnean dauden OTXIA (Arrasateko Bedoña auzokoa), UPAINGOA (Oñatiko Zañartu auzokoa) eta MURGIALDAI (Oñatiko Murgiako auzokoa) txakolinak datatzeko eta erosteko aukera egongo da. Aldi berean, eguerdiko 12:00etan “Txakolina eta Debagoiena” hitzaldia eskainiko dute Jose Antonio Azpiazu eta Gerardo Elortzak eta ondoren, txakolin desberdinen dastatzea egingo da Guillermo Castaños enologoaren eskutik eta bertan txakolin desberdinen bereizgarriak ezagutzeko eta dastatzeko aukera egongo da.

Ezkutuko altxorrak: Madalena ermita

2016/06/19 12:00

Debagoiena

Bi urtez Borjako San Frantzisko bizi izan zeneko ingurua ezagutzeko aukera paregabea. Ermitaren barnean bere kapera dago.

Ezkutuko altxorrak: Jasokunde amaren elizako erretaula

2016/06/18 12:00

Debagoiena

Elgetako italiar estiloko XVI. mendeko Santiagoren erretaula ezagutuko da.

Ezkutuko altxorrak: San Balerio ermita

2016/05/28 12:00

Meatzerreka auzoa Debagoiena

Ezagutu Udalatx mendiaren magalean dagoen San Balerio ermita, benakeroen batzarlekua izan zena.

Ezkutuko altxorrak: Bergaran altxorraren bila: "Geocaching"

2016/05/21 10:30

Debagoiena

Geocaching teknika ikastea, eta horren bidez Bergarako ezkutuko altxorrak topatzea proposatzen dizuegu. Altxorrak topatu ahala, saria irabazi. 2 ordu inguru irauten du.

Ezkutuko altxorrak: kanpai joleak

2016/05/14 12:00

Areantza elizatea Debagoiena

Areantzako parrokian kanpai jole eskolakoekin kanpaien mundura hurbilduko gara, nahiko galduta dagoen gure kulturaren adierazle.

Ezkutuko altxorrak: Dorletako Santutegia

2016/05/01 12:00

Dorleta Santutegia Debagoiena

Ur gaziko iturriaren inguruan garatutako bizimodua eta ekonomia babesteko sortua, Santiago Bideko ostatu izan zen.

Ezkutuko altxorrak: Zubiateko labea

2016/04/24 12:00

Zubiate labea Debagoiena

XIX. mendeko zeramika labea da, Gipuzkoan gorde den bakarra. Labean aurkitutako zeramika zatiak aztertu ostean, ondoriozta daiteke erabilera arrunteko zeramika ekoizten zela bertan; katiluak, platerak...

Aurkezpena: kalitate turistikoa zelan garatu zure turismo-establezimenduan

2016/02/24 17:00

Debagoieneko Mankomunitatea, Nafarroa etorbidea 17 Debagoiena

Basquetourrek (Eusko Jaurlaritzako turismo agentzia) eta Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak, Kalitateko hainbat programa garatzen ari dira turismo arloan: - Jardunbide Egokien Programa - Informazio eta Komunikazio teknologiak - Ekoetiketa Zure establezimenduan programaren bat ezartzeko interesa baduzue informazio hitzaldira gonbidatzen zaituztegu. Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea, Nafarroa etorbidea 17. Arrasate.

Ezkutuko altxorrak:koruetako Santigao elizaren erretaula

2015/11/29 11:30

Debagoiena

Aizkorri-Aratz Parke Naturalean, inguru paregabean dagoen Santiagoren elizan, Santiagoren bizitzari eskainitako erretaula bakarra Gipuzkoan. Parte hartzeko izena eman behar da: 943 79 64 63 / 943 71 89 11 edo turismo@debagoiena.eus / info@ignaziotarlurraldea.com

Dinbi, Danba, mailukaren hotsa erakusketara bisita gidatua

2015/11/14 12:00

Arrasateko harresi aretoa

Aldez aurretik erreserbatzea beharrezkoa da, ostirala azken eguna. Tlfn. 943 79 64 63