Pertsonak garenez, denok ere bizioak ditugula uste dut, eta neure bat aitortuko dizuet: tarteka, sarriegi, Intereconomiaren La Gaceta agerkari digitala irakurtzen dut.
Eta ia beti ondorio batera heltzen naiz: apokalipsia bertan dago, eta agerkari horretako kazetariek ondo asko identifikatu dituzte bere lau zaldunak: kataluniarrak; LGBT kolektiboa; ezkertiarrak; eta katoliko ultrakontserbadorea ez den edonor.
Denek galbidera daramate Espainia, eta, ondorioz, baita mundua ere. Baina albisteak baino katastrofistagoak izan ohi dira irakurleen erantzunak. Irribarre ironikoa kezka bihurtzen zait orduan: eta, kasualitatez, apokalipsiaren ostean, haiek eta ni bakarrik geratzen bagara?
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak