Imanol Larrea: "Kezkatzekoa da euskararen erabilerak adin tarte guztietan egin izana behera"

  Euskara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Soziolinguistika Klusterrak Hizkuntzen Erabileraren VII. Kale Neurketaren emaitzak eman ditu jakitera. Euskal Herrian, euskararen erabilera %12,6 da, 2006an baino puntu bat gutxiago. Klusterrek zuzendari Imanol Larreak aztertu ditu datuak.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Uztailaren 18ko saioan, dieselaren etorkizuna aztertu du Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile Angel Gallok. Mireia Bikuñak Arantzazun dagoen Idazkera ederraren artea erakusketa bisitatu du, eta Amaia Txintxurretak Aretxabaletan egin duten patroigintza eta moda diseinu ikastaroa.

Angel Gallo: "Diesel autoek ez dute gutxiago kutsatzen, gutxiago kontsumitu baizik"

  Ingurumena  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Bi hamarkadatan lehen aldiz, ekainean, Espainian, diesel autoak baino gehiago aldu ziren gasolina erabiltzen duten autoak. Zergatik ari da ematen azkenaldian joera aldaketa? Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea den Angel Gallok aztertu du gaia.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Uztailaren 17ko saioa, ia osorik Antzuolako jaiei eskainitakoa.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena

Uztailaren 11ko 'Hemen Debagoiena'-n, Edesa Industrialen egoeraz aztergai, eta baita ibarreko hainbat kirol kanpus ere.

Adrian Zelaia: "Edesa Industrialen salmentak igo dira, baina ez aurreikuspenek ziotena beste"

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena

Ekai Center ikerkuntza zentroko presidente Adrian Zelaiak Edesa Industrialen gertatzen ari dena argitzeko hainbat gako eman ditu.

Oihane Agirre: "Norentzat ez da pozgarria mimoz egindako lana errekonozitzea?"

  Euskara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Goiena telebistako zuzendariak zapatuan Rikardo Arregi sariaren banaketaz eta 'Kulturrizketak' saioaz egin du berba.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Uztailaren 10eko Hemen Debagoiena saioan, Rikardo Arregi Kazetaritza saria eta Munduko Arrozak ekimena berbetagai.

Beste behin busti dira Oñatin eta Arrasaten

  Gizartea  Arrasate  Oñati

Eskelerosi anizkoitza dutenen aldeko Busti zaitez kanpainak 20 urte bete ditu aurten, eta gaur jarri dituzte Oñatin eta Arrasaten gaixotasunaren inguruan sentsibilizatzea eta Ademgi elkarteari laguntzeko dirua batzea helburu duten postuak.

Oronoztik Irunera, bizikletan

  Kirola  Oñati

Oronoztik Irunera, bizikletan

Oñatiko Txirrinka elkarteak antolatuta, Oronoztik Irunerako bidea bizikletan egin dute gaur dozena bat lagunek. Tarteka egiten dituzte halako irteerak, baina gaurkoan, Natur Eskolako Imanol Biainek ere parte hartu duenez, ibili diren inguruetako naturari buruzko azalpenak-eta jaso dituzte. "Asko aberastu du horrek gaurko irteera", esan du elkarteko kide Aitor Ugaldek.

Musika beltza udako arratsalde baterako

  Kultura  Arrasate

Musika beltza udako arratsalde baterako

Beroaren aurka edari fresko bat hartu bitartean entzuteko musika ezin aproposagoak hartu ditu gaur arratsaldean Arrasateko Taupa tabernaren inguruak Shalom Shalom!! taldearekin.

Xabier Lizarralde: "Goienerreko bazkide izateak esan gura du ingurumenarekiko jarrera aktiboagoa izatea"

  Ingurumena  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

2012an sortu zen Goiener energia berriztagarrien kooperatiba, eta bost urtetan ia 7.000 bazkide lortu dituzte Euskal Herrian. Xabier Lizarralde boluntarioak azaldu moduan, aurten energia banatzeaz gain, sortzen hastea ere aurreikusten dute.

Txernobilgo umeak Goienan bisitan

  Gizartea  Debagoiena GAURKOAK

Txernobil Elkartearen eskutik asteotan Euskal Herrian dauden hainbat ume ukrainiar Goiena Komunikazio Taldearen egoitzan izan dira gaur goizean, beraien euskal familiek eta bi begiralek lagunduta. Goiena Aldizkaria eta Puntua nola egiten diren ikusi dute, baita Arrasate Irratia eta Goiena telebistaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutu ere. Ekainaren 26an heldu ziren Euskal Herrira, eta abuztuaren 28ra arte egongo dira bertan.

Irati Iciar: "Ikastaroak askotarikoak dira: batzuk espezializatuak, eta beste batzuk interes orokorrekoak"

  Hezkuntza  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Uda sasoiarekin batera, bueltan dira baita ere UEUk antolatutatuko Udako Ikastaroak. 2017 honetarako #ElkarEkin leloa aukeratu dute, eta 35 ikastaro izango dira denera eta Irati Iciarrek eman ditu berauen inguruko xehetasunak.

Iñaki Ugarteburu: "Egun gehienetan Agorrosingo kanpoko igerilekuak erantzun egokia ematen die herriaren premiei"

  Kirola  Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Beroa zela eta bertara joandako jendetzaren ondorioz edukierarekin arazoak izan ziren joan den astean Bergarako Agorrosin guneko kanpoko igerilekuan. Iñaki Ugarteburu Kirol teknikari buruak azaldu du horrelako egoeratan zer nolako neurriak aurreikusten diren, eta baita egungo igerilekua zergatik den den modukoa.

Errekaleorren bizi diren bi aramaioar: "Segurtasuna argudiatzen dute, baina ez dute txosten tekniko zorrotzik gu botatzeko"

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Zeresan handia ari da eman azkenaldian Gasteizko Errekaleor auzoa. 2013an okupatu zuten, eta egun 150 lagun inguru bizi dira bertan, tartean Markel Arriolabengoa eta Sabin Aranburu aramaioarrak. Autokudeaketa oinarri duen auzoaren egoeraz eta Udalak botatzeko dituen asmoez hitz egin dute.

Aintzane Oiarbide: "Bereziki pozik gaude plan estrategikoa martxan dagoelako, eta Gipuzkoa aurrera doalako"

  Politika  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Errepideekin lotuta Gipuzkoan, eta bereziki Debagoienean, dagoen egoeraz eta dituzten asmoez hitz egin du Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren diputatu Aintzane Oiarbidek.

Xabier Iraola: "Ohiturei eta mentalitateari dagokionez, kalearen eta baserriaren arteko distantzia handitzen joan da"

  Gizartea  Debagoiena  Eskoriatza  Oñati

Utzailaren 7an eta 8an egingo dute, ENBA sindikatuak antolatuta, Ongi etorri baserrira! ekimena. Ia 30 baserri bisitatzeko aukera egongon da, tartean Eskoriatzako Agarre Goikoa eta Oñatiko Gomiztegi, eta parte hartzeko izena eman behar da.

Ekainaren 22an egingo dute Arrasaten Lanbai Enplegu eta Formazio Azokaren V. edizioa

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Garaia Berrikuntza Gunearen 11. eraikinean egingo dute bihar Lanbai Enplegu eta Formazio Azokaren 5. edizioa. Mondragon Unibertstitateak eta Arrasateko Udalak antolatutako azoka da Lanbai,Eusko Jaurlaritzaren, Lanbideren eta Mondragon Korporazioaren laguntzarekin, eta Susana Azpilikuetak eta Marga garmendiak azaldu dute zer den bihar Arrasaten egongo dena.

Ane Ugarte: "Kanpoko otitisa oso lotuta dago uretan egiten den edozein ekintzarekin"

  Osasuna  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Urte sasoi bakoitzak baditu bere gaixotasunak, eta uda partean nahi baino ohikoagoa da kanpoko otitisa. Igerilarien otitisa bezala ere ezagutzen da gaixotasun hori, eta Ane Ugarte otorrinolaringologoak azer den, zerk eragiten duen eta nola saihestu daitekeen.