Tantaz tanta ibaia egin

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Azpitarte 2014ko abe. 17a, 00:00

Badoa 2014a. Eta gertatutakoaren gaineko azterketa egiteko garaia da.

Guretako oso ondo hasi zen urtea, asko maite dugun baten hutsunea bete zelako. Gainera, urtearen akaberan bat gehiago izango gara. Hori guztia dugu ispiluaren alde errealean.

Iluntasun handiarekin betetako urtea izan da; langabeziarekin, korrupzioarekin-eta bonbardatu gaituzte. Eta ekaitz horren erdian, nahiz eta ispiluaren fikziozko aldea ikusarazten saiatu, errealistak gara bakoitzari dagokion garrantzia emanaz. Alde errealean kokatutako bati ondo entzun nion behin gure arrakastak lortzeko, edozein alderditan izanda, guztiok jarri behar dugula geure tanta txikia, uraren emarian pentsatu gabe, berez iritsiko delako hori. 

Ibai luze bat zeharkatu beharra daukagu ez daudenak gurekin etxean izan daitezen, gizarte normalizatua izan, tabu zaharrak gainditu, elkarbizitza maila gorenera iritsi eta amets zahar bat egia bihurtu: herri handi bat izan. Ibai ezberdinak elkartzen direnean sortuko den emariak berak eramango gaitu portu egokira, eta han gozatu ahal izango dugu geuk diseinatutako gizarte kalitatearekin, tantaz tanta eraikitakoarekin, gure helmugatik desbideratuko gaituzten inolako hormarik eta mugarik gabe.

2015aren bezperan gaude, guztiondako urte handia izatea gurako nuke, portura garamatzan uholdearen urtea moduan gogoratuko duguna gerora. Ispiluaren alde erreala izatea gurako nuke hori, eta ez ibaia noiz haziko den zain gauden fikziozko aldea. Hortaz, alderdi guztietan dugu busti beharra, portu onera iritsi gura badugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak