Gaixo larrixak etxera. 12.000 pertsonak salatu dogu giza eskubidien urraketa krudel hau Donostian!

Erabiltzailearen aurpegia Sare Oñati 2016ko urr. 15a, 23:30
Ibon Fernandez Iradi da larriki gaixo dagoen hamar euskal presoetako bat. Fernandez Iradik esklerosi anizkoitza du, eta haren egoerak okerrera egin duela iritzita, zigorra eteteko eskatu dute haren abokatuek. Eskaera azaroaren 24an aztertuko du Parisko dei auzitegiak. Oso gaixo dago Ibon Iparragirre ere. Euskal presoak hiesa du eta haren aldeko kautelazko neurria tramitera onartu berri du NBEk, "hiltzeko arriskuan" dagoela iritzita. Espainiako espetxeetako arduradunek, bitartean, ukatu egin diote zigorra etxean betetzeko eskubidea. Eskizofrenia paranoidea eta antsietate nahasmendu orokortua ditu Txus Martin euskal presoak, eta Zaballako espetxean dago egun. Haren senideek presoaren egoera salatu zuten ekainean Eusko Legebiltzarrean. Josetxo Arizkurenek kardiopatia iskemikoa du, eta Pontevedratik (Galizia) Murtziara (Espainia) eraman zuten ekainean. Etxeratek salatu duenez, espetxe horrek ez ditu betetzen presoak gaixoak hartzeko baldintzak. Frantzian egindako urteak kontuan hartuta, duela bi urte bete zuen zigorra Jose Ramon Lopez de Abetxuko preso gasteiztarrak. Ordea, espetxean jarraitzen du, etxetik 420 kilometrora. Gaixo dago Lopez de Abetxuko, kardiopatia du. Honakoak dira larriki gaixo dauden beste bost presoak: Gari Arruarte. Espondilitisa. Almerian dute, Espainian. Iñaki Etxeberria. Eboluzio luzeko miopia magnoa, hemorragiekin. Topasen dute, Espainian. Aitzol Gogorza. Nahasmen obsesibo-konpultsiboa. Basaurin dute, Bizkaian. Gorka Fraile. Mingaineko kartzinoma epidermoideoa. Badajozen dute, Espainian. Jagoba Codo. Espondilitis ankilosantea. Martutenen dute, Donostian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak