Aupa, aupa!!! 3 egun falta dira Bilboko mobilizazio erraldoirako!

Erabiltzailearen aurpegia Sare Oñati 2016ko urt. 6a, 21:51
Goizian fateko 3. autobusa hartu biharko da!!! Arratsalderako be 3.a ixa beteta dau... Martxa hontan, badirudi 7 autobus betetia probablia dala... ia 8 be badian, zuen esku be badau, animau zuen lankidiak, lagunak, bizilagunak, etxeko helduenak, etxeko gaztienak... ANIMO!!! Egun bat daku ingurukuak animaitteko!!!

Bilbon manifestaziño erraldoi bat egin bihar dugu "Euskal Presoak Euskal Herrira" oihukatuz. GIZA ESKUBIDIAK errespetaitteko, batez be, dispersiñuakin akabo eta larri gaixorik dauzenak etxeraketako! Berandu baiño lehenau KONPONBIDE prozesu bat martxan jarteko behingoz! eta BAKE iraunkor ta justu bat lortzeko.

Preso, iheslari eta deportau danak etxian izan arte lanian, jendartia aktibaitten, saria ehunketan... jarraittuko dugulako eta merezi izango dauelako, Bilboko manifestaziñua haundixa izan dadin saiatu bihar gara, entzungor itten dozkuen horreik, herritarren gehixenguaren nahixa kontutan hartzeko. Gero herriz herri saria pertsona ezberdinakin zabalketan fatia eta honeik presuen eskubideen eta konponbidian baitan aktibaittia izango da sarekidion lana, gure, zure, zuen... jendarte honen lana. ANIMO ETA HARRIXAK MOBITTERA!

gogoratu: BIXAR TXARTELAK SALDUKO DITTUGUN AZKEN EGUNA!!! (11:00-13:00/19:00-21:00 kale barria 9xan)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak