Zigorren batuketa-Sinadura bilketa

2017/02/25

Oñatiko kaleak | Oñati

Hemen sinadura bilketa egiteko erabiliko ditugun guneak eta ordutegia. 2017/02/25, Herriko Plazan (19:00-21:00) 2017/03/03, Herriko Plazan (19:00 – 20:30) 2017/03/08, Olakuan (19:00 – 20:30) 2017/03/09, Ona taberna onduan (19:00 – 20:30) 2017/03/09, Boga taberna onduan (19:00 – 20:30) Martxoak 26 bitartean Kultur Etxeko sarreran horretarako jarriko den mahain. Animatu! Alberto, etxean nahi dugu!

Zigorren batuketa

Zigorren batuketa

Erabiltzailearen aurpegia Bixar ilunkaran, plazan, sinadurak batzen jarraittuku. Ondiok ezpozu zuria emun, animau!!! Zuk be salatu!!! "Europak lege berri bat egin zuen, bertan europar komunitateko estatu ezberdinetako sententziek eragin berbera izan behar dutela zehazten du. Legea 2008koa izan arren, Espainiak ez zuen 2014ra arte bere ordenamenduan sartu. 2014ko azaroan, europar legedi hori barne ordenamenduan sartzeko asmoz, Espainiak lege berri bat egin zuen, europar legearen zentzua aldatuz eta beste estatuetako akumulazio edota batuketaren aplikazioa oztopatuz. Horrela, Frantziako kondena bete ostean, 30 urteko topea 0-tik abiatzen da, eta honek praktikan, 30 urtetik gorako espetxe zigorrak betetzea suposatzen du, Europako legea urratuz" 48 presori eragitten xau kontu honek, ta 8 kalian egon biharko zian honezkero. Gure herriko Alberto Plazaola iheslarixari be eragitten xau eta Espainiaren mendekuzko trikimailu honeatik ez bazan, gure artian egongo zan honezkero. Bixar ezin badozu sinatu, lasai, laister aukera gehixau iragarriko dittugu!

Kondena hirukoitza

Kondena hirukoitza

Erabiltzailearen aurpegia

2017, desblokeoaren urtea!

2017, desblokeoaren urtea!

Erabiltzailearen aurpegia Eskarrik asko bai hilak 7 Oñatin, zein hilak 14 Bilbon, zuen konpromezua era batera edo bestera erakutsi dozuenoi!!! Eta zorionak danoi Bilbokoko manifestaziñuak ederto urten euelako!!! Jarraittu daigun lanian giza eskubidien alde, konponbide baten alde eta bakiaren alde!!! Jendartia era ezberdinetara aktibaitten jarraiketia gura dogu eta horretan jarriko dittugu inddarrak!!! 2017xa desblokeuan urtia izan bihar da, mendeku hau ez dau inork babesten eta ulerketan! Animo, haundittu eta zabaldu daigun saria!!! Danon artian lortuko dogu!!! Euskal Presoak Euskal Herrira!!! giza eskubideak, konponbidea, bakea.

Sentsibilitate ezberdinetako hainbat Oñatiarren me

Erabiltzailearen aurpegia

Sentsibilitate ezberdinetako hainbat Oñatiarren mezuak. Guztiek salatzen dute egungo espetxe politika eta bat egiten dute urtarrilak 14an Bilbon egingo den manifestaldiarekin: Euskal Presoak Euskal Herrira. Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Animatu zaitez zu ere eta irudika dezagun Bilbon euskal jendartearen nahia!!!

u-14 bilbora

u-14 bilbora

Erabiltzailearen aurpegia Bihartik aurrera Urtarrilan 14ko manifestaziora joateko autobuseko txartelak salgai Oñatin! Animatu eta ez utzi azken unerako!!!

Urtarrilak 7, Oñatik be salatuko dau!

Urtarrilak 7, Oñatik be salatuko dau!

Erabiltzailearen aurpegia Urtarrilaren 7xan, 13:00etan, Oñatiko gaztelekuan ekitaldi parte-hartzailia egingo dogu. Herri moduan, preso ta iheslarixei urratutako giza eskubidiak salaketan dittugula adierazteko batuko gara: dispersiño madarikatua, isolamendua, gaixo larrixena, zigorren batuketia kontutan ez hartzia, 70 urtetik gorako presuak kartzelan jarraiketia... mendekuzko neurri krudel honeik behingoz atzian itxi bihar dittugu, nahikua da! Herrittar mordo bat batuko gara. Bertsuak kantau, errezitaldixa entzun, bideuak ikusi, gogoetak partekatu... eta Oñatiarrok be salaketan dugula adierazteko argazki erraldoia atarako dogu bukaketako. Eta hortik, urtarrilaren 14an Bilboko kaliak betetera, eta ondoren be jendartia aktibaitten jarraiketako lanian burubelarri jarraiketara!!! Animau eta gorde datia, urtarrilan 7ko eguardixan elkar ikusiko dogu. Sensibilidade ezberdinetako Oñatiarrak elkarrekin euskal presuen giza eskubidien alde, herri honentzako benetako konponbide baten alde eta bakiaren alde!!!

Salatzen dut!

Erabiltzailearen aurpegia

Salatzen dut!

Urtarrilaren 14an Bilbon, milaka ta milaka norbanakok salatuko ditugu giza eskubideen urraketa krudel eta mendekuzko hauek. "Giza eskubideak, Konponbidea. Bakea." izango da leloa eta bertan parte hartzera animatzen zaitugu!

Gaixo larrixak etxera. 12.000 pertsonak salatu dogu giza eskubidien urraketa krudel hau Donostian!

Gaixo larrixak etxera. 12.000 pertsonak salatu dogu giza eskubidien urraketa krudel hau Donostian!

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Fernandez Iradi da larriki gaixo dagoen hamar euskal presoetako bat. Fernandez Iradik esklerosi anizkoitza du, eta haren egoerak okerrera egin duela iritzita, zigorra eteteko eskatu dute haren abokatuek. Eskaera azaroaren 24an aztertuko du Parisko dei auzitegiak. Oso gaixo dago Ibon Iparragirre ere. Euskal presoak hiesa du eta haren aldeko kautelazko neurria tramitera onartu berri du NBEk, "hiltzeko arriskuan" dagoela iritzita. Espainiako espetxeetako arduradunek, bitartean, ukatu egin diote zigorra etxean betetzeko eskubidea. Eskizofrenia paranoidea eta antsietate nahasmendu orokortua ditu Txus Martin euskal presoak, eta Zaballako espetxean dago egun. Haren senideek presoaren egoera salatu zuten ekainean Eusko Legebiltzarrean. Josetxo Arizkurenek kardiopatia iskemikoa du, eta Pontevedratik (Galizia) Murtziara (Espainia) eraman zuten ekainean. Etxeratek salatu duenez, espetxe horrek ez ditu betetzen presoak gaixoak hartzeko baldintzak. Frantzian egindako urteak kontuan hartuta, duela bi urte bete zuen zigorra Jose Ramon Lopez de Abetxuko preso gasteiztarrak. Ordea, espetxean jarraitzen du, etxetik 420 kilometrora. Gaixo dago Lopez de Abetxuko, kardiopatia du. Honakoak dira larriki gaixo dauden beste bost presoak: Gari Arruarte. Espondilitisa. Almerian dute, Espainian. Iñaki Etxeberria. Eboluzio luzeko miopia magnoa, hemorragiekin. Topasen dute, Espainian. Aitzol Gogorza. Nahasmen obsesibo-konpultsiboa. Basaurin dute, Bizkaian. Gorka Fraile. Mingaineko kartzinoma epidermoideoa. Badajozen dute, Espainian. Jagoba Codo. Espondilitis ankilosantea. Martutenen dute, Donostian.

HARTU TRENA!!!

HARTU TRENA!!!

Erabiltzailearen aurpegia Oñatiko postetxe ondoko trenarekin argazkia atera dugu Oñatiko sarekideok!!! Hau ibilbide baten hasiera besterik ez da, lehen geltokia. Hemendik aurrera TRENAREN DINAMIKArekin bagoiak betetzea dagokigu eta preso, iheslari edo deportatuen giza eskubideen alde adostasunak konpromisoak edo ekimen berriak antolatzea dagokigu jendarte guztiari! Jendartea aktibatuz lortuko baitugu harriak mugitzea eta dispertsioarekin amaitzea. Larriki gaixo dauden presoak urjentziaz etxeratu daitezen ere oso garrantzitsua litzateke konponbiderantz pausuak eman daitezen. Jarri dezagun guztiok geure alea, ez gelditu trenera igo gabe eta animo!!! Lortuko dugu eta!!!

Hartu Trena

2016/05/14 13:00

Oñatiko postetxeondoko tren zaharrean Oñati

Maiatzaren 14an, zapatuan, Oñatin ere trenaren dinamikari hasiera emateko argazki jendetsu bat aterako dugu eguerdiko 13:00etan, postetxe ondoko lokomotorearen ondoan. Bertan honakoa eskatuko diegu Espainiako eta Frantziako Gobernuei: -Dispertsio politikaren amaiera. -Gaixo dauden presoen askatasuna. -70 urtetik gorako eta kondenaren 2/3ak bete dituztenen kaleratzea. -Iheslari eta deportatuak euren eskubideen jabe izatea; besteak beste, osasuna, lanpostu duina, edota euren eskubide zibil eta politikoak, hauen Euskal Herriratzea ahalbidetuz. -Kolektibo konkretu baten contra eramaten diren salbuezpen legeen amaiera. ANIMATU ETA IGO ZAITEZTE TRENERA!!!

Adi!!! Badator trena!!! Guztion ekarpenarekin eusk

Erabiltzailearen aurpegia

Adi!!! Badator trena!!! Guztion ekarpenarekin euskal presoak Euskal Herrira!! ‪#‎HartuTrena‬

Bidaiariak trenera!!!

Bidaiariak trenera!!!

Erabiltzailearen aurpegia Bukatu dittugu Eltzian antolaturiko solasaldi edo batzar irekixak eta oso giro ona egon da guztixetan. Partehartzaile bakoitzak bere kezketaz lasai hitz egiteko gune bat izatia lortu dogu, eta gainera, ekarpen edo ideia interesgarri batzuk jasotiaz gain, orain arteko bidiari buruzko hausnarketia eta aurrera begirako erronketaz arittu gara. Trenaren dinamika Oñatin be martxan jarriko dugu eta hemen be bagoi desberdiñak Oñatiarrez beteko dittugulakuan gauz. Animo!!! Preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideak errespetau ditzatela eta gatazkaren konponbidea lehenbailen martxan jarri dadilla!!!

Argazki ederra Bilbokua!!! Zorionak parte hartu dozuen Oñatiar danoiri!!!

Erabiltzailearen aurpegia

Argazki ederra Bilbokua!!!  Zorionak parte hartu dozuen Oñatiar danoiri!!!

Jende asko, jende ezberdin asko!!! (pankartia eusten adibide esanguratsuenak) Euskal Presoak Euskal Herrira! Giza eskubideak, konponbidea, bakea! Danok batu gaittuzten lelo eta mezu garbixak.

Aupa, aupa!!! 3 egun falta dira Bilboko mobilizazio erraldoirako!

Erabiltzailearen aurpegia

Aupa, aupa!!! 3 egun falta dira Bilboko mobilizazio erraldoirako!

Goizian fateko 3. autobusa hartu biharko da!!! Arratsalderako be 3.a ixa beteta dau... Martxa hontan, badirudi 7 autobus betetia probablia dala... ia 8 be badian, zuen esku be badau, animau zuen lankidiak, lagunak, bizilagunak, etxeko helduenak, etxeko gaztienak... ANIMO!!! Egun bat daku ingurukuak animaitteko!!!

Ezez dago harririk mugi ezin denik ezta Euskal H

Erabiltzailearen aurpegia

Ezez dago harririk mugi ezin denik ezta Euskal Herririk galdurik seme alabarik kartzela batean utziko duenik

Igaz sare anitz eta erraldoi bat irudikatu geben p

Igaz sare anitz eta erraldoi bat irudikatu geben p

Erabiltzailearen aurpegia 26xan, eguardiko 13:00etan plazan elkar ikusiko dogu! Igaz sare anitz eta erraldoi bat irudikatu geben plazan, aurtengo erronika berriz, danon artian, ezberdiñen artian, 700kiloko harrixa mobittia izango da! Saria osaketan jarraittu biharra daku, dispersiñua edo gaixo larrixak kartzelan eukittia moduko giza eskubide urraketak behingoz gaindittu eta konponbide prozesu bat martxan jarri dadin. Abenduak 26, 13:00, plazan, MUGITU DEZAGUN HARRIA! Euskal Presoak Euskal Herrira! Giza eskubidiak, konponbidia, pakia.

Mugitu daitezen harriak U-9

Erabiltzailearen aurpegia

Mugitu daitezen harriak U-9

Oñatiko sarekideok urtarrilaren 9an, Sarek eta Bagoazek antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin nahi dizuegu. Baita abenduaren 26 eguerdian Oñatiko Plazan egingo dugun mobilizaziora ere. Mugitu ditzagun harriak guztion artean!

Sapaturock 2015, urriak 24an Oñatiko Gaztelekuan

Sapaturock 2015, urriak 24an Oñatiko Gaztelekuan

Erabiltzailearen aurpegia Sapaturock 2015, urriak 24an Oñatiko Gaztelekuan Oñatiko Sare herritar mugimenduak bultzatuta jaialdi ederra antolatu dugu hurrengo zapaturako, Oñatiko Gaztelekuan. Jaialdirako prestatutako kartelak jasotzen duen moduan, poesia, rock&rolla eta aldarrikapena uztartu nahi dituen ekitaldia ospatuko dugu bertan. Ahots eta adierazpen artistiko ezberdinak bildu nahi izan ditugu ekitaldian, Sare mugimenduaren aldarrikapenari babesa eta bultzada emanez. Horregatik, Gaztelekuko oholtza gainera adin guztietako musikari eta artistak igoko dira, beraien abesti eta poesien bitartez ozenki adierazteko, euskal presoen sakabanaketa politika krudelaren amaiera behar dugula, euskal herriratu nahi ditugula, eta gaixotasun larriak dituzten presoak, adinduak eta zigorraren 3/4k eta 2/3ak beteta dituztenak ere kalean nahi ditugula. Gainera, herritarrek bidali dizkiguten selfie-mezuen bitartez, presoen eskubideen aldeko aldarrikapena ozenkiago entzungo da, jailadian bertan ikusi ahal izango ditugu eta beraiek igorritako argazki eta bideoak. Beraz, bertara hurbiltzeko gonbitea besterik ez zaigu falta. Animatu zaitezte!