San Martin Agirre herri eskola, praktika onen eredu

Erabiltzailearen aurpegia San Martin Agirre Herri Eskola 2016ko mai. 28a, 14:31
Diziplinarteko proiektuen bitartez egiten dugun lanak EAEko hainbat ikastetxeren arreta bereganatu du, eta zenbait jardunalditan gure esperientzia partekatzeko aukera izan dugu

Kalitatezko euskal eskola publikoa indartze bidean, diziplinarteko proiektuetan oinarritzen da San Martin Agirre herri eskolaren metodología. Ikasleek egindako proiektuek ikastetxeko zein herriko mugak gainditu dituzte, eta EAEko ikastetxe eta hezkuntza agenteen arreta bereganatu dute. Izan ere, aurtengo ikasturtean, jardunaldi desberdinetan parte hartzeko gonbidapenak jaso ditugu, baita onartu ere. Hezkuntza arloko profesionalekin elkartu eta gure esperientziak partekatzeko aukera izan dugu.

Maiatzaren 25ean “Ikaslea helburu, hezkuntzan pauso berriak” izeneko jardunaldietan parte hartu genuen Bilboko Euskalduna Jauregian. “Eskola antolaketa eta lidergoa: eragina ikastetxean, eragina ikasleengan” gaiari buruz hitz egiten aritu ziren ikastetxeko zuzendari Begoña Otsoa-Aizpurua, Aner Gauna eta Ainhoa Salillas ikasleak, Ana Larrañaga irakaslea eta Kristina Markina, gurasoen ordezkari gisa.

Parte hartu dugun gainontzeko bi jardunaldiek hizkuntza zuten ardatz. Maiatzaren 19an Getxolinguae Jardunaldietan egon ginen . Bertan, Hizkuntza Trataera Bateratuari buruz hitz egiteko aukera izan genuen; gure eskolan hizkuntza guztiak lantzeko estrategia eta prozesura berak erabiltzen ditugu, uste baitugu hizkuntza bakoitzean egindako ikaskuntzak besteen irakaskuntzan lagundu dezakeela. Eskolako hiru ordezkari joan ziren Getxora: LH 6. Mailak tutore Ana Larrañaga eta Bego Bernal, eta ikasketa-buru Miren Laborda.

Azkenik, apirilaren 21ean, Donostian egin ziren Euskal Eskola Publikoaren IV. Jardunaldietan parte hartu genuen. Bertan ere, Hizkuntza Trataera Bateratua diziplinarteko proiektuetan nola txertatzen dugun azaldu zuten LH 6. Mailako bi irakaslek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak