Bergarako San Martin Agirre herri eskolak irabazi du Gazte Irekia

Erabiltzailearen aurpegia San Martin Agirre Herri Eskola 2016ko mar. 22a, 16:39

6. mailako ikasleek hartu dute parte ekimenean, eta jantokietako janariaren kalitatea eta jasangarritasuna landu dute beraien proposamenean

Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxe desberdinetako 17 taldek parte hartu dute  Gazte Irekia ekimenean. Herritarren bozkei esker, azken fasera igarotzea lortu genuen beste bi talderekin batera. Azken fase horretan, profesional desberdinez osaturiko epaimahai batek eman zion garaipena gure proiektuari, proposamen zehatza dela, ikastetxeetako eguneroko gai bat jorratzen duela eta ikastetxeen iraunkortasunarekin lotuta dagoela iritzita. Hori horrela, Iñigo Urkullu lehendakariaren aurrean aurkeztuko eta defendatuko dute proposamena ikasleek.

Lehendakaritzak bultzaturiko ekimena da Gazte Irekia. Gazteek mundu nola ikusten eta ulertzen duten ezagutzea du helburu; horretarako, horien iritzia eta sormena uztartuko dituen proposamenak biltzen dituzte. Bide batez, ikasleen artean eztabaida ahalmena eta ekimena ere sustatu nahi ditu, gazteak bizikidetza demokratikoan hezi, eta herritar gisa gizartean parte hartzen hastera bultzatuta.

Eskerrak eman nahi dizkiegu gure proiektuari babesa eskaini dieten herritarrei!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak