EITB gure eskolan!

Erabiltzailearen aurpegia San Martin Agirre Herri Eskola 2016ko urt. 15a, 10:55
Ostegun goizean EITBren bisita izan genuen eskolan. Proiektukako metodologiaren baitan LHko 5.mailako ikasleen garatutako "Siria" proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.

Euskal komunikabidearen baitan aztertzen dihardute ea posible den horrelako gaiak haurrekin lantzea eta, hala balitz, nola landu beharko litzatekeen. Gure ikasleek egindako lanari esker frogatu dute haurrekin edozein gai landu daitekeela, ikuspegi egokitik eginez gero.

Siriako gatazkaren inguruko proiektua ikasleen jakin min eta interesetik abiatu zen. Ikasturte hasieran elkarbizitzarekin erlazionatutako proiektuak sustatu ohi ditugu. Gaia zehazteko helburuari jarraiki, elkarbizitza oinarri zuten albisteak biltzen hasi ziren ikasleak. Prentsan Siria behin eta berriz agertzen zela ohartu ostean, gaian gehiago sakontzea erabaki zuten. Hala, herrialde arabiarreko gatazka aitzaki, diziplina desberdinak landu dituzte 5. mailako ikasleek.

Astebukaerako teleberrian izango duzue EITBko erreportajea ikusteko aukera!! Ez galdu!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak