Eskerrik asko!!

Erabiltzailearen aurpegia San Martin Agirre Herri Eskola 2015ko urt. 27a, 19:16
Urtarrilaren 24an egin genuen Haur Hezkuntzako eraikin berriaren inaugurazio jaia oso arrakastatsua izan zen.

Ikuskizun, ekintza eta tailer desberdinei esker giro ezin hobea sortu bazen ere, lanerako grina, poza eta talde kohesioa izan ziren festako protagonista. Inauguraziora hurbildu zineten guztioi zein hura posible egin zenutenoi bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuegu zuen ekarpena.

Bergarako eskola publikoaren komunitatea osatzen duzuen kideek guztion esker ona irabazi duzue. ZORIONAK! Pausoz pauso kalitatezko eskola publikoa eraikitzen ari gara. Jarraitu dezagun lanean!

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak