TAPOI BILKETA KANPAINA MARTXAN

Erabiltzailearen aurpegia San Martin Agirre Herri Eskola 2014ko abe. 16a, 15:02
ALIND/UBIE elkarteak egindako eskaerari erantzunez, tapoiak biltzeari ekin dio San Martin Agirre Herri Eskolak.

Ikasleen Partaidetzarako Antolaketako (IPA) Agenda 21 Batzordeak sustatutako ekimena da eta tapoiekin batera, plastikozko ontzien zatiak ere batu daitezke.


Garapen ebolutiboaren baitan gaitz biologiko, mental, afektibo edota sozialen bat duten haurrekin proiektu eta ekintza desberdinak garatzen ditu Ume Berezien Integrazioaren Aldeko Elkarteak (ALIND/UBIE). Haurrei bizi kalitate hobe bat eskaintzearen alde lan egiten dute.


Beraz, eskolako ikasle guztiei, zein ikasle ez direnei ere, laguntza eskatu nahi diegu; norbanakoak egin dezakeen apurrarekin gauza handiak egin daitezkeela sinesten dugulako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak