San Martin Agirre Eskolan jaia, euskararen garaia

Erabiltzailearen aurpegia San Martin Agirre Herri Eskola 2014ko abe. 3a, 17:23

Ekintzaz josita iritsi da aurtengo Euskararen Eguna San Martin Agirre Herri Eskolara. Goizean goiz abesti euskaldunen erritmora ekin dituzte klaseak ikasleek. Euskararen egunaren harira, ospakizunaren jatorriaz, hizkuntzaren mundu mailako erabileraz edota euskal etxeez aritu dira  azken egunotan.

Astean zehar landutakoa biribiltzea egokitu zaie gaur: euskarazko hitzik gustokoenak idatzi dituzte ikasleek kolore desberdinetako puxiketan eta eskola inguratzen duen hesira lotu dituzte. Era horretan, kolorea eman diote lainoz beteriko egun grisari.  

Atsedenaldia iritsi denean, kalejiran eta dantzan aritu dira ikasleak, arratsaldean egin duten koreografiarako motorrak berotuz. 16etan gerriak mugitzeko ordua iritsi da; ikasle eta irakasle guztiak jolastokian elkartu dira tenperatura baxuei aurre eginez Esne Beltza taldearen Euskaraz bizi nahi dut abestiaren koreografia dantzatzeko.



“Eskolan jaia, euskararen garaia” izan da aurtengo euskararen eguneko leloa, Ikasleen Partaidetzarako Antolaketak (IPA) bideratutako lehiaketako garaile izan da eta. Pegatinak kaleratu dira lelo eta marrazki irabazleekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak