S.M. Agirre eskolako 4.mailako ikasleak Arotz- Enean

Erabiltzailearen aurpegia San Martin Agirre Herri Eskola 2014ko aza. 17a, 17:24
San Martin Agirre Herri Eskolako 4.mailako ikasleak Arotz-Enean egon ziren azaroaren 5etik 7ra arte.

Eguraldia kontran eduki arren, ekintza ugariz gozatzeko aukera izan zuten bertara joandako 40 ikasleek. Besteak beste, ingurua ezagutzeko ibilaldi desberdinak egin zituzten, Jentizulo kobazuloa bisitatu zuten eta beraien orientatzeko sena probatu zuten. Hori guztiari esker hiru egun zoragarri igaro zituzten.

Eskolaren eguneroko jarduera didaktikoaren osagarri da Arotz Enea Ingurumen Heziketa Eskola. Ikasleak ingurune naturalera zein landa-giroko errealitatera hurbiltzea du helburu nagusi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak