"Euskadi marka"

Erabiltzailearen aurpegia Rafael Bengoa 2016ko uzt. 22a, 10:19

Egun batzuetan zehar Euskal Herriak bere erakustoki handia izan du Capitoliotik hurbil, Estatu Batuetako erdiguneko bihotzean.

Smithsonian Folklife Festivalak euskaldunei aukera eman digu ez bakarrik gure Herria eta Kultura aurkezteko, baizik eta, bereziki,   gure egiteko erak, hau da gure Euskadi marka ezagutarazteko. Marka honek, Smithsonian Institutionen hitzetan, zera transmititzen du: berrikuntza, lankidetza, irekitasuna, lidergoa… eta hau dena Europako herrialde zaharrenetarikoan sortua. Testuinguru honetan, gure hizkuntzak errekonozimendu berezia izan du, euskaldunon identitatearen giltzarria delako eta bere berpizkuntzaren arrakasta nabarmena delako. Han, Capitoliotik gertu dagoen Mall-ean, beraien lanak eta sormenak aurkeztu dituzten batzuk: Blanca Gomez de Segura, Jose Mari Lazkano, Kepa Junkera, Jean Pierre Errecart… diasporako euskaldunen laguntzaz.

Niri, ospakizun honek, bi burutapen dakarzkit: bata Euskal Herritik kanpo errekonozimendu handiago dugula gure inguruko lurraldetatik jasotzen duguna baino; bestea, Euskadi marka izan beharko litzatekeela aldarrikatu, bultzatu eta ordezkatu beharko gintuena. Marka hau da nazio bezala aurrera jotzera bultzatuko gaituena eta baita mundu mailan ezagutuak eta onartuak izatera. Eta ez, berriz, España marka-k transmititzen duen irudi zaharkitua, fidagabea, eta solidaritate gabeak sortzen duena.

Ondorioz, ez dut uste interesatzen zaigunik España marka-ren barruan egotea, ezta berak gure negozioak gestionatzea, gure erlazioak bideratzea edo beste edozein gaietan parte hartzea ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak