goiena.eus

Betiko antzera

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Mundua aldatu egin da, baina ez pentsatzen dugun bezain beste.

Horren adibide, kristau mundua. Baina ez naiz sartuko alderdi espiritual edo teologikoan... Aurrekoan, gazte batek bota zuen doministikuaren aurrean, lagun batzuek errieta egin zioten: "Aizak, hi, siku hago, kajia izorratuta daukak!". Barregura sartu zitzaidan, eta doministiku berba etorri zitzaidan –Dominus Tecum–, kristau mundura eramaten gaituena, VI. mendeko izurrite beltzen batera.

Orduan batek doministiku egiten zuenean izurriteak harrapatu zuela erakusten zuen, eta entzuten zion lehen auzokoak "Jesus" erantzuten zion, eta ziur asko izurritea izango zuenak erantzuten zion, etor lekiokeen etorkizun eskasa aurreratuz: "Eskerrik asko". Gaur egun sarritan ikusten da gure belaunaldiko jendearen artean nola animatzen zaion "Jesus" batekin katarroa duenari. Kristau aroa duela 21 mendekoa da, eta, adibidez, Bergarako Aritzetako San Migel bazegoen duela gutxienez hamaika mende. Ez zen izango orduan orain bezain ederra, edertasun horren zati handi bat Margaritari zor diogulako, benetako lorategi botanikoa dauka-eta, Igokunde egunean ikusi ahal izan genuena. Gora igo...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa