goiena.eus

Txirrindularirik ez, eskerrik asko

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Txirrindulariek haien gozamenerako gure beharrak oztopatzen dituzte. Hori egia borobila.

Azkenaldian lanera berandu iristen naiz haien erruagatik. "Altxatu lehenago", esaten didate. Zergatik altxatu behar naiz ni hamar minutu lehenago? Haiek ez doaz lanera eta. Jubilatuek, eta abarrek ez al daukate denbora libre gehiago bizikleta hartzeko? Noski,  jada lan guztia egin dutenez, orain besteena izorratzera dedikatzen dira.

Baina txarragoa ere bada hau. 90 km orduko abiaduran kurba bat hartzean nola ez dut, ba, txirrindulari bat joko? Baina hori haien errua da, ze nik, normalean, horrela gidatzen dut eta ez daudenean ez dut arazorik izaten. Nire ustetan, bizikleta gauez bakarrik erabili beharko litzateke, inor oztopatzen ez dutenean. Azken finean, horrela istripu gutxiago egongo lirateke eta ni beti goiz iritsiko nintzateke lanera. Total, ni pozik banago, ze inporta zaizkit besteen eskubideak?

Erantzunak

Erantzuna | #1

Sekula ez det horrelako astakeri sortarik irakurri.
Tamalgarria pentsakera horrelako pertsonak egotea. Hitz egitea dohain izateak horrelako editorialak dakartza. Erderaz esan ohi den bezala, es un insulto a la inteligencia leer semejante estupidez !!!!

Erantzuna | #2

Uste dut naiko argi dagoela Iritsi hau alderantziz irakurri behar dela, argi dagoelako eta egilea bertsolaria delako.
Ez dut uste Paula Amilburuk horrela pentsatzen duenik (ez dut ezagutzen), baiña ondo azaltzen du jende askok pentsatsen duena tamalez, oso kutre eta egoista da pentsaera hori baiña jende askok barneratuta dauka.
Watssapetik iritsi zait artikulua, behintzat eztabaida sortu du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa