Uztaileko egitaraua bete beteta gaztetxian! Eka

Erabiltzailearen aurpegia Uztaileko egitaraua bete beteta gaztetxian! Ekainak 30 eta Uztailak 3, 16etatik 20etara: Arrakala dokumentalaren emanaldia eta lanketa. Arrakala Bilgune Feministak eta Topatu Gazte Proiektu Komunikatiboak elkarlanean burutu berri duten proiektua da, heteroaraua zirrikituz zulatzea helburu duena. Bertan, heteroarauaren hainbat gai lantzen dituzte, besteak beste, familia zein elkarbizitza egoera ezberdinak, desira aukera, identitateak eta sexu/genero sistemak guzti honetan duen eragina. Diskurtso teorikoetatik at eta praktiketan oinarrituz, heteroarautik kanpo dauden errealitateak ezagutzera eman dituzte. Dokumentala ikusi eta heteroarauaz hitz egiteko bi saioa egongo dira gaztetxean. Asteartero, kanpo zine emanaldiak egongo dira, gaueko 10etan. Udako giro ona eta Antixeneko parkeak ematen dituen aukerak aprobetxatuz astearte gauero pelikula emanaldi bat egongo da. Uztailak 4, ostirala, 20:30etan: SOSTEMIBLE antzezlana. Antzezlan hau euskeraz eta erdaraz idatziriko sketch batzuek osatzen dute. Gaur egungo errealitatearen parodia komikoa egiten dute aktoreek gizakiok ditugun barne kontraesanak muturreraino eramanez. Naturaren eta jendartearen zapalkuntzara eramaten duen boterea eskuratzeko grina aseezina era expresionistan marrazten dute aktoreek lekukotza gordin bezain errealak plazaratzen dituzten bitartean. Parra eta negarra uztartzen dituen zurrunbiloan murgiltzen gaitu S.O.S.TEMIBLEk. Uztailak 6, igandea, 19etan: Etxepare Rap + Eroa naizen kontzertu emanaldia. Etxepare Rap izenaren atzean Imanol Epelde zarauztarra dago. Euskal literatura eta rap musika uztartzen dituen ikuskizuna egiten du. Ikus entzunezko bitartekoak ere erabiltzen ditu. Eroa naizen, Eibarretik datorren talde esperimental berria da. Uztailak 7 eta 14, astelehena, 18etatik aurrera: PHOTOSHOP programa erabiliz kartelak egiten ikasteko tailerra egongo da bi egun hauetan. Parte hartzaileek beraien ordenagailua eta ahal balitz programa instalatuta eramatea komeni da. Bestela gaztetxetik pasatu aurretik gauzak zehazteko. Uztailak 9, asteazkena, 20etatik aurrera: Preso oñatiarrei eskutitzak idazteko hitzordua. Eskutitzak idatzi ondoren zerbait jateko aukera egongo da. Uztailak 15, asteartea, goizeko 7etan: Egun osoko mendi ibilaldia egongo da. Oñatitik Arabako herri batera izango da. Itzulera autobusean egingo dugu. Uztailak 19, larunbata, 19etatik aurrera: La Banda del Abueloren emanaldia. Arrasateko hirukote honek "spagueti rock" delako musika lantzen du. Hiru lan kaleratu dituzte gaurarte: "spaghetti rock" CD-demoa, "So'ik'so libre y salvaje" eta "Malpaso". Euskaraz eta erderaz egindako hitzak abesten dituzte. Euren soinu zailkaezinak (hard-rocka, didjeridooa, eurak egindako intrumentuak: Suge elektrikoa adibidez, eta abar) eta euren jarrera zirikatzaileak aretoak segituan berotzen dituzte kontzertuz kontzertu. Emanaldia Antixenako parkean egingo da. Uztailak 20, igandea, 20:30etatik aurrera: Herrian bizi diren jatorri desberdineko etorkinekin afari tertulia. Beraien bizipenak eta gaur egungo egoera ezagutzeko aukera egongo da. Izena emateko aurretik gaztetxetik pasatu. Uztailak 23, asteazkena, 19etatik aurrera: Bertso musikatu saioa. Herriko bertsolari eta musikarien arteko elkarlanaz bertso musikatuak egongo dira Antixeneko parkean. Afari merienda, zer edan eta sorpresak ere egongo dira. Uztailak 26, larunbata, 21etatik aurrera: Hardcore gaua, Rotten Notes + Obstruccion Nasal HC + Talde sorpresa. Rotten notes gasteiztik datorren talde basatia da, hard core grind musika lantzen dute. Beraiekin Obstruccion Nasal HC taldeak joko du. Uztailak 28 eta 29: Estanpazio tailerra. Egunean zehar kamiseta, poltsa edota beste hainbat erropa apaintzeko tailerra.

LIBE Maiatzak 23, 10etan, doan.

LIBE Maiatzak 23, 10etan, doan.

Erabiltzailearen aurpegia LIBE Maiatzak 22, 10etan, doan.

Neubat talde gasteiztarrean hasi zuen bere ibilbid

Erabiltzailearen aurpegia Neubat talde gasteiztarrean hasi zuen bere ibilbidea Libe Garcia de Cortazarrek. Sorkun eta Ekon-en partaide izan da eta Izaki Gardenak taldearekin bi disko argitaratu ditu. Hala ere, bere kantu propioak lantzeko denbora ere aurkitu du eta horretan ibili da isilpean azken urteotan. Abesti horietako batzuetan Joseba Poncek lagundu dio ideiei forma ematerako orduan eta konposizioak biribiltzerako orduan. Kanta horiek talde modura landu eta garatu zituen gero, eskarmentu handiko gasteiztar musikariez lagunduta: Atxus (Neubat, Sorkun, Vicepresidentes) baxuan, Txus Villalabeitia (Same Old, Eh!) gitarran eta Eneko De Arza (Naut, Trumbo) baterian. Lokalean lauren artean ondo prestatu ondoren erabaki zuten Karlos Osinagaren gidaritzapean Bonbereneako estudioan sartzea, hamaika kanta biltzen dituen "Ihesaldi handia" diska grabatzera. Talde berri baten lehen lana bada ere, disko landu eta heldu baten aurrean gaude. Rock malenkoniatsu eta iluna, oinarri erritmiko sendoez lagundutako teklatu eta ahotsak direlarik nagusi. Doinu sendo eta indartsu bezain hauskorrak, denborarekin zeure egiten dituzun horietakoak; barru-barrutik sortutakoak eta barrenak astintzen dituztenak. Musikaren laguntzaz lur idor, mamu eta distantziaren argi-ilunetan murgiltzera aukera aparta. Ihesaldi handi bat, urrunera eramango zaituena. Diska Maiatzaren 22an kaleratuko da Bonberenea Ekintzak-en eskutik eta Oñatiko Antixena Gaztetxean, Maiatzaren 23an zuzenean ikusteko aukera egongo da. Gaueko 10etan eta doan!

Arkada Social + DROP!

2014/04/12 22:30

Oñatiko gaztetxea | Oñati

Bailarako bi taldek hartuko dute Apirilaren 12an Antixeneko Gaztetxeko eszenatokia. DROP! atxabaltatik datorren hardcore talde indartsua, bere lehen maketa "ez gaituzte aldatuko" aurkeztera. Bestetik, Arkada Social arrasatearrak, aurkezpen beharrik ez duen taldeak "hil orduko bizi" diska aurkeztuko du. Sarrera:5 euro

Mursego

2014/04/06 19:30

Oñatiko gaztetxea | Oñati

Mursegoren atzean Maite Arroitajauregi artista eibartarra ezkutatzen da. Urte luzez artista desberdinekin elkarlanean aritu ondoren (Anari, Lisabo, Xabier Montoia...) bere bide propioari ekin zion eta orain hirugarren diska dena aurkeztera dator Antixenera. Bere proposamen musikalak ez du inor axolagabe uzten, cheloa oinarri edukita munduko musika desberdinak nahasten ditu, proposamen benetan interesgarri eta berritzailea eginez. Sarrera: 3 euro

Discipulos de Dionisos + Las Tuerkas

2014/04/05 22:00

Oñatiko gaztetxea | Oñati

Rockandroll gaua Antixeneko Gaztetxean, Iruñatik abortu eskubidearen aldeko manifatik itzultzean. Las Tuerkas punk rock taldeak Rompiendo las Cadenas diska berria aurkeztuko du. Beraiekin Discipulos de Dionisos talde ezaguna, hauek ere punk rock musikarekin. Baina bereziki jarrera porno-sexual probokatzailearengatik ezaguna. Akelarre ederra! Sarrera 3 euro

Estricalla + Kimera

2014/03/29 22:00

Oñatiko gaztetxea | Oñati

Larunbat gauean energiaz beteriko kontzertua ospatuko da Antixeneko Gaztetxian. Alde batetik, Kimera oñatiarrak etorriko dira, beraien rock gogorreko ikuskizuna eskaintzera, orain dela bi urte lehen kontzertua eskaini zuten baina ordutik musika estiloari dagokionean aldaketa handiak eduki dituzte. Talde berri hau ikusteko aukera paregabea. Bestetik, Estricalla taldea etorriko da. Hirugarren diskaren aurkezpen biraren baitan Oñatitik ere pasako dira. El corazon del sapo, Kuraia eta Kloakao taldeko kideak elkartzetik sortutako taldeak gaur egun, Erantzun edota Hil Aiariko kideak ere baditu. Hardcorea, egurra, egurra, egurra eta letra kritikoak dira beraien ezaugarria. Egurra. www.estricalla.bandcamp.com Sarrera: 5 euro

Badator TXOTX-a Gaztetxian!!!Otsailak 15 Larunbata

Badator TXOTX-a Gaztetxian!!!Otsailak 15 Larunbata

Erabiltzailearen aurpegia Badator TXOTX-a Gaztetxian!!!Otsailak 15 Larunbata herriko sagardaua eta menua egongo da 15 euroren truke.Bazkaixa izango da 15:00retan..Pasau gaztetxetik ta emun izena bertan.Ibili azkar ze kopurua mugatua izango da.Animau ta ez geratu leku barik

Malenkonia + Izaki Gardenak

2014/02/22 22:00

Oñatiko gaztetxea | Oñati

Malenkonia taldekoak, lehen aldiz igoko dira gaztetxeko oholtzara. Beraiekin gasteizko Izaki Gardenak taldekoak egongo dira "Amaieratik hasi" diska aurkezten.

MobyDick

2014/02/21 22:00

Oñatiko gaztetxea | Oñati

MobyDick artistaren emanaldia gaztetxean. Bere azken diska, "Cotard Delusion" aurkeztera igoko da gaztetxeko oholtzara.

Aurtengo neguan ekimen berri bat jarriko da Antixenako gaztetxian: bideo emanaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Ez dugu nahi izan urte osoan zeharreko bideo-emanaldi luze bat antolatzea. Horren ordez, aukeraketa zorrotz bat egitea eta emanaldi-denborada motzago bat burutzea erabaki dugu. Hori horrela izanik, arreta berezia jarri dugu emanaldien aukeraketan eta emaitza txukun bat lortu dugulakoan gaude. Alde batetik zinemaren historian klasikoak bihurtu diren zuzendari eta pelikulak aukeratu nahi izan ditugu. Bestetik gai politiko eta sozialen inguruan dihaduten pelikula eta dokumentalak ere aukeratu ditugu. Bideo-emanaldi hauek urtarrilaren 19an hasiko dira eta martxoaren 9an amaitu da denboraldia. Emanaldiak igandetan izango dira, arratsaldeko 19retan, eta bukatzean afari-merienda bat egongo da. Ondoren, jendea animatzen bada pelikula-dokumentalari buruzko hizketaldi bat egongo da

Gela Berezia + Tutan Came On

2014/02/01 22:30

Oñatiko gaztetxea | Oñati

Hilabetea ongi hasteko rock gogorra izango da Oñatiko Antixena Gaztetxean. Bi taldez osatutako kontzertua izango da: Tutan Come On (Gasteiz) eta Gela Berezia (Oñati). Tutan Come On Conde (ex-Trumbo, ex-Vicepresidentes, ex-Neubat) gitarra eta abeslaria eta Salterain (ex-Bronze) bateria jotzailea talde gabe zeudela konturatu orduko, gure inguruko rock taldeetan ohikoa ez den formatu bat aukeratu zuten, duoa. Bik bostek baño hobeto ulertzen dutela elkar pentsatuko zuten dudarik gabe! Edonola ere bien baturatik sortutako taldea da Tutan Come On. Conde jaunak hainbat urtez sortu dituen riff ganadore eta abesti borbiletaz gozatu dugunok itxoiten genuen proiektua! Gela Berezia Gela Berezia hirukoa, Oñatiko eRockalde lokaletan musika eta burrunba sortzen urte mordoxka daramaten taldekideez osatuta dago. Proiektuak, denbora asko pasa ondoren, forma hartu du eta 2013ko neguan hasitako bidaiaren beste geldiune bat izango da honako hau. Riff gogor eta pisutsuak, noise ta doom ukituak maite dituenarentzat adi begiratzeko talde berria da hau.

Ixilik + Odolkiak Ordainetan

2014/01/25 22:30

Oñatiko gaztetxea | Oñati

Oñatiko Ixilik taldeak eta Tafallako Odolkiak Ordainetan-ek punk rock kontzertua eskeiniko daue gaztetxian.