II. Hauteskunde Tailerra

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2015ko urt. 26a, 17:43
Bi hilabetetan taldez talde programa lantzen aritu ondoren hurrengo larunbatean burutuko dugu berriro bilera irekia

2014ko Irailean ekin genion Hauteskunde Lan Taldea martxan jarri eta programa egiteko lanketari. Tarte honetan 2011-2015 legealdiko irakurketa eta ebaluazioa egin genuen lehenbizi. Ondoren Igo Hauteskunde Tailerrean ebaluazioa partekatzeaz gain, 2015-2019 legealldirako ideia eta asmoak marrazten hasi ginen. Ordutik eta gaurdaino hamarnaka izan dira taldez talde ideia eta ekarpenak egiten aritu diren oñatiarrak. Larunbata honetan, hilak 31, ekarpen guzti horiek aurkeztu eta gehiago jasotzeko asmoarekin II. Hauteskunde Tailerra burutuko dugu goizeko 10etatik aurrera Gaztelekuan. Guztiok izan behar garelako herrigintzaren protagonista gure programan ekarpenak egiteko ateak zabalik dituzue!! Azaldu eta parte hartu!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak