Antzuolako Pilota Finalak

Erabiltzailearen aurpegia Olalde Euskal Kirolak 2016ko eka. 20a, 13:04
Ekainaren 17an, ostirala, jokatu ziren Antzuolako pilota finalak benjamin eta alebin mailetan, giro ezin hobearekin eta pilotalekua gainezka zegoela.

Txapelketa 36 neska mutilekin jokatu da, hiru taldetan banatuta. Lehenengo fasean ligaxka bat jokatu zuten 5 partidu jokatuz bikote bakoitzak. Hortik lau talde bakoitzeko lehen lau bikoteak final erdietara sailkatu zirelarik. Final erdiak aurreko asteartean jokatu ziren eta finalak berriz esandako ostiralean.

Huek izan ziren emaitzak finaletan:

Lehen taldea:

Iker Etxaniz eta Jon Tena 11

Unai Alonso eta Alex Reifs 18

Bigarren taldea:

Markel Zabalo eta Kimetz Iraola 5

Julen Tena eta Leire Galeano 18

Hirugarren taldea:

Aimar Madina eta Aimar Pozo 5

Ibai Agüero eta Oier Aranburu 18

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak